Month: abuztua 2012
Mobiu popi!
Abuztuak 15 (eguaztena), Kemenen kontrako epaiketi, Londresen
2012ko PLAZAGAIN Mus txapelketi
51 bikote aurkeztu diz aurtengo mus txapelketa, gehixenak herrittarrak, bañe batxe be inguruko herrixetakuk.
Irabazlik jantzi daben txapela
Hasi aurretik jenti urduri
Zozketi
Konzentrata
Hordago
Berritxuarrak 4. geatu diz
3. eskualdeko beste bikote bat
2. ondarrutar gaztik geatu diz, eta esan geinke eurak ixan dizela txapelketako ezusti. Aupa pistoli ta konpañi.
Aurtengo bikote irabazli: ETXEBARRIA-ARRIXA. Tartin espontaneu
Ondarrutar preso politikuk, gose greban!
Ondarru gainezka!
Abuztuak 14 (martitzena), AMNISTIXA EGUNEKO herri bazkaxe
Urtero lez, jaxetako lelengoko egunin ospatzen douen ekitaldixe ixaten da. Bertan 450 lagun elkartzen ga (PLAZAGAÑIN ez da sartzen jente gexa) ta ensaladiaz hasten gaz, marmitxakuaz eta atun erriaz jarraitxu, ta melokotoiaz, kafiaz ta patxaranaz amaitzen dou. Gero geure bertsolai ofizialak (Botx, Arrizabalaga, Maia) amaieri emoten dotze ekitaldixai. Hor bittartin, urtin ez douen ikusi lagunakin luze ta zabal egoteko astixe eukitten dou. Aurten adibidez KANDIDOk plazagañi ezautukorau, ta bebai URTZA, ZUNBELTZ ta IGORreaz egoteko aukeri eukiko dou. Ondiokan badaz sarrerak nahi dabenak agertu, bañe…
Abuztuak 11 (zapatu). Estropadak, Ondarruko banderi
Jaxak datorren astin hasten diz ofizialki, baine asteburun emongo dau jaxak dizela. Bixar, estropadak daz badixan, arratsaldeko 5etatik aurrea. Ondarruko banderi jokatuko da. Ez ahaztu, Santa Klara egune be badala, eta ermitxa ingurun egun guztiko egitarai egongo dala. Herri barrun be beste pilo bat gauza egongo diz: goxin, Skate saltuk portun; gabaz, kontzertuk Plaza Musikan. Domekan, umin jolasak, irrien lagunak, errusiko baleta… ta Leokadi ondiokan bajateko!
JAXAK BAI, BORROKA ere BAI. Gora 2012ko ANDRAMAIXAK
KEMEN Ondarrun nahi dou
Arratsaldeko 8retan batu ga Alamedan KEMENen atxiloketako zehaztasunak jasoteko, ondoren irakurketa politiku eindde esanaz esku luzaturouela ta erantzune egurre ixan dala, bañe halan dabe esku zabalik mantentzen dou.
KONPONBIDE GARAIA DA pankartin atzetik urten dau manifik herrittik zir.
Ez dabenak nahi entzun, ta ez dabenak nahi ikusi
Herriko paretak argi lagaten dabe




























