Honetxek diz gaur txaluk jo eta gero Radixu Irratixan eukiko douzen abestixak. Gogoratu, abestixak entzun eta gero Uhinen Txertoa irratsaiu eukiko douela 22:00ak arte 105.5FM edo Radixu.info n.


Honetxek diz gaur txaluk jo eta gero Radixu Irratixan eukiko douzen abestixak. Gogoratu, abestixak entzun eta gero Uhinen Txertoa irratsaiu eukiko douela 22:00ak arte 105.5FM edo Radixu.info n.


Egoera larrixin dator aurten maxatzan 1a. Herritxarrok, erantzukizun handiz, etxin geatu ga larrialdi egoera honei aurre eitteko. Baine agintarixakandik ez dou jarrera bardiñe ikusi. Bihargiñok, autonomuk, enpresa txikixak… gastu fijuai; alkilerrak, argixe, kuotak…aurre ezin eiñdde! Gobernuk onartu dotsuezen neurrixak ez di nahiku. Arpeire barre eta burle eitti deitzen gako horrei Ondarrun. Betikuk (argi/gas hornidura enpresak, online saltzaile handixak, bankuk…) , betiko modun, krisise tarteko be irabazixak jasoten dabizen bitxartin; bihargiñok kakatzan.
Bistan geatu di; eredu ekonomiko autonomikun tranpi eta mugak be. Kanpoko kapitalan eta logikan menpe, euskal instituzioñoik ez dauke bir besteko botere edo eskumenik. Gure eskumenak oso ahulak diz. Burujabe ixan bir dou. Euskal Errepubli bir dou, danontzako etorkizun hobe eta justu bat nahi badou.
Hamen, maxatzan 1ai beide, LABek Ondarrurako prepara daben egitarau, eta egunin zir eukiko douzen ekimenak be.
Hartu zeoze gorrixe eta ata bideu edo argazkixe eta bixaldu geuri! 12:00etan danok Txupinazuaz batea zarati atatea!


Ondarruko Ernaik kartel hau ata dau M1an harire:

Dinamizatzalli: Clara Wolfram Perez sexualitatin, autoezagutzan eta berdintasunin aditu
Boteretsuk sentitzen ahal gara gure gorputza eta desirarekin “konexioan” gazenin, munduk eskaintzen dizkigun aukerak bizitzeko prest. Halan da be, tarteka “konexio” hori galdu dezakegu, eta iruditzen ahal zaigu gure alde erakargarrixe, gozagarrixe, nonbaiten bidin galdu egin dala. Bañe ez da desagertu, berpizteko ate bat behar dau, besterik ez. “Konexio” hori berpizteko dinamikak egingo dou, geure buruaz eta bestikin konektateko, eta trabatzen gaituzten oztopuk gainditzeko.
Egutegixe: Maiatzak 9, 16, 30 | 11:00etatik 13:00eta
Matrikula: 5€
Ixena emoteko: emailez (etxelila@ondarroa.eus) edo telefonoz (664 54 73 67)
Ongo baixakun Maiatzak 1 in goxeko 11etatik aurrea Haur kantak kantateko aukeri eukiko IDURRE IBAZETAz Zubi-Zahar herri ikastolin Instagrametik. Anima eta hartu parte!

Elene Etxaniz Uribe ondarrutarrak Berrian argitaratu daben iritzi artikulu nahi dou ekarri gaur. Aurrekun esan gendun modun, larrialdi egoera honek gauza askon ingurun hausnartzeko balixo ixango dabelakun…
2020ko apirilak 28
Egoera hau badakit inorentzat ez dela erraza. Oso zaila da haurrak eta ez hain haurrak hilabete eta erdiz, ia bi hilabetez, etxean sartuta egotea. Guretzat ere ez da erraza; fibrosi kistikoa dugun haur eta helduentzat. Gainera, gaixotasun honekin, zoritxarrez, arrisku handiagoa daukagu, gure birikiak ahulago baitaude fibrosi kistikoaren ondorioz. Baina, guk esan dezakegu ez dela guretzat zerbait berria egoera hau. Egoeraren zergatia bai, noski, zeren inor orain arte ez baita egon etxean sartuta COVID-19arengatik. Guretzat berrogeialdian etxean sartuta egotea, toki jendetsu batera joaten garenean maskararekin joatea, gaixotasun berdina daukagun haur eta nagusiekin bi metrora egotea, eskuak hainbat aldiz garbitzea… gure egunerokotasuna da, bizitzaren zati handi bat. Guk eta gure familiek bizi duguna. Horrela bizi gara.
Baina nik, 14 urterekin fibrosi kistikoa duen nerabe baten ikuspuntutik, uste dut ahalik eta hoberen eramatea dela erantzukizuna. Denok lasaiago hartu eta dakitenek esaten digutena egiten badugu, laster aterako gara krisi honetatik. Hala ere, guk, zoritxarrez, zaintza honekin berdin jarraitu beharko dugu bizitza guztian, eta ez pandemia batengatik, fibrosi kistikoarengatik baizik.
Berria egunkaria
Besarkada bat Elene Turrunetik!

