Zubi Zahar Ikastolako IKAMA taldi aurkeztuko dabe ikaslik

Irailan 12an aurkeztu ben nazional mailan IKAMA (Ikasleok Martxan) ikasle antolakunde barrixe Elizondon.

Ikasle burrukiaz euskal eskola herritxar eta burujabi eraikitxi helburu modun, ikasle eremun borrokatuko dabe Euskal Herri aske eta ezkertiarra eraikitxeko bidin.

Zubi Zahar Ikastolako ikasle batzuk badabiz antolatzen eta ikasle taldi sortzeko asmuaz. Taldin inguruko xehetasunak, helburuk, dinamikak… aurkeztuko dotse gainontzeko ikasliai Irailak 25in 09:50in goiko soinketa gelan eingo daben aurkezpenin.

Hamen aste honetan Instituto parin agertu dan murala: