“Amatasuna modu osasuntsu eta bizigarrian bizitzeko estrategiak” ikastaru, Ainara Gorostitzu Muxikan eskutik. Gaur eta hemen amatasuna exijente eta zail etxen daben harixak ikusi eta teorixa feministin eta amatasunan histoixako ekarpenakin, hausnarketa pertsonalakin eta talde dinamikakin amatasunan praktika eta esperientzia bizigarriagoak billatzi ixango da ikastarun egiteku. Beti be, egite horrek dakarren ahalduntzi eta interpelazio politiku ere helburu ixango ditugularik.
*Etxelila apirilan 13ra arte itxitxe eongo danez, apirilak 13 eta 14 ixango diz ixen emoteko egunak.
Eztakau beste berbaik. Komandantzixi zan lurzorun traspasun zain eidaz eta mamotreto hori laga dabe portu sarreran. Arrain lonja barrixe etxeko beharrezku de terreno hori eta zelan Españiko gobernun eskutan dan, Eusko Jaurlaritzako agintarixak zain daz eskumena berreskuratzeko. Eskerrak lau metro kuadrau dizen, bestelan… Negoziatzalle hauekin jai dakau INDEPENDENTZIXI lortzine. Hori bai, traspasu etxen dabenin saldukozku lorpen handi bat ixango balitxake lez ta gu ziur gaz debalde eztala ixango.
39 urte gaur, hil zala. Guardia Zibilak einddako torturan ondorixoz hil zan Esteban. Bertsiñoi “ofizialak” bixotzekuk emonda hil zala esan baban be. Wikipedian be holantxen agertzen da:
ESTEBAN MURUETAGOIENA SCOLA (Ondarroa,Bizkaia 1943ko abuztuaren 6a-Oiartzun,Gipuzkoa 1982ko martxoak 28a) medikua izan zen. 1982ko martxoaren 16an Guardia zibilak atxilotu eta martxoaren 25ean libre utzi zuten. Hiru egun geroago hil egin zen. TORTURA aztarna nabarmenak zituen gorputzean. “OFIZIALKI” bihotzekoak jota hil zen.
Alabi, Tamara, besutan dabela.
Gaur Jonathan Martinezek eindako idatzixe dator Naiz-en:
14 lagun diz, torturatu eta bixitxako torturan ondorixoz hil dizenak, eta ondio ez dakarre ixelako aitortzaik instituziñoin aldetik. Elkarbizitziaz ahue beteten dabenak, herri honen histoixa, memoixa partziala nahi dabe plazaratu, garaile eta galtzailine, baine herri honek etorkizunik eukiko badau, egi guztik urten biko dabe argitxa. Elkarbizitzako, oinarrizku baite egixak argitxa ata eta danon minak aitortzi.
Martxun 24an Egixe Jakitxeko Eskubidin Nazioarteko egunan harire, Egiari Zor-ek eindako bideu: TORTURAK OSTURIKO BIZITZAK lagaten dotsuau hamen. EHan torturatuk ixan dizen 14 lagunek, torturin ondorixoz hildako 14 lagunan erixotxin egixe argitxa atati eta aitortzi eskatzen, 14 lagun horren artin; Esteban Muruetagoiena-na.
Segi ein daigun biharrin egi guztik argitxa urten eta bir daben aitortzi eukitxeko!
Aurtengo Aberri Egune be berezixe ixango da, mamarru dala ta. Ondarrutarrok Plaza Musikan batuko gaz Apirilak 4 an eguerdiko 12:30 tan, bertan Burujabetzi aldarrikatukou beste herri askotan eingo dan lez. Beti lez, Ikurriñak balkoi eta bentanetan ipinikouz, herri baten parte gazela adierazteko. GUK, GEURI!
Gaur goxetik eon diz kalekutzeko eskillaretan ELKARTASUN zozketatko boletuk saltzen PRESUN eta IHESLAXAN aldeko lagunak. Gaurkun billots eder bat euken otzaran eta hau ixan da zenbaki irabazli. Zoixonak toka gakonai!
Emakumin inbisibilzaziñoi esparru askotan emoten da, kirolin asko, eta erramun… Ondarruko emakume erramolaxak, El Correok atatako kronikan, emakumiai emoten gakoen trataeri salatuz komunikau bat bixaldu eben El Correoa baine, honek erantzun be ez dotsanez ein, publiko eitti erabaki dabe.
Hamen El Correok atatako kroniki. Bertan, kolorez, ondo baino hobeto ikusiko dozue ze tarte emoten dotsen gixonai eta zein emakumiai.
Guzurre emoten badau be, ondion, emakumin kirola 2.mailan… Ondarruko neska erramolaxak, ata daben komunikauai oihartzune emon nahi dotsau Turrunetik be.
Emakume kirolaxak, dagokixen leku euki bir dabelako!
Gora emakume kirolaxak!!! Gora emakume erramolaxak!!!
Ongo domekan eguerdiko hamabixetan Plaza Musikan batuko gaz Ondarrun beste herri askotan batuko dizen latxeik. Onezkeo jakingo dozue aurten 22. KORRIKA ein bizala bañe…. mamarro kristuk dana hainkaz gora bixaldu dau. Horrek suposatzen daben hutsuni beteteko ekitaldi xumik eingo diz, AEKn mezuk irakurriaz gain EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ abestuko da bertan.
2021. urtin lau promoziñoi etxeko asmu dauke ETXERAT Elkartik, eta promoziñoi bakoitzeko 20.000 artelan salduko diz. Arte lanak Joxe Lacalle argazkilarixak eindako lanak diz. Lelengoko promoziñoin, udaberriku, “Aberri Eguna” argazkixe banatuko dabe. Udako promoziñoiku “Argikontra” ixeneko artelana banatuko da. Gero, udazkeneko argazkixe “Irati” titulupeku ixango da eta laugarren promoziñoku ” Presoen alde Bilbon” argazkixe banatuko dabe.
Bi txanda egongo diz. Bata, txikixana, 2010 eta 2007 bitxartin jaxotakuk Bizkaiko kostaldi ezautzeko aukeri eukiko dabe. Honek, uztailan 12txik uztailain 19rarte ixango diz. Besti, handixana, 2005 eta 2006 urtin jaxotako gaztikin Ondarru-Urduña-Ondarru ibilbidi eingo dabe ta hau, uztailan 21etik abuztun 2re ixango da.
Ongo astin ikastetxitan gaztintzako aurkezpenak eingo dabez. Eta gurasuntzako aurkezpena be eongo da, Apirilan 21in Kofrai Zaharrin.