Otsailak erdixin be kalin egon diz herriko PENTSIONISTAK euran pankarta atzin. Gaurko bilkuran 168 lagun eon dizela esasku antolatzallik ta 20 minutuko geldialdixe ein eta gero eta asteko barrixak entzun ondoren datorren asteleheneako gelditxu diz osteabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Torturin kontrako egunan bixamonin, herrixan ein zin aldarrikapenak nahi douz erakutsi argitalpen honetan.
58 lagun ixan diz gitxienez herrixan TORTURAK jaso dotxuezenak, batzuk behin baino gehixauatan.
Kolore ezberdinetako polezixan eskutan dazela mota ezberdinetako torturak jaso dotxuezen herritxarrak omendu dotxuez gaur ernaiko gaztik alamedan.
Errekonozimendu, aitortzi eta barriro ez gertatzeko bermi aldarrikatu dabe, torturik euki daben inpunidadi salatuz.
Beste mural honek be agertu diz herrixan Zumetan arte lan eta guzti:
Torturi jaso daben herritxarrak ixen abizenak dakarrez eta argi da ze inddar armatuk atxilotu eta tratu txarrak erain dotsezen.
Batzuk ukatu etxen dabe torturin existentzixi herri honetan, beste batzuk kaso puntualak baino ez dizela ixan diñue, badaz inddar polizial jakin baten autorixi ukatzen dabenak be… Baine argi eta garbi da TORTURI SISTEMATIKU ixan dala herri honen gatazka guztintzir.
Hamen lagaten dou Euskal Memoria fundaziñoik einddako ikerketai esker sortutako datu basi, bertan torturi jaso daben herritxarran kasuk agertzen diz:
Herrixan ixenetik, urtin arabera… Bilatu leikez tortura kasuk. Ezinbesteku de memoixan eta errelatun aurrea etxeko Euskal Memoria moduko fundaziñoik eukitxi! Azterketa lan gogorrak fruituk emoten dotxuzelako.
Irakasli: Idoia Eizmendi, berdintasuneko teknikarixe eta NOKA talde feministako kidi. Egutegixe: Otsailak 23, martxoak 2, 16, 23 eta 30 (eguaztenak) Ordutegixe: 18:00-20:30 Leku: Etxelila
Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikuli: 10 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Ikastaruai buruz: Ikastarun bitartez jendaurrin berba etxeko trebetasune eta ziurtasune garatuko dou. Dakauen gaitasunak eta beldurrak identifikatzi, azken hauei aurre etxeko tresnak lantzi, generuk komunikaziñoi prozesun duen eragiñe aztertzi edo diskurtsu osatzen ikasti diz, besteak beste, tailerrin landuko douen gaixak. Metodologia parte-hartzaili ixango da, teorixi, talde hausnarketi eta praktika uztartuz.
Hurreatzen du 22. KORRIKA eta herrixan prestaketa lanak martxan hasiko diz laster. Datorren eguenin (O-17) ixango da herriko batzordin lelengoko billeri eta parte hartzi herrittar guztiai eongo da zabalik. Gogoratu arratsaldeko 7:30 tan hasiko dala eta A.E.K. ko euskaltegixan (Kofrai Zaharrin) ixango dala batzarra.
22.KORRIKAko mateixala be alla da herrire eta dagoeneko saltzen hasitxe dazela gogoratzen dosku A.E.K. ko kidik. Euskaltegixan da dendi ipinitxe eta ordutegixe da erosketak etxeko, goxetan 10 etatik 12 xeta eta arratsaldetan 6 tatik 8 reta.
Ondarruko udalak AURRERA MENDI TALDIaz batea hauxe mendi erronki proposatuzku aurtengo urteako ta guk ezetz ez dakiauenetik esaten ba.. baietz ein! Guztire 13 mendiko zerrendi zabaldu dabe: hiru mendi Bizkaxan (RANERO, KATILLOTXU eta LEKANDA) beste hiru Gipuzkun (ARBIL, PAGOETA eta SASTARRI) bi Araban ( MARINDA ta UNGINO) bi Nafarrun ( SAIOA eta ITZAGA) bi Lapurdin ( LARRUN eta MONDARRAIN) eta bat Xiberun ( BIZKARZE).
