Baten batek esango dau ONDARRUTARROK zubixakin fijaziñoi dakauela, ta guk ez dou ukatuko. Zubixak alde bi lotzen dau. Guk eitten dotzauen irakurketi hau de, kalin gazenok ta bai espetxin edo ihesin dazenakin zubixak batzen gattu, eta hori holaik ixanda, erabili eitten dou. Gaur arratsaldin pila bat herrittar ZUBI-ZAHARrin batu ga ONDARRUTAR presuk pairatzen daben SAKABANAKETI salatzeko. Konkretuki salatu dou XABIER ARANBURU SAGARMINAGA Muret-toulosetik Lyonea erun dabela eta ASIER BADIOLA LASARTE Estremeratik Valentzire.
Month: maiatza 2013
Ekainak 1 (zapatu), Ondarroako XIX. triatloia
Maiatzak 31 (baixaku) musika eskolakun ikuskizune, Musika Plazan
Marasmateli
Herritxarrak sinadurak batzen hasi diz, ginekologixa zerbitzun murrizketaik ez etxeko aldarrikatzeko. Osasungintzan, murrizketarik ez!
Gaur burrukatzen ez dabenak, bixar nearrik ez etxi!
Gaur, greba orokorra euki dou Ondarrun, murrizketan kontra, geure eskubidik eta beste eredu ekonomiko bat aldarrikatzeko.
Herri barru hildde egon da: tabernak (aipatzeku de Batzokixe itxi ein dabela), dendak, negozixo txikixak (ieltzeruk, elektrizistak, pinttorik..), banketxik, ogi dendak (atzo bi eguneako ein ben ogixe), … Beste alde batetik arrain salmentaik ez da egon, ez bajuran eta ez alturan (itxosoko eguraldixe lagun euki rou), geleri be zarratute egon da. Herriko 4 ikastetxitatik, Zubi Zahar ta Eskola publikure hiru lau langile jun diz bakarrik. Berritxuko Kautobek be grebi ein ei dau. Zoriontzeku de halako enpresa txikixetako langilik erakusti daben elkartasune!
Baine danak ez dabe bat ein grebiaz. Udal liburutegixe zabalik egon da. Ortiz, Cikautxok ta Kidek (ingurun dazen lantoki handixenetakuk) ez dabe bat ein grebiaz. Horko fabriketako langilik askotan ixan diz eredu herriko borroka askotan. Baine gaur huts einddabe. Bilurrakatxik edo zalantzakatxik, elkartasunik ez dabe euki grebi ein daben beste langilikin. Badakiau grebi etxeko egoera eskasin dazela langile asko (lanpostu galtzeko bilurre, hipoteki…). Baine gauza bat argi euki bir dabe: eskubidik galtzen douzenin, danok galtzen douz. Osasunin, hezkuntzan… etxen dabizen murrizketak danoi eraitxen dosku!
Lagun artin kejatik ez dau ixetako balixo: bankuk lapurrak dizela, Madridetik nahi daben guztik etxen dabizela, enpresaxuk gerua eta aberatsa dizela… baine gero grebaik ein bez, grebik ixetako ez ei dau balixo eta. Baine gaur lantokire jun dizenak ze alternatiba eskeintzen dabe? Zer da ein bir dana egoeriai buelti emoteko? Grebik ez badau balixo, fabrika formal-formal jutik gitxia!
Guk pentsaten dou grebi oso tresna inportanti dela botere ekonomiko eta politikuai erakusteko asko gazela, kontzientzixi dakauela eta antolatute gazela. Eta pentsaten dou grebi pasa eta gero be burrukatzen jarraitxu bir dela: lantokixetan eta kalin antolatute, erabaki politiko kapitalistan aurrin planto eindde, geure eguneroko ohitxurak aldatute (aisialditxik hasi eta egunero jaten douenearte, lan baldintza duinak aldarrikatute). Tresna guztik diz beharrezkuk!
Eskerrik asko gaur grebi ein daben danai! Eta gora Euskal Herriko eta herrialde guztixetako langilik (lanpostu euki edo ez)! Zeuek mobiutezue mundu!
Parlamentun bi ondarrutar dakauz. EHbildukuk grebi einddau…
PNVkuk ez…
Argazki edo informazinoi gexa badakazue, bixaldu mesedez! otzara@hotmail.com
Goxeko kroniki: INFO7in
M-30: TURRUNE greban
Motibuk sobran daz gu be greba juteko. Bixar gabaz greba eguneko datuk sartuko douz, bañe horretako zeuen laguntzin beharra dakau. Argazkixak, bideuak, lantegixetako datuk, reflexiñoik, edozer informaziñoik balixo dozku. Beraz badakixue, hau de TURRUNAN helbidi: otzara@hotmail.com Animatu eta idatzi
ONDARRU danon artin gelditzi lortu birdou, lana eitten douenok ta lanik ez dakauenok, ikasten gabizenok, zahartzarun gazenok, etxin lan eitten douenok, …

Bixar, greba orokorra!
