ITZIAR IRUSTA ARGOITIA lagune ta kidi jun gasku!

Gaurko egunak albiste txar bat ekarri dosku, ITZIAR junde gure artetik 67 urteaz, bixitxako sasoi ederrenin.

Ondarruko EH Bilduk agiri bat ata dau sare sozialan bidez bere atsekabi erakusteko:

Emakume langile eta zintzu, ezkertiarra eta idea argiku. Bihar ederra ein ban Ziortza-Bolibarko udalin eta azkanengoko hauteskunditan Ondarruko zerrendakide be ixan gendun.


Eskerrik asko Itziar, eta muso handi bat etxekuai!

2019ko udal hauteskunditan herriko zerrendan juteko baiezko borobille emon ban, ta nahiz eta zerrendan atzealdin kokatute egon (12.) ilusiñoi handixe ipini ban taldin lana etxeko goguaz. Gero hainbat ekimen ezberdiñetan be ikusi ixan dou: Gure Esku Dagon ekintzetan, Bittore Lakan muralin beran aportaziñoi emoten, aringainga taldin…Beti esko bat botateko prest.

Etxelila ingurun ibili dizenak seguru gogoratzen dabela Itziat hitzaldixetan edo ikastarutan edo talde lanetan, aringainga taldin….Emakume geldi ezine, langilli, gozu, beti errespetuz eta laguntasunetik. Bittore Lakan omenez, 14 lagun batu zin hilabetitan tzir eskuz baldosak etxen ikasteko, eta bai ein be elegante! Tartin euan Itziar bera. Iraileko azkanengoko eguraldi ederreko asteburu aprobetxa ben, boskote bat kalea urten eta Bitxore gogoratzen dozkun irudixe herrixan ipintxea jun.