Aste honetan Yaalah elkartik, Ondarruko Udalan laguntziaz, urteroko Saharar herrixan aldeko Euskal karabanako janari bilketi antolatu dau.
Herriko ikastetxitan ipini dabe jateku batzeko kajak ikaslintzako eta gainontzeko herritxarrantzako Udaltzaingun bulegun. Janarixe lagateko azkanengoko egune Otsailan 11an.
Leku honekandik aparte, herriko denda ezberdinetan egongo diz bolondresak hilan 11an eta 12an. Esko bat botateko prest bazaz jarri harremanetan Yaalah elkarteko kidikin:
Gaurko egunez on dala 27 urte Ertzañan karga baten ondorixoz bixotzekuk emon eta jun zan gure artetik IMANOL PORRU. Pasan astin JHISAtxik esaten gendun gauza bardiñe gogoratzen dotzuau, EZTOU AHAZTEN!
Zer pasa zan IMANOL gaur guaz ez egoteko? Beran omenez eindako wikipedia orrixin irakurrikozue gertatu zana.
ZIENTZIAREN GILTZAK ELKARTEkuk inddarraz etozela esan gendun aurrera, ba hamen dakazue Otsaileko bigarren hitzaldixe. Gaxe pil pillin da: OINARRIZKO ERRENTA : ETORKIZUNERAKO TRESNA, ta hizlarixe JULEN BOLLAIN URBIETA ekonomilaxe ixango da. Gogoratu, ongun astelehenin ixango dala hitzaldixe, Kofrai Zaharrin tokixe eta arratsaldeko 6,30 tan ordutegixe. Osteabe gogoratzen dotzuau, berta ezin bazaze agertu badala beste era bat hitzaldixe entzun eta ikusteko: htp//zientziarengiltzak.org youtubeko kanalin.
maskarilli derrigorrezku ixango da ta jarraitxu antolatzallin esanak
Udalbiltzako ‘Geuretik Sortuak’ proiektun parte hartu dau Ondarruko Udalak eta bide horretatik dator herrira Tanttaka Teatrun Sexberdinak antzezlana.
🎭Otsailak 12, 19:00etan, Zubi Zahar herri ikastolako aretun. 👥Antzezlik: Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta. 👤Zuzendaxe: Mireia Gabilondo
👉Sarrerak debalde ixango di, eta 16 urtetik gorakuntzako. Zozketa bidez aukeratuko diz saridunak era horretako Turismo Bulegun emon bihirko da ixena.
🌐Zozketan parte hartzeko egunak: otsailak 9 (eguaztena) eta otsailak 10 (eguena), 12:00etatik 14:00eta eta 17:00etatik 19:00eta. Gexenez 2 sarrera pertsonako.
🔴Saridunak otsailaren 11an (barikua) jakinaraziko diz.
▪️Antolatzailik: Udalbiltza eta Ondarroako Udala. ▫️Laguntzaili: Zubi Zahar herri ikastola.
ZIENTZIAREN GILTZAK ELKARTEkuk geldik egongo zile pentsaten baban baten batek ez dotxu ondo ezautzen, hamen datoz hitzaldi barrixakin eta aldaketa batzukin. Hasteko, hitzaldixak Kofrai Zaharrin ixango diz, osasun egoeri hobetu arte behintzat.
Hauxe ixango da Otsaillan 8 (martitzena) eukiko douen gaxe: LA PALMA ko ERUPZIOA ta hizlaxak hiru ixango diz: ARTURO APRAIZ ATUTXA, FERNANDO SARRIONAINDIA-IBARRA EGIDAZU eta AINHOA ALONSO OLAZABAL hirurak geologuk. Hitzaldixe arratsaldeko 6,30 tan hasiko da, bertaratu ezin zarienok euran youtubeko kanalin ikusi eta entzuteko aukeri eukikozuela.