EUSKAL HERRIKO ANDRABANDA FEMINISTAN Topaketi Ondarrun Irailak 18 an

Ondarruko Andrabanda Feministak aurten 10 urte betetzen dituela eta, ospatu egin nahi dugu urteurren borobil hori. Ospakizunerako egune, irailaren 18a, zapatu, izendatu dou. Egun horretan hainbat ekitaldi eukikou: batetik, Euskal Herriko perkusio talde feministak Ondarrun batzeko asmu dakau, alkarreaz Topaketi ein, hausnartu eta proposamen barrixak pentsatzeko eta kalik hartzeko; bestetik, prestatzen ari garen urtemugako dokumentala aurkeztuko dou, feminismun erreferente dizen gonbidatu bereziek lagundute; eta, gañea, ahizpatasun bazkari ederra egingo dou.Gustoa ospatuko geunke egun hori zuekin batea; beraz, gurera gonbidatute zaze. Ondo izan eta laster arte! Ondarroako Andrabanda Feminista

ANDALUCIA aldin be hustu diz kartzelak Euskal PRESO POLITIKUkin

Irudi honek erakusten dau gaur egunin EUSKAL PRESO POLITIKUK nundik noa kartzelaratute dazen. ETXIN! egon bihir dizela argi dakau guk, bañe hori esanaz batea Dispertsiñoiaz amatxu beharra dala be argi dakau. Atzoko albistik entzun ta gero, Españiko kartzeletan dazen PRESUK, Madrilgo kartzelak ixango diz apartien egongo dizenak. Zer suposatzen dau horrek? Istripuk eukitxeko arrisku gitxiaua, koste ekonomikuk zer esan biharrik bez, kidik batuaua,…Utopixiaz beti sinistu ixan dou, bañe pragmatikuk gaz, hainkak lurrin dakauzelako ta badakiauelako aurkarixak ez doskule oparririk eingo, DANAN ETXERATZI eskatzen jarraitxukou, bai kalin bai eskatu birdizen tokixetan.

Erderazko esamolde bat ibiliko dou albiste honeaz lotute: Es de bien nacidos el ser agradecidos. ETXERAT! elkartik mezu hau zabaldu dau:

 Etxerat elkartik bere esker ona adierazi nahi dotza Bengoetxea Autobusak enpresiai, bide honen alderik zailenean senidiai lagundu dien konpainiari.

Urte luzeak igaro dira eta Euskal Herritik Sevilla, Puerto eta Algecirasko espetxeetara (hasiera batean Huelvatik ere pasatzen ziren) astero egiten genituen bidaia beldurgarrietan zerbitzua eskaini digute, ostiral arratsaldeetan Donostiatik abiatuta eta igandeetako goiz erdian itzuliz.

Beti saiatu dira senideei baldintzarik onenak eskaintzen, adibidez, autobus berria erostea tokatzen zitzaienean, erretiratzen zuten ibilgailuaren oheak jartzen zituzten.

Andaluziako espetxeetara gehiago bidaiatu behar ez dugun une honetan, eskerrak eman nahi izan dizkiogu Bengoetxea Autobusak enpresari, Fermina Villanueva gure presidentearen eta Patricia Velez gure bozeramailearen eskutik, kinke bat eta gure betiko esker ona emanez, hainbeste urtetan eta hain urte zailetan laguntza eman digutelako.

Milesker bihotzez!

Erreferenduman aldeko mobilizaziñoi! Uzt-3an Bilbon

Gure eskuk antolatute, hamaika gara dinamikin barrun, mobilizaziñoi jendetsu da deitxute Uztailan 3rako Bilbon. Erreferenduman alde, errekin bueltan batuko gaz arratsaldeko 17:30etan.

Mobilizaziñoi animau ixango da eta musikai ezagunak ez dabe hutsik eingo.

Ondarrutik autobuse antolatu dabe eta 18:00etatik 20:00eta egongo da aukeri ixena emoteko eta txartela erosteko Gure Eskuko lokalin.