Artxiboa laburpen hitzeka: Herriekerabaki

Bixartik aurrea, danok geure eskubidin alde biharra etxea!

Ezkerreko abertzale askok ahots bat euki nahi gendun Europan, eta lortu dou. Josu Juaristik Euskal Herrixan aldarrikapen nazional eta sozialak erungotxuz Europan bixotzea. EH Bildu lehenengoko inddarra ixan da Ondarrun, Lea Artibai, Gipuzkun eta Araban, eta Hego Euskal Herri guztin! Emaitza oso onak! Zoixonak!

Aurreko bi astitan eztabaida asko euki douz lagun artin. Batzuk Europa jutin alde, geure ahotsa ahal danik eta leko gexenetan entzun eraitxeko; beste batzuk, Europa jutin kontra, horrek gaur egungo egoeri legitimaten dabela pentsaten dabelako. Ezkerreko independentista asko bozkatzea jun diz gaur; beste askok erabaki dabe ez bozkatzi. Bakotxak beran arrazoik eukazen, eta argumento guztik zin errespetagarrixak eta aberasgarrixak.

Hori bai, bixartik aurrea danok batea biharra etxen jarraitxu bir dou kalez kale eta auzoz auzo: kultur eta kirol talditan, ekologixi bultzatzen, euskeri defendiuten, emakumin eta langilin eskubidik aldarrikatzen… ezkerreko abertzale guztin inddarrak bir douz independentzixi eta sozialismu lortzeko.

Hamen inor ezta sobran. Animo eta biharrea! Irabaziko rou eta!

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali atalean

Lea Artibain EH Bilduk jaso dotxuz boto gexen

EH Bildu lehenengoko inddarra ixan da Ondarrun, Lekatxon, Markina-Xemeinen, Berritxun, Etxebarrin, Gizaburun, Ziortza-Bolibarren, Mutrikun, Mendexan, Munitibarren, Aulestin eta Amoroton. Datuk hitzan dakazuez.

http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/05/25/botoen-zenbaketa-online-2030etik-aurrera/

Zoixonak eta eskerrik asko!

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali atalean

2014ko Europako hauteskundin emaitzak Ondarrun

EHbildu – PNV – PP – PSOE –
1.1. – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
 298  176  9  13
1.2.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
 219  186  28  2
1.3.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
231  161  24  4
2.1.U – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Txori Erreka…)
 122  93  7  8
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 224  148  14  2
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 105  76  4  2
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, MAgdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
 147  126  7  20
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 254  106  8  12
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 170  91  6  13
Guztira  1770  1163  107  76

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali atalean

Gaur iluntzin, Ondarruko hauteskunde emaitzak Turrunin

Aurreko hauteskunditan einddouen latxeik, ongun be Ondarruko emaitzak emongo douz Turrunin, beste inun baino arina.

Gogoratu, gaur ez geatu etxin eta bozkatu!

 

On 5 urteko Europako hauteskunditako emaitzak Ondarrun honetxek ixan zin:

· Iniciativa Internacionalista (ezker abertzali) – 1.671 boto

· PNV – 1.318

· Aralar – EA – 269

· PP – 180

· PSE-EE – 166

· Ezker Batua – 8

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali atalean

45 urte ta gero MAMARRUk Ondarrun bozkatu dau gaur

Irudia

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali atalean

Domekan, bozkatu EH Bildu!

EmanBotoa

Gaur Europar Hauteskunditako kanpainiai amatxueri emotsau, eta horretako geure-geuri dan produkto bat eskainitsau jentiai: antxoi. Geure arrantzi Europan babesteko, domekan bozkatu EH Bildu!

P1080404

P1080405

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali atalean

Guk erabaki dou: gure botu EH Bilduntzako

Gaur Alamedan egon gaz EH Bilduk antolatu daben mitinin, eta bertan jaso douz Europako hauteskunditan EH Bildu bozkatzeko errezoik: Euskal Herrixan eskubidin eta konponbidin aldarrikapena Europan zabaltzi, murrizketak eta neoliberalismu salatzi eta alternatibak lantzi Europako beste herri batzukin batea… Guk argi dakau: datorren domekan gure botu EH Bilduntzako.

P1080814

P1080823

mitiñe 2014-05-21 1

mitiñe 2014-05-21

CUPeko katalanak be geuaz daz:

 

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali atalean