Urriak 2 (baixaku) POTOTOi omenaldixe Lekatxon

Azkan agurre emongotzau POTOTOi Lekatxon baixakun Urriak 2 arratsaldeko 6 retan Maderas de Lekeitio aurrin (eurixe baleo, Berdura plazan). JUAN LUIS NATXIONDO ARRIZUBIETA gutzako “POTOTO” uztailan amaieran jun zan gure artetik. Lekatxon bixi bañe ingurutako herrixetan ezaune gendun Pototo. Eskuzabala, beti laguntzeko prest. Eskubide sozialan defentsan lelengoko lerrun, nazionaletan militante sutsu, espetxitan dazen kidin askatasunan eskakizunetan tinko. Pertsona lez lagunan lagun. Agur eta ohore POTOTO!

Hamen artxibun topa douzen beran argazki batzuk. Irudixak Ondarrun mobilizaziñoi desberdiñetan atatakuk diz. Faltan botakozatxuau lagun!

TXAPIN junde gure artetik!

JESUS MARI BEDIALAUNETA VERGARA gutzako TXAPINek agur esasku gaur, 76 urteaz. Txikitasunin handixe, baikorra, umorez betetako pertsoni… lagunan lagun. Plazagañeko marmitxakun kipuli doraten maxu, Preso ta Iheslaxan aldeko mobilizaziñoi guztixetan parte, kaleko lagunak beran hutsuni faltan botako dabe, bañe Patxiaz, Imanoleaz, Rafaeleleaz, Mauroaz… honezkeo kantaldiren bat edo beste botatxuz. Ez zatxuau ahaztuko, lagun!

Nahizu ANDRABANDAN jo?

Etxelilak hauxe zabaldu dau:

Perkursiñoi eta ahotsan bitartez emakumeok bistaratzi eta kalik eta eremu publiku geureganatzi helburu dauken talde feministi de Ondarruko Andrabanda Feministi. Eta on, kalitan eta Etxelilan ez ezik, sare sozialetan be bada! Nahiko zeunke Andrabandan jo? Ikasteko eta parte hartzeko aukeri eukikozu udazken honetan, urria eta azaroa bitartin antolatu daben ikastarure gerturatute. Animatu eta etorri parte hartzea!Urriak 17 eta 31, azaroak 14 eta 28 | 10:00 – 14:00 Etxelilan.Informaziñoi gehiagorako eta ikastarun apuntatzeko, galdetu Etxelilan.

Irailak 27 (domeki) 2020ko GUDARI EGUNE

Beste urte batez gogoratuko dou egun berezi hau. Borrokan eindabenak eta gure artetik jun dizenak gogoratzen douz egun honetan, aurtengo lelu BORROKAK AURRERA DARRAI!.

Herrixan zabaldutako kartel honetan, deialdixe luzatzen da ekitaldixan parte hartzea. Aurten eguerdixan, ordu batetan Monolito aurrin. AGUR ETA OHORE BORROKALARI GUZTIAI!

“Haien guztien izenak oroitu eta aitortzeko parada dugu; ahanzturaren sareetan galtzen utzi ez, eta haien borroka beraren ahots izatekoa. Milaka militanteren eskuzabaltasuna balioan jartzekoa”.

Hamen dakazue geure artxibun gordeta dakauzen egun berezi honetako kartel batzuk.

ASIER BADIOLA LASARTEn egune da gaur, ZOIXONAK lagun!

Beste urte bete herritxik kanpun zazela zoixontzi toka gasku. INDI, zeu geure ondun sentiuteko, besarkatzeko….. irrikitan gazela nahitzuau esan TURRUNE etxen douenok. Atzo zalakun esango leuke Indixo zaharrak, ba ez, gaur 40 urte handi etxetxuz ASIERek. A zelan laga bitzauen belarrixak etxeratzen danin. MATXE-MATXE Zatxuau!

Ernaiko gaztik antolatute, pilobat karta eta argazki bixaldu dotse Asierrei zoixonak emoten eta maitxasune bixaltzen

Zubi Zahar Ikastolako IKAMA taldi aurkeztuko dabe ikaslik

Irailan 12an aurkeztu ben nazional mailan IKAMA (Ikasleok Martxan) ikasle antolakunde barrixe Elizondon.

Ikasle burrukiaz euskal eskola herritxar eta burujabi eraikitxi helburu modun, ikasle eremun borrokatuko dabe Euskal Herri aske eta ezkertiarra eraikitxeko bidin.

Zubi Zahar Ikastolako ikasle batzuk badabiz antolatzen eta ikasle taldi sortzeko asmuaz. Taldin inguruko xehetasunak, helburuk, dinamikak… aurkeztuko dotse gainontzeko ikasliai Irailak 25in 09:50in goiko soinketa gelan eingo daben aurkezpenin.

Hamen aste honetan Instituto parin agertu dan murala: