Erramutan emakumiok be bagaz/bagabiz!

Emakumin inbisibilzaziñoi esparru askotan emoten da, kirolin asko, eta erramun… Ondarruko emakume erramolaxak, El Correok atatako kronikan, emakumiai emoten gakoen trataeri salatuz komunikau bat bixaldu eben El Correoa baine, honek erantzun be ez dotsanez ein, publiko eitti erabaki dabe.

Hamen El Correok atatako kroniki. Bertan, kolorez, ondo baino hobeto ikusiko dozue ze tarte emoten dotsen gixonai eta zein emakumiai.

Guzurre emoten badau be, ondion, emakumin kirola 2.mailan… Ondarruko neska erramolaxak, ata daben komunikauai oihartzune emon nahi dotsau Turrunetik be.

Emakume kirolaxak, dagokixen leku euki bir dabelako!

Gora emakume kirolaxak!!! Gora emakume erramolaxak!!!

Aupa neskak! RU, RU, RU… ONDARRU!!!