ATUNEta (Hegaluzi) mundiala!

Benetan be pozik egoteko Atuneti du aurtengu, arrain asko eta nahiko hurrin dazelako topaten arrañe gure arrantzalik (gaur bertan Ongi etorri txalopik 55.000 kg lehorreratutxu). Prezixo aldetik be eusten da momentuz, 3,50 euro/kg ingurun dabillelako saltzen ta inguruko fabrikak negun biharra etxeko beteten dazelako euran neberak. Dato lez, ixez KALARE DEUNA KOFRAXAK ixe 900.000 kg atun (hegaluzi) saldu zitxun eta konparaketa lez ongoxe astin bakarrik 260.000 kg saldutxu. Nahiz eta aurten atune arrantzateko kuoti ixezku baño handixaua dan, atrapaten duzen arrañan kopuru handixe ixan eran, Abuztu amaierako amatxuko ete dan susmu da arrantzalin artin. Aurten inoiz ez douen irudixak ikusi dou Ondarruko portun, sasoi baten gure arrantzalik Canarias eta Senegal aldea jun bihir ixaten zin arrañan bille hamengo kosteri amatxute gero, ba aurten Tenerife aldeko txalupak ikusi douz herrixan ((munduk zelako bueltak emotetxu ba!). Danak ez diz albiste onak bañe, arrañe ezta leku baten egoteko jaxo eta beran bidi etxen juten da, hori dala ta arrantzalik atsedena hartzeko denboraik ez dabe eukitxen ta neka neka einde amaitzen dabe kosteri eta osasunan aldetik horrek beran ondorixuk ekarri leikez.