[IRUDIXAK] Maridomingi eta Olentzero Ondarruko kalitan!

Honezkeo opari eta ikatz guzti banatute eukiko dabe Maridomingik eta Olentzerok! Atzo (Abenduak 25) goxin Zubi Zahar Herri ikastolik antolatute aia zin lehenengoz herrire; iluntzin ostea, herrixan faltagazkuzenan alde ibili zan Olentzero kalez kale!

Iluntzin, Olentzero falta dizenak gogun hartute!

6b5a1609-cb7f-4c19-8b64-e648df4c8484

Ta bideo honetan Picassenteko kartzelan einddako ekimena. Bertan bahitxute dazen preso eta haurrai Olentzero eta herrixan berotasune erutzen!

Preso ta iheslaxak etxea ekarti ez doskue erregalako, ez Olentzerok, ez Maridomingik eta gitxia estatu Frantsez eta Españolak! Beraz, danon konpromiso eta burrukiaz, iraganaz ikasitxakuaz eta etorkizunan goguaz, geure helburuk lortzea!

Zelan lagundu herriko komertzixu, gabonetan kontsumismu bultzatu baik?

Idatzi hau zabaltzeko eskatu dosku herriko EGUZKI ekologista taldekuk:

eguzki 2

Emoteban azkan urtitan gabon argixan erabileri arrazionalizaten euala Ondarrun, egun gutxiauatan bizten zilako. Bañe aurten inoiz baino lehenaua biztu diz, azarun amaieran.

Badakiau gaur egungo LED argixak askoz be gutxiaua kontsumitzen dabela, bañe gure kezka argi horren balixo sinbolikuai buruzku de. Argi horren bidez jende normala baño gehixaua kontsumitzea bultzatu nahi de, eta badakiau horrek ze ondorixo edukitzen daben urtero: behar ez dizen gauzak erostea, hondakin kopuru pillu sortzi…

Merkatal zentru handixak eta enpresa handixak kanpaña gogorrak etxen dotxue gabonetan jendik gexaua erosteko. Eta ulertzen dou herriko dendak eta herriko udalak olatu horretan itto nahi ez ixati, eta herrixe argiz beteti jendik gabon egun horietan herrixan kontsumi dezan. Bañe azkanin danok dinamika kontsumistetan sartute amaitzen dou. Gure ustez gauzak beste modu batea egin leike, urte osun tzir.

Herriko denda txikixetan kontsumitzearen alde gaz, eta horretako urtin tzir etxen dizen kanpañak oso ondo ikusten dou. Udalak eta dendari elkartik lan handixe etxen dabe herritarrengan kontzientzixi sortzen. Gure babes osu dauke. Bañe gabonetan bultzatzen dan kontsumo eredu irrazionala ez gazku gustaten.

Horreatxik, Ondarruko udalai eta herriko dendaxai eskatzen dotzau hurrengo urtitan gabon argixak ipintxekotan, beranduaua ipintxeko, eta ez hilabete lehenaua. Adibidez, argixak abendun 15etik urtarrilan 7re biztute nahiku dala uste dou. Helburu gabonak iragartzi bada, egun horrekin nahiku de. Horren ordez, urte osun herriko komertzixutan kontsumitzeko kanpaña gexaua ein daiteke.

Espero dou gure iritzixak balixo ixati gai honi buruz eztabaidi zabaltzeko eta danon artin irtenbide egoki bat topateko.

ONDARRUKO EGUZKI

ARGALA be gogun dakau!

ARGALAz ez gaz ahazten 2018-12-21Gaurko egun batez on dala 40 urte hil ben Jose Miguel Beñaran Ordeñana “ARGALA” estatu españoleko talde parapolizialak (BBE). Ezker Abertzale barrun egon dan ideologoik handixenetako bat ixan zan bera.

“Los trabajadores vascos no somos ni españoles ni franceses, sino unica y exclusivamente vascos, y que lo que nos une con ellos no es la pertenencia a una misma nacion sino a una misma clase” ARGALAn esaldietako bat

asd

 

ETXELILAK badauke abestixe!

Etxelila Ondarruko emakumin topalekun 5. urteurrena ontxe-ontxe pasata, gaur altza dabe sarea “ETXELILA” ixeneko abestixe! Urteurreneko ekitaldixan ein ben abestixan zuzeneko aurkezpen akustiku. Entzun, altza bolumena eta askatu gerrixak!

Hauxe da sarin, abestixaz batea zabaldu daben mezu:

[ETXELILA ABESTIA]

Orain dela bost urte sortu zen Etxelila Emakumin Topaleku, mugimendu feministaren, emakume elkarteen eta udalaren lanari esker. Eskerrak eman nahi dizkizuegu hau erein eta hazi duzuen guztioi, nolabait proiektuaren parte izan zaretenoi eta proiektuari bizia jarri diozuenoi. Espazio goxo, seguru eta eder bat sortu dugu zuei esker; konplizitatetik, ahizpatasunetik eta zaintzatik. Plazer bat izan da, plazer bat zarete. Eskerrik asko!

Hori dela eta, egindako ibilbideari musika eta hitzak jarri dizkiogu elkarrekin buruak, hankak eta eskuak mugitzeko asmoz. Azalera taldeak sortu du abestia, Nerea Larrinagaren, Goretti Serranoren eta Alba Idoiagabeitiaren kolaborazioekin, eta Uxue Alberdi Estibaritzek jarri dio letra. Igo bolumena eta askatu gerriak, hau da ‘Etxelila’ abestia!