Ez dakiau denporaik ezin atata zabizen Turruneko erronketako o…lotsatute? Gaur, denbora gehigarririk erungo ez dotsuen erronki! Zer zuz bazkaltzeko preparatea?! Bixaldu argazki, bideo, errezetak… Gu badakixue jatun onak gazela e!😋
Anima ta bixaldu argazkixak Otzara@hotmail.com ea ero sare sozialeta.
Martxoak 31, (12.T) 📣Gaurko bazkaxe!
Gorka Urresti -n errezetiai jarraitxuaz (arroza, berdel eta berdurakin)…
Konjeladorin neukan barbainaz eta parin neukazen berdurakin; piper berdi, gorrixe, kipuli eta kalabaziñaz, gaurko bazkaxe! Ederra! 😋
On eiñ!😉
Hamen dakazue beste lagun batek bixalduzkuzenak, lelengo ta bigarren platera
Nahiz eta suertez gabizen momentuz Ondarrutarrok, esan birdou lagun handi bi jun gazkule gure ondutik Koronavirusak kutxatute: ANTONIO ALVAREZ-SOLIS eta TXATO GALANTE.
ANTONIO atxik asko berba eingo genduke: GARAko idazli, errepublikazali, gure eskubide zibil eta politikun borrokalai porrokatu…..
Ondioik gogun dakau URTZA zubitxik atxilotute erun benin idatzi ban eskutitze bera babesten.
Ta zer esan TXATO Galante borrokalaxatxik. Ondarrutarrakin topo eiban Segoviako ihesaldixan ta hortik aurrea Euskal Herrixan askatasunan aldeko borroka askotan parte hartu ixan dau. Azkanengo, españiko estatuko indar polizial torturatzallin aurkako kerellan, Argentinako juezak bultzatutaku.
Zoixonak, gaur 92 urte bete dozuz. Zoixonak Jesus!
Ezker abertzaleko gaztiok, umetatik ezautzen zaittuau, Atxitxe.
Eta beste atxitxe eta aumok. Zenbat aume eta atxitxe erregala dosku Ezker Abertzalik. Zemat emakume eta gixon, betitxik hortxe zazenok, eta azkanearte hortxe egongo zazenok .
Zeuek ixan ziñelako eta zazelako gaz, eta ixango diz!
Eskerrik asko zeuoi, geure aume eta atxitxe politikuai!
Egun asko daruaz etxin sartute, eta jente asko aprobetxaten dabil etxeko biharrak etxeko: konponketak ein, garbitxasun sakonak ein…
Jente bat ganbarak txukuntzen eta garbitzen be hasi de, urtitan batutako trastuk antolatzen eta botaten dabil.
TURRUNE etxen douenok geure denbori arlo desberdiñeta bideratzen dou eta gaur erakutsiko dotzuauena ez dau jendik ikusten, bañe gaur azaleratu eingou. Ondarruko MEMOIXA HISTORIKU berreskuratzi de gure helburuetako bat. Hortan gabiz! Esangotzuau mateixal asko jasota dakauela (alderdi politiko desberdiñan aportaziñoiai esker, banakako lagunai esker, kultur taldiai esker…) Gure artxibu ikustea etorri dizenak (Lazkaoko Beneditarran artxibuko arduradunak, Iñaki Egaña historialaixe, partikularrak) aho zabalik geatu dizela esan bir dou.
Guk baakiau herriko ganbaretan altxor asko gordeten dizela. Eta horretxeatxik dei bat nahitzuau ein: ganbari garbitzeko asmu baakazue eta dokumento zaharrak topaten bazuez, EZ BOTA! Geuk jasoko douz eta geure artxibo historikun gordeko douz.
Pegatinak, idatzixak, propagandak, rebistak, argazkixak, kartelak… eroze jasoteko prest gaz! Gero geuk sailkatu eta gordeko douz.
Guaz harremanetan ipintxeko sare sozialetan idatzi edo email bat bixaldu honaxe: otzara@hotmail.com
Gure ondorenguai artxibo aberats bat lagati danon eskutan da! Guk zemat eta dokumento gexa jaso, gure ondorenguk hobeto ezautu ahal ixango dabe gure histoixi!
(Danon dokumentukin osatzen gabizen artxibun argazki batzuk dakazuez behian)