Zainddu gatxin geu, zainddu daigun alkar!
Hauxe mezu bixaldu doskue apustuetxin eta joko makinan kontrako plataformatik:
Aupa herritxarrok!
Natxe egoera berezi honetan apustuetxik eta joko makinak dakarren tokixak itxitxe dazen, jokun birusak🦠 ixelako kontrolik baik zabaltzen jarraitzendau.
Bideun umore ikutu batzukin fikziñoizko egoerak azaleratzen douzen arren, garrantzitsu bentxantzen gazku herrixai 🦠 honek ekarri ahal daben ondorixo latzak azaleratzi.
Beste baik, gozatu bideuaz.
Apusteuetxi eta joko makinan kontrako plataformi ✊
Alamedan ezin egonak ez dotxu laga geldik gure pentsiodunak. Astelehenero lez 12 xak puntun balkoire urtengo dabe euran (eta danon) eskubidin defentsan. Kazularai egurre!

Honetxek diz gaur txaluk jo eta gero Radixu Irratian eukiko douzen abestixak. Gogoratu, abestixak entzun eta gero Uhinen Txertoa irratsaiu eukiko douela 22:00ak arte 105.5FM edo Radixu.info n.

Domeki be alla da ta TURRUNE beran erronkakin jarraitzen dau. Batzuk zikinkeixi deitzetze beste batzuk adierazpen askatasune. Salatzeko, aldarrikatzeko, gogoratzeko, arte mota klase bat…. herrixan agertu ixan dizenin mezo bat zabaldu nahi ixan da. Franco diktadurapin hasi zin agertzen (guk dakiauenez behintzat) ta gaur egunearte jarraitxu ixan dabe. Guk pintadan irudixak gorde eindou herriko memoixi ixan eta dalako. On zeuen txandi de. Nun edo noiz eindako marrazkixak ete diz?
1- Nungo paeta ete da behean ikusten dozuena? Argazki hau 1986 xan ata zan
Erantzune: Pikolun Kuartelan aurrin euan horman

2- Nun margotutako pintadi de hau?
Erantzune: Zaldubideko horman

3- Hau plaiko muzturrin atataku de. Ze kolore bixixin margoztu zan hau?
Erantzune: Arrosa kolorez

4- Ze tokixan margotu zan hau?
Erantzune: Atxa pirereko paeta

5. Ze urtin margotu zan paet hau?
Erantzune: 2014 an

6- Ta hau nun atataku de?
Erantzune: Kalandixan

7- ze urtin ein ete zan Ortizeneko paetik margoketa hau?
Erantzune: 2014 an

8- Plaitxik atatako argazkixe da hau, noiz atataku?
Erantzune: 2016 xan

9- Paet handixe, pintxura asko. Nun da hau?
Erantzune: Harbideko pasealekun

10- Ze urtin eizan pintada hau Antsosoloko paetin?
Erantzune: 2016 xan

11- Plaxan gebizela atataku de beste hau, noiz?
Erantzune: 2014 an

12- Torturi salatzeko toki egokixau hau baño hobeik ez da herrixan, nun eizan ba?
Erantzune: Pikolun kuartelan atin

13- Argazki bi erakutzikotzuau on, noiz eta nun atatakuk diz?
Erantzune: 1987 xan Portuko horman


14- Toki askotan ordaindu etxen dabe kalik apaintzi, guk zeatxik ez? Txarli handixan lanak apaindu dabe herriko paetak, gure eskerrak berai



Ta amaitzeko argazki sorta bat erakutsiko dotzuau injustizixak salatzeko gabaz ta aringaingan eindako margoketak.






Honetxek diz gaur txaluk jo eta gero Radixu Irratian eukiko douzen abestixak. Gogoratu, abestixak entzun eta gero Uhinen Txertoa irratsaiu eukiko douela 22:00ak arte 105.5FM edo Radixu.info n.
