Katun ingurun herrixan dan egoeri konpondu eta irteera bat topateko antolatu de batzar hau. Babestu (katun ingurun sortu dan elkarti) eta Gureak ek antolatu dabe planan aurkezpena eta Ondarruko udala laguntzaille lez agertu de. Batzarra kofrai zaharrin (2. solairun) ixango da aratsaldeko 5 etan.
Gaur Osakidetzako anbulatoxu aurritan batu gaz OSASUN PUBLIKUn sinisten douen herrittarrak. Lehen arretan MURRIZKETAIK EZ! eta Kalitatezko OSASUN PUBLIKU! pankartin atzin eon gaz 165 lagun (tartin bertako bihargiñak)15 minutu ingurun Kamiñazpin dan anbulatoxo aurrin .
EAEko herri nausixenetako anbulatoxu guztixetan eingo diz elkarretaratzik eguen hontan ta Ondarrun be deialdixe ein dabe.
Bixi douen egoera pandemikuk asko okertu dau osasun arlu. Eztau balixo marmarka ibiltxi eta gero etxin geatzi mutu. Salatu bihir bada, SALATU! eta kalea urten. Len txaluk jo gentzan, on babesa emon bitzau.
Osakidetzako kolapsun aurrin, Kalitatezko zerbitzu pubikuai BAI! lelopin batuko gaz anbulatoxo aurrin ongoxe eguenin (U-13) eguerdiko ordu batetan. Osakidetzako langillin lan kargi eziñezku bihurtu de ta holaik ezin leike kalitatezko osasunik euki.
Urti eztou ondo hasi, atzo beste lagun eta kide batek agur esazkun. JOAKIN 81 urteaz jun gazku, bihargin fiñe, ixille, beti prest euana edozertako… Atunak mozten famau, kipuli doraten fin, PLAZAGAÑEKO beharrezkotako bat. Kalin be herriko mobilizaziñoi guztixetako militanti, Preso ta Iheslaxan alde, Pentsionistan alde, Langillin eskubidin alde… Ez zan argazkixetan agertzeku, beti atzeko aldin, bañe hantxe… Ondarruko EZKER ABERTZALEko jentik faltan botako zatxuau! Agur, lagun!
AURRERA MENDI TALDEkuk be urteko lelengoko irteeri antolatu dabe ongoxe domekako. GALLARRAGA mendixe (901 metro) Ganekogortako mendilerrun dan tontorra da, Araba eta Bizkaia artin kokatutaku. Animaten bazaze, ixena ANAITASUNA tabernan emon bikozue ta ixena emoteko azkan egune Urtarrillak 13 e (eguena) ixango da.
Urteko lelengoko elkarretaratzi eindabe gaur eguerdixan Alamedan herriko PENTSIONISTAK. Aterkin azpixan eta betiko pankarta atzin batu diz gaur 125 lagun eta 20 minutu bertan egon ondoren datorren astelehenin be han egongo dizela gogoratu dozku amaieran.
EUSKAL HERRIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUtik (ONDARRUn Alamedako PENTSIONISTAK) hau zabaltzeko eskatuzku:
“2022ko urtarrilan 15in, zapatun, lau urte beteko diz Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk mobilizaziñoik hasi genduzenetik. Egindako mobilizaziñoin ondorixoz aldarrikatutako eskakizun batzuk lortu diz, bañe ez guztik. Borroka luze horren 4. urteurrena gogoratzeko Zaldupetik 12:00xetan urtengo daben manifestaziñoi eingo dou; Lan Erreformin kontra eta aplikatu nahi doskun KPI mota barrixan aurkako aldarrikapenakin. Mobilizaziñoi horretan parte hartzea animaten zatxuau, bai pentsiodunak, baitxe be lan-aktibun zazenok”.
*Gogoratu be bai, ongo astelehenetik aurrea (urtarrillak 10) hasiko dizela osteabe Alamedako Pentsionistan enkarteladak. Han ikusiko gaz!
Atzo beste behin be Ondarrutarrak erakutsi gendun geure jendiaz gazela, azkana etxeratu arte ez gazela etxin geatuko. Horren adibidi, atzo herriko kalitan tzir ikusi genduzen irudixak erakutsiko dotzuau eta hori esanaz batea eskerrak nahi dotzau emon TURRUNEtik Mikelei argazkixakatxik.
Euskal presun eta iheslaxan eskubidik aldarrikatzeko, Baxona eta Hego Euskal Herriko 200 herrixetan mobilizaziñoik eingo douz gaur. Urteroko irudirik (Bilbon) ikusteko aukeraik ez dou eukiko aurten be Covid 19 dala ta, bañe kalin eongo gazela argi dakau. Ondarruko hitzordu Zaldupeko zubixan, arratsaldeko 5 etan, ixango da.
Bidi etxen guz, etxetik gerua ta hurria daz, len eurak ikusteko astero millaka kilometro etxen genduzen, gaur ehundaka etxen douz bañe DANAK ETXIN ikusi arte GUK eztou errieik emongo, eta ZUK?