Ondarruko Bilduk udalan egoerin inguruko txosten bat kaleratu dau. Hamen dakazue osoik irakurteko: Zelan dago udalaren egoera ekonomikoa?
Eta hau txosteneko pasarte bat:
2003 eta 2011 bitarteko gestioaren ondorioz udalak momentuz 1.085.000 € ordaindu ditu. Epaiketetan 650.000 €, txarto tramitatutako espedienteetan 225.000 € eta irregulartasunengatik 210.000 €.
Horri gehitu behar zaizkio udal langileek espediente hauek tramitatzen pasatu dituzten alperrikako ordu guztiak.
Gainera, oraindik beste prozedura judizial asko zabalik daude. Horrek, gastu gehiago ekarriko dio udalari. Hori da PNVk ondarrutar guztioi laga digun ondarea. Baina txarrena ez da hori. Nahiz eta proiektu batzuk txarto bideratzen ari zirela jakin, jeltzaleek aurrera jarraitu zuten. Orain ondorioak ez dituzte erabaki horiek hartu zituztenek ordainduko.
Ondarroako Udala eta Ondarroako herria izango dira gestio txar honen ondorioak ordainduko dituztenak. Galdutako epai guztiek ekonomikoki dirutza kostatuko dute. Milaka eta milaka euro. Beraz, uste dugu, PNVri hartu dituen erabaki kaltegarrien ondorioen arduradun egiteko garaia heldu zaiola.
– ZALDUBIDEKO ETXEAK GELDITUTA
Felix Aranbarriren aginduz geldituta, legezkoa baino gehiago eraikitzea baimendu zutelako.
2011ko ekainaren 10ean, hau ere hauteskundeak galdu eta Udal berria eratzeko bezperan, Felix Aranbarrik Udalean egindako azken gauza seguru asko. Bilduk konpondua.
GASTUA: 210.000 € irregulartasunengatik

– TXOMIN AGIRRE IKASTOLAREKIN HITZARMEN EZ LEGEZKOA
GASTUA: 50.000 € txarto tramitatutako espedienteengatik
– KAMIÑAZPI SL-N ARAU ALDAKETA EZ LEGEZKOA
Auzokideek inpugnatua eta epaitegiek Udalaren kontra ebatsia
GASTUA: 50.000 € txarto tramitatutako espedienteengatik
– TXOMIN AGIRRE 28ko ERAIKINAREN OBRA EPAITEGIEK GELDITUTA
Udalaren kontrako behin behineko epaia

– ALLERIKO ETXEAK EPAILEEK GELDITUTA ETA ATZERA BOTATA
GASTUA: 470.000 € ordainduta epaiketetan
– ZALDUPETIK ALLERIRAKO PASEOA EPAILEEK GELDITUTA
Zaldupeko zubia eta eskolaren bitarteko pasealekua epaileek gelditua. Bilduk konpondua.
– ANTZOSOLO
Planeamendua aldatu etxebizitza gehiago egiteko, herriko arauen kontra

– KAMIÑALDE-ITURRIBARRI
GASTUA: 180.000€ ordainduta epaiketetan
Informazio gehiago hemen: Zelan dago udalaren egoera ekonomikoa?