Ondarruko greba komiteak konzentrazioa egin dau “Bankuek krisia eragin, langileok ordaindu. M30 greba!” lemapean. Bihar eskubide sozial eta laboral duinen alde denok kalera! Euskal Herriak eredu propioa! Bihar goizeko 10etan mobilizazioa alamedatik, ondoren denok Bilbora eta arratsaldeko 18:00etan manifestazioa Alamedatik.
Zaballatik herri harresiari… (Urtzan karti kartzelatik)
Aupa zuek! Ez dakit zenbagarren instantzia berrerabiltzen dudan gutun hau idatzi asmoz. Ez zait erreza plaiko zubiko ajearen ondotik zuengana zuzentzea, oraindik ere globo laranga baten barnean bainago.
Barikuan Alamedan agertu nintzenetik jaso nuen babesa izugarria izan da. Kartzelara nire burua ez nuela aurkeztuko esatea nahiko izan zen Euskal Herriko txoko desberdinetatik jendea Ondarroara etorri eta herritarrekin batera kristolako herri harresia eraikitzeko.
Gobernu Espainiarrak eskema zaharrari eutsi nahi dio, Euskal Herriarentzako errepresioa, atxiloketak eta kartzela, bestelako eskeintzarik ez duelarik. Konponbide garaia da baina, eta Donostian eta Ondarroan eraikitako harresiak horren adibide ditugu, herria konponbide gose da. Kartzelak husteko garaia da, ezin dugu onartu beste lagun bakar bat gehiago kartzelaratzea. Horregatik, kartzelara eramateko “mehatxua” gainean duzuenok desobedientziaren aldeko apustua egitera animatu nahi zaituztet. Atxiloketekin bukatzeko bidea dugu hau. Amaitu dira atxiloketa beltz eta bakartuak, amaitu behar dute bizi genituen inkomunikazio eta torturak. Eta helduko gara atxiloketak ekiditera, bai horixe!!!
Kartzelan nago bai, baina alamedan bost egunetan bizitakoak bete ninduen harrotasun eta indarrez. Eskerrik asko guztioi bihotz-bihotzez! Mundialak zarete! Segi dezagun horrela, batzen, zubian batasunaren indarra sumatzen zen, aldaketarako gogoa… Ez naiz gai bertan sentitua berbaz azaltzeko. Adin desberdinetako jendea, ideologi eta sentsibilitate desberdinetakoak… Elkarri eskuak hartuta eraiki genuen harresia. P.N.V.ri gonbitea luzatu arren, ez zen ez , Estefania Beltran de Herediarik, ez Urkullurik agertu, nahiz eta oinarriko herritarrak baziren. Eskerrik asko zintzoki zuoi ere!
Zer esan gehiago… Jo ta ke! Bakoitzak bere esparruan, bakoitzak bere ahalmenaren arabera… Guztiok gara beharrezkoak. Oztopo guztien gainetik, denon artean lortuko dugu.
Ezin bukatu aipamen berezi bat egin barik. Alamedan behin eta berriz aipatu nituen nagusiak; nire ibilbide militantean eredu izan ditudalako, bizi osoa borrokan daramatelako. Dituzten urteak bizkarrean izan arren harresiaren oinarri izan direlako, “onenak zaze!”. Baina gaurkoan… esker berezia etxekoei: Eskerrik asko familia! Etxeko “ume endrerosik” hartutako hautu politikoek espero gabeko portuetara eraman zaituzten arren beti nirekin zaudetelako galdera eta exijentziarik gabe. Familia tokatu egiten da baina aukeratzerik balego… ez nuke niretzako hoberik aurkituko. Maitte zaittuet!
Agurtzen ere hasi beharko dut. Animo guztioi, laster ikusiko dugu elkar. Konturatu orduko Turrune entzuten egongo naiz hor zuekin, baina antxoaren turruna e! Ondarrun kantatzen dugun moduan: “Aurrera beti, beti Aurrera” lagunok! Borroka da bide bakarra!
Zaindu eta bizi pozik. Eta egin barre, haginak erakusteko beste modu bat da eta! Maitte-Maitte! Eskerrik askooooooooooooo!!!
Gure indarra, zuen amesgaiztoa
Alamedako askegunin arazo teknikukatxik ikusi baik geatu ginan bideo bat pasasku. Ikustezuen morun, umoreik eztou galtzen. Aupa Urtza eta aupa HerriHarresixe!









