«Amatasuna modu osasuntsu eta bizigarrian bizitzeko estrategiak» ikastaru, Ainara Gorostitzu Muxikan eskutik. Gaur eta hemen amatasuna exijente eta zail etxen daben harixak ikusi eta teorixa feministin eta amatasunan histoixako ekarpenakin, hausnarketa pertsonalakin eta talde dinamikakin amatasunan praktika eta esperientzia bizigarriagoak billatzi ixango da ikastarun egiteku. Beti be, egite horrek dakarren ahalduntzi eta interpelazio politiku ere helburu ixango ditugularik.
*Etxelila apirilan 13ra arte itxitxe eongo danez, apirilak 13 eta 14 ixango diz ixen emoteko egunak.
