KALARE DEUNAko kofraxai agur esateko ordu allagako!

Diñue gure zaharrak gauza guztik daukela hasieri eta amatxueri ta halan hartu birdou gertaera hau. Gexa eztou ikusiko azpixan ikusiko dozuen lakoxe argazkirik, ez KALARE DEUNAko lonjaik, ez eta lehen zelan biharra etxen zan eraik. Guk ez dakau dudaik, beharrezku ikusten gendun leku egoki bat gure porture sartzen zin arrañak ondo tratateko, bai osasun araun barrun ta batxe be bihargiñak lan etxeko eran. KALARE DEUNAko kofraxe 1969 otsailin inaugura ben eta 2021 otsaileko edozein egunetan hasiko diz botaten, 52 urteko bixitxi euki dau eta tarte horretan millaka tona arrain saldu eta erosi diz bertan.

Urte bi pasatxo (obrak hasi zinetik) ta gero, atzo bertan arrantzalik eta eroslik hasi zin erabiltxen Lonja barriko eraikiñe. Ikusiko dozuen latxeik lehenguaz eztauke zer ikusirik, bañe denborak aldatzen duz eta portu be egokitzen jun birdela ereizten gasku (danon oneako). TURRUNErun nahixe da horrek lonjik sorte handixe eta bixitxa luzi eukitxi, itsosuk dauken aberastasune herrirako onuri ixango dalako.

Otsailak 5 (baixaku) Memoria eraikiz ikuskizune Beikozinin

Memoria Eraikiz emakume biktiman eta biziraun dabenen ahotsa eta testigantzak biltzen daben memoixa kolektibun eraikuntza indarkeixa matxistan aurkako estrategixa gisa lantzeko apustu de, Mugarik Gabe elkartin eskutik. Ondarroako Udalak hiru saio antolatu dotxu herritarrak esperientzia honetan murgiltzeko. Otsailan 5in ixango diz hiru saiuk, Beikozinin, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan. Ixena Etxelilan emon bihir de (debaldeku de), (urtarrilak 26) aurrea. Aforu mugatute da, saio bakoitze 14 lagunentzako.

MIREN OLATU komikixe alla da herrire!

Herriko artista (Txarli) baten lana argitaratu de urte barrixaz batea. MIREN OLATU LA CELADORA VAMPIRA, humor vampiro desde el epicentro de la pandemia aurkezten dau bere lana egillik. Marrazkixak edo ta fanziñak gustokuk bazuz eskuratu bizu bai ala bai, ZurruMurru liburu dendan topakozue, bañe arin ibili bizaze komiki kopuru mugatu dalako.

MIRENTXIN go txoferran zozketi

Atzo eguerdixan Kalekutzeko eskillaretan Mirentxingo lagunak (Preso politikun senidin ta lagunan txofer bolondresak) billots eder baten zozketi ein ben eta hau ixan da zozketako zenbaki irabazli: 2731 eta ordezku: 2709. Arduradunakin harremana eukitxeko telefonu hau de: 646168397. Zoixonak irabazliai ta ondo ein!

Bidik moztu dabe gaztin kriminalizaziñoin kontra

Irudi honek bixaldu doskuez gaur eguerdixan. Herriko gaztik, bide mozketak ein dotxuez azkan aldixan Euskal Herri osure zabaldu dan gaztik kriminalizateko joerin kontra protesti etxeko. Donostire elkartasun keinu modun ein dabe ekimen hau.

Azkan aldixan, komunikabidik buru belarri dabiz gaztin kontrako kanpaña mediatiku burutzen eta euran kontrako kriminalizaziñoi alimentaten. Ikusti besteik ez da San Sebastian jai bueltan Donostin gertatutakuk, osasun egoerin atxakixiaz alde zaharran okupaziñoi poliziala, atxiloketak, heritxuk… Honen aurrin Ondarrutik be elkartasune adierazi eta erasun aurrin erantzuteko prest dazela nahi ixandabe laga argi eta garbi.

NAHIKU DE!

Aintzane Pujanan herixotzi salatzeko elkarretaratzi eindou gaur illuntzeko 7 etan Alamedan beste herri askotan lez. Amaieran irakurketi eindde “Guk ez dou emakuminganako indarkerixaik onartuko! Indarkeria matxistaik Ez, ez Ondarroan ez inun!” esanaz amatxu de ekitaldixe.