Urriak 2 (baixaku) POTOTOi omenaldixe Lekatxon

Azkan agurre emongotzau POTOTOi Lekatxon baixakun Urriak 2 arratsaldeko 6 retan Maderas de Lekeitio aurrin (eurixe baleo, Berdura plazan). JUAN LUIS NATXIONDO ARRIZUBIETA gutzako “POTOTO” uztailan amaieran jun zan gure artetik. Lekatxon bixi bañe ingurutako herrixetan ezaune gendun Pototo. Eskuzabala, beti laguntzeko prest. Eskubide sozialan defentsan lelengoko lerrun, nazionaletan militante sutsu, espetxitan dazen kidin askatasunan eskakizunetan tinko. Pertsona lez lagunan lagun. Agur eta ohore POTOTO!

Hamen artxibun topa douzen beran argazki batzuk. Irudixak Ondarrun mobilizaziñoi desberdiñetan atatakuk diz. Faltan botakozatxuau lagun!