Torturi argitxa! Aldarrikapenak Ondarrun

Torturin kontrako egunan bixamonin, herrixan ein zin aldarrikapenak nahi douz erakutsi argitalpen honetan.

58 lagun ixan diz gitxienez herrixan TORTURAK jaso dotxuezenak, batzuk behin baino gehixauatan.

Kolore ezberdinetako polezixan eskutan dazela mota ezberdinetako torturak jaso dotxuezen herritxarrak omendu dotxuez gaur ernaiko gaztik alamedan.

Errekonozimendu, aitortzi eta barriro ez gertatzeko bermi aldarrikatu dabe, torturik euki daben inpunidadi salatuz.

Beste mural honek be agertu diz herrixan Zumetan arte lan eta guzti:

Torturi jaso daben herritxarrak ixen abizenak dakarrez eta argi da ze inddar armatuk atxilotu eta tratu txarrak erain dotsezen.

Batzuk ukatu etxen dabe torturin existentzixi herri honetan, beste batzuk kaso puntualak baino ez dizela ixan diñue, badaz inddar polizial jakin baten autorixi ukatzen dabenak be… Baine argi eta garbi da TORTURI SISTEMATIKU ixan dala herri honen gatazka guztintzir.

Hamen lagaten dou Euskal Memoria fundaziñoik einddako ikerketai esker sortutako datu basi, bertan torturi jaso daben herritxarran kasuk agertzen diz:

https://www.euskalmemoria.eus/eu/db/torturatuak

Herrixan ixenetik, urtin arabera… Bilatu leikez tortura kasuk. Ezinbesteku de memoixan eta errelatun aurrea etxeko Euskal Memoria moduko fundaziñoik eukitxi! Azterketa lan gogorrak fruituk emoten dotxuzelako.