TORTURIaz lotutako ehun bat polizik medalli eukitxen jarraitzen dabe. EZ da deretxoik!

torturatun senidin aurkezpena 2018-10-22 2Agerraldi bat egin dabe gaur Donostin, torturi jasan daben pertsonak eta senidik. Han egon diz, Axun Lasa Joxean Lasan arrebi, Maribi Arregi Joxe Arregin arrebi, Idoia Zabalza Mikel Zabalzan arrebi, Jon Etxabe, Elixabete Nosellas eta gure herrikidik, Mikel Arrizabalaga eta Josu Arrizabalaga, torturatuk. Eurakin batea, EH Bilduko diputatu Marian Beitialarrangoitia eon da. Galdera bat luzatutze Pedro Sanchez estatu espainoleko presidentiai: Torturi ukatziai, zigortutako torturatzaile apurrak indultatziai eta goi karguta allateko bide emotiai lagakotza behingoz torturin errealitati aitortzen hasteko?” Noiz hasiko diz jarten epaitegixetako aulkixetan, Billy El Niño, Jesus Muñecas, Felix Criado, Meliton Manzanas, Manuel Ballesteros, Jose Ramón Pindado, Francisco Alvarez Sanchez, Juan Antonio Gil Rubiales, Manuel Davo Soler, Jose Perez Navarrete, Angel Alba Coca, Julian Marín Ríos…TORTURATZALLIK.

torturatun senidin aurkezpena 2018-10-22 1

Biktima guztik merezi dabe, EGIXE, JUSTIZIXI, AITORTZI eta ERREPARAZIÑOI!

EUSKARALDIA Ondarrun be martxan! Ixena emoteko aukeri zabalik!

Hego Euskal Herri guztin burutuko dan ariketa sozial eta kolektibu  ixango da EUSKARALDIA, herritxarrok 11egunin (azarun 23tik abendun 3re) parte hartze zuzena eukiko dou bi rol ezberdin hartute.

Euskeraz berba etxeko prest danak eta beran lehenengoko berbak euskeraz eingo dabenak AHOBIZI ixango diz, eta euskeraz berba etxeko erreztasun gitxia dakarrenak baine entzuteko eta ahalegintzeko prest dana BELARRIPREST ixango da! Honek rol bixak herriko euskaraldiako lantaldik kalin ipintxen daben postutan banatuko dizen txapakin bereiztuko diz.

 

TA ZU? APUNTA ZAZ?

Herrixan, Domeka eguerdixetan eta Eguen iluntzitan ipintxen dabe postu ixena emon eta zeuk aukeratutako rolan txapi hartzeko eta bestelan interneten be bada aukeri https://izenematea.euskaraldia.eus

Ondarruko EUSKARALDIAko lantaldik beran sare sozialetako kontu propixuk daukez! Jarraitxu eta jaso informaziñoi!

 

https://www.facebook.com/EuskaraldiaOndarroa/

Urriak 23 (martitzena) ARINGAINGAN aurkezpena Etxelilan

Aringaingan

Kirola boteretzeko tresnatzat hartute, parte-hartze gune honek emakumin ahalduntzi bultzatuko dau gorputz mugimendun bitxartez. Alde batetik, koordinaziñoi, oreki, erresistentzixi, indarra, bizkortasune, malgutasune, norbere gorputzan ezagueri, mugimendu gaitasunak… landuko diz. Bestetik, emakumik espazio pribatutik publikoa irtetea bultzatuko dotxu, partaidin arteko harremanak eratzi ahalbidetuz, erraztuz eta indartuz.

Gune honetan parte hartzeko ez da ezinbesteku maila jakin bat izati. Edozeinek hartu dezake parte, irekixe da, eta entrenamendu pertsonalizatuk eskainiko diz dinamizatzailin eskutik. Animatu!!!

AURKEZPENA: Urriak 23, 19:00etan Etxelilan