Gaur beste argazki bazuk jaso dou, honek MURTZIA aldetik. Lelengoku Embalse de Algecirasen atataku dala esazku bidaltzallik, leku politxak eidaz hantzir, ikusi eta ezautzeko bañe …..etxin latxeik iñun bez, esaten amatxu dau gure irakurlik.
Berak eskatute ta nahiz eta lehen baño herritxik apartia egon, AITZOL Lannemezango kartzela aldatu dabe. Len, Mont de Marsanen (260 km) euan ta on Lannemezanen da (330 km) bañe kartzela barruko baldintzak hobik dizela ta hartu dau erabaki hau, beste kide batzukin batea.
Udi sasoi aproposa ixaten da falta dizenakin gogoratzeko eta lau lerro idazteko karta bidez, hori dala ta hamen lagaten dotzuau herrittarran “helbidik”. Seguru gaz barrun dazenak eskertuko dabela.
Euskadiko Liburu Ganbarak antolatute, urtero modure, Ondarruko Liburu Azoka egongo da Alamedan Uztailak 30 etik abuztun 8re. Plaiko Zubiko konponketa lanak dizela ta, Alamedako izkiña baten egongo da kokatute azoki aurten.
Urteroko ekintzi ixaten da Hondartzetako PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladi. ETXERAT (senidin elkartik) antolatzen dau ekimen hau eta guztire Euskal Herriko 17 hondartzetan batzeko deialdixe eindau “Salbuespen politikari STOP” lelopin. Ondarrutarron hitzordu: Eguerdiko 12 xetan Alamedan batuko gaz. Hurreatu zeu be!
Halako baten alla da Plaiko zubixe herrire. Herri guzti zain euan noiz allako ta… hamen da. Sare sozialak ikusten eonga ta argazki ta bideo muntu ikusi dou beran etorreri jasoten ta guk (gexen bat herritxik kanpun dazenantzako) batzuk altzati pentsa dou TURRUNEa.
Urte bi geldik egon ondoren mamarro kristu dala ta, aurten sardiña erre usañe eukikou San Inazio kalin dorretxe azpixan eguerdiko 12:30 tik arratsaldeko 3 rak bittartin. Guk sambru atakotzau sardiñai,aurreko urte bixak berreskuratzeko, ta zuk?
Gaurko egunak albiste txar bat ekarri dosku, ITZIAR junde gure artetik 67 urteaz, bixitxako sasoi ederrenin.
Ondarruko EH Bilduk agiri bat ata dau sare sozialan bidez bere atsekabi erakusteko:
Emakume langile eta zintzu, ezkertiarra eta idea argiku. Bihar ederra ein ban Ziortza-Bolibarko udalin eta azkanengoko hauteskunditan Ondarruko zerrendakide be ixan gendun.
Eskerrik asko Itziar, eta muso handi bat etxekuai!
2019ko udal hauteskunditan herriko zerrendan juteko baiezko borobille emon ban, ta nahiz eta zerrendan atzealdin kokatute egon (12.) ilusiñoi handixe ipini ban taldin lana etxeko goguaz. Gero hainbat ekimen ezberdiñetan be ikusi ixan dou: Gure Esku Dagon ekintzetan, Bittore Lakan muralin beran aportaziñoi emoten, aringainga taldin…Beti esko bat botateko prest.
Etxelila ingurun ibili dizenak seguru gogoratzen dabela Itziat hitzaldixetan edo ikastarutan edo talde lanetan, aringainga taldin….Emakume geldi ezine, langilli, gozu, beti errespetuz eta laguntasunetik. Bittore Lakan omenez, 14 lagun batu zin hilabetitan tzir eskuz baldosak etxen ikasteko, eta bai ein be elegante! Tartin euan Itziar bera. Iraileko azkanengoko eguraldi ederreko asteburu aprobetxa ben, boskote bat kalea urten eta Bitxore gogoratzen dozkun irudixe herrixan ipintxea jun.
Ongoxe Zapatun ipiniko diz saltzen Kultur Uheri ekimeneko sarrerak Turismo Bulegun, 10:30etik aurrea. Honek diz sarrerak erosteko eta ikuskizunetarako jarraibidik.
Benetan be pozik egoteko Atuneti du aurtengu, arrain asko eta nahiko hurrin dazelako topaten arrañe gure arrantzalik (gaur bertan Ongi etorri txalopik 55.000 kg lehorreratutxu). Prezixo aldetik be eusten da momentuz, 3,50 euro/kg ingurun dabillelako saltzen ta inguruko fabrikak negun biharra etxeko beteten dazelako euran neberak. Dato lez, ixez KALARE DEUNA KOFRAXAK ixe 900.000 kg atun (hegaluzi) saldu zitxun eta konparaketa lez ongoxe astin bakarrik 260.000 kg saldutxu. Nahiz eta aurten atune arrantzateko kuoti ixezku baño handixaua dan, atrapaten duzen arrañan kopuru handixe ixan eran, Abuztu amaierako amatxuko ete dan susmu da arrantzalin artin. Aurten inoiz ez douen irudixak ikusi dou Ondarruko portun, sasoi baten gure arrantzalik Canarias eta Senegal aldea jun bihir ixaten zin arrañan bille hamengo kosteri amatxute gero, ba aurten Tenerife aldeko txalupak ikusi douz herrixan ((munduk zelako bueltak emotetxu ba!). Danak ez diz albiste onak bañe, arrañe ezta leku baten egoteko jaxo eta beran bidi etxen juten da, hori dala ta arrantzalik atsedena hartzeko denboraik ez dabe eukitxen ta neka neka einde amaitzen dabe kosteri eta osasunan aldetik horrek beran ondorixuk ekarri leikez.