Ikastaru Etxelilan, ZELAN BERBA EIN JENDEAURRIN?

Irakasli:  Idoia Eizmendi, berdintasuneko teknikarixe eta NOKA talde feministako kidi.  Egutegixe: Otsailak 23, martxoak 2, 16, 23 eta 30 (eguaztenak) Ordutegixe: 18:00-20:30 Leku: Etxelila   

Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikuli: 10 €

Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).

Ikastaruai buruz: Ikastarun bitartez jendaurrin berba etxeko trebetasune eta ziurtasune garatuko dou. Dakauen gaitasunak eta beldurrak identifikatzi, azken hauei aurre etxeko tresnak lantzi, generuk komunikaziñoi prozesun duen eragiñe aztertzi edo diskurtsu osatzen ikasti diz, besteak beste, tailerrin landuko douen gaixak. Metodologia parte-hartzaili ixango da, teorixi, talde hausnarketi eta praktika uztartuz.