Zoixonak Txirrimorraski!

Atzo ondarrutarrok Txirrimorraskin 25 urtik ospatu genduzen: jokuk, bazkaixe, kontzertuk… daneako aukeri egon zan.

Eskerrik asko Txirrimorraskiko gaztiai 25 urtin borondatez biharra etxearren! Eta segi beste 25 urtin Ondarruko umin artin harremanak sortzen eta balore solidaixuk zabaltzen!

P1080316

P1080325

 

Maxatzan 17xan elkartasun martxi Navalcarneroa! IBON ETXEA!!!

IBON ETXERA! Elkartasun Martxi Navalcarneroa!
2014ko maiatzan 17xan, goxeko 6:00etan urtengo dau autobusak Zaldupeko Zubitxik. Zabaldute daz ixena emoteko zerrendak, Kulixkan eta Anaitan. E-mailez be emon ahalko da ixena, iparragaldubaik2@gmail.com -ea idatzitxe. Maiatzan 15a baino lehen ixena emon, mesedez! Bidaiaren prezixu: 20 euro, ikaslik; eta langabetuk 10 euro.
ibonen aldeko martxi navalcarneroa 2014-05-17
Bittartin, herrixan kontzientzizaziñoi kanpañiaz aurrea guz, gaur eguerdixan ordu batetan Alamedan beran aldeko konzentraziñoi eongo da, Madrilen be bai, gero ta pankarta gexa ipinitxe daz (nahiz eta autoridadik kutter bidez kentzen daben, adibidez, monjetako kruzin). Catalunya aldin be zabaltzen hasi diz IBONen kasu…
iBoN
2
3

Ondarruko Herri Harresixan urteurrena

P1080312

1

Gaur maiatzak 10, urte bete beteten da herri harresixe antolatu gendunetik. ONDARRUko herrixak desobedientzixan pauso erakusgarri bat emon ban. Urte bete beranduaua ekintza hau kriminaliza nahi dabe ein, horren adibide lez 5 lagun epaituko dotxuez Txapelgorrixai eraso “eittearren”, nahiz eta egun hortan ata zin irudixetan argi ikusi alderantziz ixan zala. Herri Harresixe antolatu zanin, argi te garbi geatu zan ekintza ez biolentu ixango zala, ez gentzanela erantzungo euran probokaziñoiai, eta han egon zin DANAK, bete ben esandaku. Zeta dator on epaiketa hau? Giru berotzea?

 

Maiatzak 13 (martitzena) 50 sombras de Grey desmontatzen, Etxelilan

image009

Pasa den ikasturteko Ondarroako Udal Liburutegiko datun arabera, liburu irakurriena ixan da 50 Sombras de Grey. Zer dala ta fenomeno hau? Etxelilatik solasaldixe antolatu dou

Ixenburu:50 sombras de Grey desmuntzatzen solasaldia
Hizlaixe: Josune Muñoz San José (Skolastika)
Data: Maiatzak 13, martitzena, 17:30tan
Leku: Etxelilan

Info gehiagorako: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/Hitzaldia50sombrasdeGreydesmuntatzen.aspx

Maxatzan 25in europar hauteskundik, gure aukeri EH BILDU

Askorek ez dotze inportantzirik emongo, ez dizela gure hauteskundik esango dabe, Europa apartin dala, Bankeruk agintzen dabela ta… bañe azken fiñin han gure bixitxako erabaki garrantzitsuk hartzen dotxuez. Adibidez, arrantzako kuotak dizela ta, Europak dauke azkanengoko berbi. Horretxeatxik de garrantzitsu gure ahotsa han egoti. Guk argi dakau, eta zuk? Ikusi  bideo hau ia balixo dotzun.

Eta 25in ez bazabiz hamendik, badakazu aukeri postaz botateko. TXOKU astebarru arratsalditan (6:30xetatik aurrea) zabalik da eta bertan esangotzue zer einbizun. Hori bai postaz botateko azkanengoko egune maxatzan 15 da, ez laga azkanearte.