Maxatzan 1in (mundu osoko langillin egunin) emongotzau agurre IMANOLei ekitaldi xume bateaz. Arratsaldeko 6retan batuko gaz ARBIDE pasea lekun INDEPENDENTZIA pintadin ondun. Berak nahi ban latxeik han aideratuko diz beran errautzak.


Maxatzan 1in (mundu osoko langillin egunin) emongotzau agurre IMANOLei ekitaldi xume bateaz. Arratsaldeko 6retan batuko gaz ARBIDE pasea lekun INDEPENDENTZIA pintadin ondun. Berak nahi ban latxeik han aideratuko diz beran errautzak.


ORRIGORRI ekimenan barrun bixar MIREN GORROTXATEGI idazli eongo da Arrigorri ostatun. Gogoratu 11:00tan hasiko dala ta irakurti gustaten gakuen danai dala zabalik.


Gaur egun tristi re. Gaur Imanol Oruemazaga hil gasku.
Esan geinke Imanol ixan dala XX. mendin Ondarrun eragin gexen euki daben pertsonetako bat.
Berrizen jaxo zan 1931an, gerri sufriutako familixa abertzale baten. Abare latxeik, Basauriko langile auzutan hasi zan biharrin, eta hantxe ezautu zitxun frankismun eta kapitalismun miserixak.
1957 urte ingurun Ondarrure etorri zan, elixako organista lez. Herriko kulturi bultzatzen ahaleginddu zan frankismuko urte ilunetan, lehenengo tiplikin, gero antzerki taldikin, eta azkanin Kresala elkartiaz.
Zamorako kartzeli ezautu ban, frankistak elixan ipinitxako bandera españolak ez onartzearren.
Kamiñazpiko Elixan eskola sozialak bultzatu zitxun, eta Kristau Komunidadin laguntzaili ixan zan, diktadurako Elixa Ofiziala ez balako onartzen.
Portun hasi zan biharrin arratsalditan (abare bat portun biharrin!), eta abaretzatik irabazten ban diru herriko taldintzako emoteban.
Eta hau dana, Francon urte baltzetan.
Gauza gexa be esan geinkez beratxik:
Ikastolin sortzaili ixan zan, eta bertako bihargine, HBko zinegotzixe, historiazali…
Altxor bat be lagasku ondarrutarroi: artxibo handi bat, apuntez eta dokumentoz beteta, azkanengoko 60 urtitako Ondarruko histoixi jasoten dabena.
Beran azkanengoko biharra, Koldo Arriolan herixotzi ikertu eta argitaratzi ixan zan. Inpune geatutako herixotza baten salaketi.
Ezautu douenok badakiau gaur gixon handi bat jun gaskule.
Zeure bidetik jarraitxukou biharrin, Imanol!
Ikusi arte!






27. urteurrena ospatzeko Ondarruko gazte asanbladik apirilak amaierako ta maxatz osurako presta daben egitaraun aurkezpen prentsaurreku eta ekintzan kartela.


-NAHI DOZU EUSKAL ESTATU BURUJABE BATEKO HERRITARRA IZAN?
-¿QUIERES SER CIUDADANO/A DE UN ESTADO VASCO SOBERANO?
Galdera horrei erantzuteko hautesontzixak ipiniko diz herriko toki deberdiñetan maxatzan 7xin.
Ezin dozule egun horretan herrixan egon kanpoa jun biarra dakazulako? Ba lasai egon. Aurretixaz ahalko dozulako botu emon. Hamen dakazue tokixak, egunak eta ordutegixe bozkatzeko.

Gaxe INDAR BAT GARA GU lemapin, Emakume* Abertzaleon VII. Topaketa Feministak antolatuko dotxu Euskal Herriko Bilgune Feministak datorren maiatzan 6xan Berriozarren. Hizlaxe: Ainara Santamaria (Bilgune Feministako kidi). Tokixe: Etxelilan. Ordutegixe: 19:00tan

Aurretik, aurkezpen eztabaida saio bat burutzea datoz Etxelila Apirilan 27xan. Bertan, botere (tze) feministin inguruko hausnarketi eta eztabaidi zabaldu nahi dabe. Azken urtitan, norabide honetan, Trantsizio Feministin oinarrixak sakontzen egin dabe lan, horrela ezaugarrituz: feminismotik abiatutako prozesu politiku de; Euskal Herrixe oinarri hartzen dabena; zapalkuntzan arteko elkarreragina eta honen arteko harremanai heltzen dotzena; iraixe, dinamiku eta elkarlanin oinarritute; herritarren auto-eraketan zein erakunde publikutan eta mugimendu sozialetan feminismotik eragin nahi dabena. Honako galderak erantzun nahi dotze: zelan ikusten dou feminismu Euskal Herrixan? Zelako aliantzak, militantzixi, kolektibitati, konpromisu eta lidergo feministak? Zelaku de feminismutik sortu nahi douen boteri?


Maxatzan 25in Gasteizen eingo dan LAB sindikatun 9. Biltzar Nagusixe baño lehen eztabaidak eta gogoetak eingo diz eskualdez eskualde eta horietako bat da Guzur etxin eguenin arratsaldeko 7retan eingo dana. Sindikatun etorkizune nundik noaku ixango dan eta datozen urtitako iparorratza zehazteko balixoko dabe batzar horrek. Guk herrixan badakau egune eta leku ipinitxe, hurreatu eta eztabaidatu erabaki zuzenak hartzeko.
