Esteban Muruetagoiena gogun!

39 urte gaur, hil zala. Guardia Zibilak einddako torturan ondorixoz hil zan Esteban. Bertsiñoi «ofizialak» bixotzekuk emonda hil zala esan baban be. Wikipedian be holantxen agertzen da:

ESTEBAN MURUETAGOIENA SCOLA (Ondarroa,Bizkaia 1943ko abuztuaren 6a-Oiartzun,Gipuzkoa 1982ko martxoak 28a) medikua izan zen. 1982ko martxoaren 16an Guardia zibilak atxilotu eta martxoaren 25ean libre utzi zuten. Hiru egun geroago hil egin zen. TORTURA aztarna nabarmenak zituen gorputzean. “OFIZIALKI” bihotzekoak jota hil zen.

Alabi, Tamara, besutan dabela.

Gaur Jonathan Martinezek eindako idatzixe dator Naiz-en:

https://www.naiz.eus/es/iritzia/articulos/la-hija-del-doctor-muruetagoiena-i

14 lagun diz, torturatu eta bixitxako torturan ondorixoz hil dizenak, eta ondio ez dakarre ixelako aitortzaik instituziñoin aldetik. Elkarbizitziaz ahue beteten dabenak, herri honen histoixa, memoixa partziala nahi dabe plazaratu, garaile eta galtzailine, baine herri honek etorkizunik eukiko badau, egi guztik urten biko dabe argitxa. Elkarbizitzako, oinarrizku baite egixak argitxa ata eta danon minak aitortzi.

Martxun 24an Egixe Jakitxeko Eskubidin Nazioarteko egunan harire, Egiari Zor-ek eindako bideu: TORTURAK OSTURIKO BIZITZAK lagaten dotsuau hamen. EHan torturatuk ixan dizen 14 lagunek, torturin ondorixoz hildako 14 lagunan erixotxin egixe argitxa atati eta aitortzi eskatzen, 14 lagun horren artin; Esteban Muruetagoiena-na.

Segi ein daigun biharrin egi guztik argitxa urten eta bir daben aitortzi eukitxeko!