Elkarretaratze berezixe ospatu dabe gaur eguerdixan ALAMEDAko PENTSIONISTAK. On dala 4 urte hasi zin batzen Alamedan herriko edadekuk pankarta atzin. Gaur 215 lagun batu diz bertan, aurrezku eitze, bertsuk botatxue eta etxetxuen 20 minutuko egonaldi guzti abesten pasa dabe. Datorren astelehenin be han eongo eidi esanaz amatxu dabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Atzo goxetik hasi eta eguerdirarte egon zin kalekutzeko eskillaretan ELKARTASUN zozketako boletuk saltzen, irabazlik otzara eder bat etxeratzeko. Zer helburuaz? kartzelan eta ihesin dazen herrikidiai laguntza ekonomiku lortzeko. Azpixan agertzen dan zenbakixe daukenai, Zoixonak!
Egoeri egonkortzen dun neurrixin normaltasunerutz guzela emoten dau. Gaztetxeko Iñautexan kartela bixalduzku eta guk zabaldu noski. Mozorru prest dakazue? Zeru de aurtengo gaxe, emon kaskarrai pare bat buelta eta ia zerrek urteten daben.
Atzo, astelehenin, betiko lez Alamedan batu zin herriko edadekuk pankarta atzin 20 minutuko geldialdixe eiñaz. Antolatzallin arabera 167 lagun batu zin bertan eta ekimen barri baten albisti zabaldu ben. Jakingo dozue honezkeo Bankuk eta Aurrezki kutxak zerbitzuk murriztutxuezela digitalizaziñoin ondoren eta horren ondorixoz, adibidez, adiñekuk arazo larrixak eukitxen dotxuela euran diruk atateko. Hori dala ta, Bizkaiko PENTSIONISTAN Mugimenduk udaletxitan moziñoik sartutxue. Hainbat eskaera daz jasota moziñoi hortan, esate bateako herrixetan dazen banku eta aurrezki kutxetako lehiatilletan adinekuai aurrez aurreko zerbitzuk bermatzi.
Hamen, gaur goixin moziñoi udal erregistrun sartzea jun dizen pentsiodun talde bat.
Ondarruko EGUZKI talde ekologistik salaketa hau einddau gertaera honen aurrin:
Ondarroako Eguzkik publikoki salatu nahi dau gure herrixan kaxuk karabiniaz hiltzen daben pertsona bat dala. Hildde agertu dizen txoixetan , errez ondoriozta leike pertsona hori bizi den eremu, hori dala ta, Udaltzaingu jakinangain da. Ez dosku batere grazirik etxen animalixak haoako modu krudelin hiltxik, dibertsio hutsez. Gañea, hildako aleez gain, zauritun kopuru be handixaua ixango da. Gure herrixan kaxo kopuru handixe danez, pertsona batzuk uste dabe izurrite bat dizela. Bañe ez da holaik. Egixe esan, kaxo espezixe ezberdin askoren multzu da. Eta horrek guztik gure kostaldeko puntu jakinetan biltzen diz, haien kopuru askoz handixaua deaa emoten baidabe. Ondarrun dan kaio kolonixi hain dan garrantzitsu, ornitologo askoren topaguni da ta. 2016 xan ornitologo kaxozalin topaketak ein zin, Laridays ixeneku. Latitude honetan oso ale arraruk ikusi ahal ixan zin, hala nola Estatu Batutatik, Kanadatik edo Ukrainatik etorritxako kaio batzuk.
Bestalde, gomendatzen dou ez emoti jaten, ez eta hiriko faunatzat hartzen dan beste edozein animalixai bez, hala nola ahateei eta katuai, kaixuk jateko aprobetxa ditzaketenak. Ikerketan batek Ondarrun kaio populaziñoi beste edozein lekutan latxeik hartuko balu izurrite gisa, ale kopuru murriztu ahal ixango litzateke hainbat metodo erabiliz, gordinak ixan baik.