Udala hasitxe da Antxoa eguneko egitarau prestaten, eta gabeako kontzertu honek antolatutxu. Herriko bi talde eukikouz Musika Plazan egune girotzen, DOE eta KEIKE.

Udala hasitxe da Antxoa eguneko egitarau prestaten, eta gabeako kontzertu honek antolatutxu. Herriko bi talde eukikouz Musika Plazan egune girotzen, DOE eta KEIKE.

Ondarrun ABERRI EGUNE beti ixan da egun berezixe, herriko balkoiai beatzi baño ez da. Gaur herriko ta inguruko jantokixak gañezka egon diz egun hau zelebratu nahixan. Ospatu eta aldarrikatu etxen dou, HERRI ASKE BAT nahi douela ixan.


IRUÑAn be Ondarrutar asko egon gaz gaur ABERRI EGUNE ospatzen. Batzuk lendik ebizen ingurutan atseden egunak hartute, beste batzuk gaur bertan autobusez edo kotxez jun dizenak, herriko gaztik be Elizondo aldetik hurreatu diz berta mendi martxi ospatute gero.




Bi urte ta gero alkarreaz ABERRI EGUNE ospatzeko aukeri eukikou ongoxe domekan IRUÑAn. Aurtengo lelu, EUSKAL ERREPUBLIKA, BAKEA-BURUJABETZA- DEMOKRAZIA. Bertan, aspaldiko lagunak ikusi eta geure aldarrikapenak aireratzeko egune ixangou. Askorek aste santuko opor egunak hartu eta inguruko mendi eta herrixak ezautzen ibiliko gaz, beste batzuk ordez herrixan egon beharra eukiko dabe bañe seguru gaz domekan bide bardiñe hartu eta IRUÑA hurreatuko gazela. Herrittik duzenantzako autobuse antolatu de eta KULIXKA eta ANAITASUNA tabernetan emon biko dabe ixena lelengotik. Autobusak Zaldupetik urtengo dau goxeko 9:30 tan.

Egitarau zabala antolatu dabe IRUÑAn, beatu azpixan.

Egueldixe lagun euki dabe gaur herriko PENTSIONISTAK. Alamedan batu diz betiko lez pankarta atzin ta antolakuntzatik esan doskun latxeik gaur 169 pertsona batu diz bertan. 20 minutuko geldialdixe einaz eta kanta ta gero amatxu dabe gaurko ekimena. Datorren astin ez dizela batuko be argitxu dabe (merezitxako atsedena) bañe aste bi barru be bertan batzeko deixe eindabe. JO TA KE LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe ekitaldixe.

Honek diz astebukaera honetan AURRERAko talde desberdiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Unanue Musika eskolakuk emanaldixe dauke ongoxe zapatun (A-9) kofrai Zaharreko 2. solairun eguerdiko 12 xetan. Anima eta hurreatu belarrixak gozatea!

31. urti beteten dau RADIXU irratixak eta hori ospatzeko 48 ordu zuzenin eongo diz ongoxe asteburun. Egitarau zabal bat lotu dabe, azpixan dakazue egun eta ordutegixak. Baixakun 22:00etan hasi eta domeka 22:00ak arte, etenik baik RADIXU irratiatik zuzen zuzenin. Lengo eta gaurko irratsaiuk hartuko dabe parte eta nobedade morun, Markinako EUP! Irrati libreko launak be etorriko di!!!

Gaur bai, gaur illuntzin aringaingan eingou Ondarrutarrok! Gabeko 10 etatik aurrea, bolanderak, megafonixik… esangozku hurreatzen dule EUSKERIn aldeko Korrikaldixe. Ziur gaz, kalik korrikalariz gañezka ikusiko douela herrixan, apostoik?

Osasunan nazioarteko egune ospatuko eguenin (A-7), hori dala ta Alamedan batuko gaz arratsaldeko 8 retan. Larri gaixo dazen PRESUK askatzeko eskatzen dotzau Instituziñoiai, giza eskubidik daukelako kartzeletan dazenak be.

Zain geuazen egune ixango da bixarku, KORRIKA allako da herrire (gabeko 10:30 aldea). Aringaingan eiñaz EUSKERAZ BIXI!

KORRIKA pasaten dan egunin (Apirilak 7), egunai jugu atateko, herriko gazte mugimenduk berdel jana antolatu dau illuntzeko 8:30 tatik aurrea gero bertatik danak batea juteko euran kilometro hasiera ( XERLO pelukexa aurrea)
