Month: uztaila 2012
Abuztuak 1 (eguaztena). Hondarrezko gaztelu eta irudien lehiaketa, Arrigorri hondartzan
Ondarrutar bat joko olinpikoetan
Aurreneko aldia izango da Ondarrutar batek joko olinpikoetan parte hartuko duena. IÑIGO MARTINEZ, 1991an jaio zen Ondarrutarra, Herriko Aurrera Kirol Elkartean hasi zen futbolean jolasten. Kadetea zela Errealak fitxatu zuen eta lehenengo mailan 2011ko abuztuaren 27an estreinatu zen, Molinonen. Izugarrizko denboraldia egin zuen iaz Iñigok.
Espainiako futbol selekzioak deitu zion Londresen (Ingalaterra) ospatuko diren Olinpiar Jokoak prestatzeko. 22 jokalarik osatzen zuen aurreko zerrenda batean egon zen lehenik eta, azkenean geratu diren 18ren artean egin du bere tokia Iñigok.
Euskal Herria ez dago Londreseko joko olinpikoetan. Ez nazio moduan, baina badira zenbait euskaldun bertan, tartean, esan bezala, Ondarroako IÑIGO MARTINEZ. Behar bada dominaren batzuk ere eskuratuko dituzte. Hain herri txikia izanda oso arrakasta handia lortuko dute seguruenik gure kirolariak. Lastima Euskal Herria defenditzen ez izatea. Baina nork daki etorkizunean… Ea laster lortzen dugun horrela izatea!!
Azkenean olinpiadak herrien arteko lehiaketak dira. Halaxe da, eta GUREAK egon harren, GU ez gara egongo bertan, EZ BAIDIGUTE UZTEN herri bezala egoten. Baina, egun ez garena, garela esango dugu etorkizunean. Zergatik ez!!
Euskal Herria bertan egotea oraindik amets bat baino ez da, baina hala eta guzti, egin dezagun amets. Oso gaztea da Iñigo eta, izango du Euskal Herriko kamisetarekin jokatzeko aukera hurrengo joko olinpikoetan. Zergatik ez!!
Jairik jai… laster andramaixak!
Giro ona egon da asteburun Ondarrun: gallegun jaxe, peruanune… Igarten da andramaixak laster datozena! Galleguk euran egitarauaz jarraitzen dabe, egunez gaiteruk, olabarro jana… ta gabaz berbeni egongo da gaur be.
Baine dana ezta jaxe. Atzo erreki garbitzen ibili zinak argazki batzuk bixalduskuez, zemat zamar batu daben erakusteko. Irailin atzea be erreki garbitzea juteko asmu ei dakarre. Ia jente gexa animaten dan, eta ia erreki hobeto zaintzen douen!
Hainbat herritxarrek lelengoko ongietorrixe eitze Urtzai bidin, badatorrelaaaa!
URTZAn zain kartzela kanpun
Alleriko etxik dizela eta…
Alleri Zainddu plataformin iritzixe:
EAJ-PNVk aurrera eroan nahi zuen proiektua ilegala dela erabaki dute epaileek
Alleri ezin dela lur urbanoa izan, eta beraz eremu horien sailkapena aldatu behar dela esan du auzitegiak
Euskal Autonomi Elkarteko Auzitegi Gorenak Alleriko 500 etxeen proiektua legez kanpokoa dela erabaki du. Horretarako, ontzat hartu ditu Alleri Zaindu plataformak aurkeztu zituen arrazoiak. Hau da, babestutako padura bat ezin dela lur urbanoa izan, eta bertan etxeak egitea legez kanpokoa dela, ingurumenarentzako kalte bat izateaz gain.
Proiektu hau kaleratu zen lehenengo momentutik esan genuen legez kanpokoa zela paduran etxeak egitea. Azken urteetan ingurumena eta padurak babesteko atera diren legeak ez zituela kontuan hartzen. EAJ-PNVk ez zigun kasurik egin, eta aurrera jarraitu zuen. Eurek jakingo dute zeintzuk eta zenbat interes zituzten eraikuntza proiektu horretan. Krisira ekarri gaituen ladriloaren eredu ekonomikoarekin jarraitu nahi zuten? Herritarrok izan ginen geure denbora eta geure dirua ipini behar izan genituenak, paduraren kontrako eraso hau gelditzeko. Kalera atera ginen, jendearen etxeetara informazioa bidali genuen, salaketak sartu genituen… denbora asko eta milaka euro gastatu ditugu bidean. Merezi izan du, padura babestea lortu dugulako, baina gastuak hortxe ditugu oraindik.
Lege betearazleak direla dioten alderdi politiko hauek legeak hausten dituzte tartean interes ekonomikoak daudenean. Zergatik ez dute ordaintzen herritarrei entzun barik legez kanpo egin nahi zutena? Zergatik ordaindu behar dugu herritarrok legea bete dadin?
EAJ-PNVri gastatu ditugun milaka euro ordaintzeko eskatuko diogu hurrengo egunetan. Horretarako gutun bat bidaliko diegu fakturekin.
Bestetik, udalari eskatzen diogu Alleriko lurrak zaintzeko. Padura berreskuratzeko. Alleri etorkizunerako altxor bat delako: uxoletatik eta mareetatik babesteko, biodibertsitatea handitzeko, nekazaritza ekologikoa bultzatzeko, aisialdirako…
Ondarrutarron eta mugimendu ekologistaren garaipen handi bat izan da hau. Bide berdinetik jarraitzeko deia egin nahi diegu herritarrei, ingurumenaren eta geure osasunaren alde lan egiten jarraitzeko. Gogor lan eginda, geure bazterrak zaintzea lortuko dugulako! Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!
Alleri Zainddu plataforma
Ondarroan, 2012ko uztailaren 20an
Zunbeltz eta Igor badatoz Ondarrure!
Azken ordukoa: Zunbeltz, Olaitz, Xeber, Igor absolbiute. Urtzai 5 urte. Iparrai eta Indixuai 10 urte.
Berrian irakurri dou azkan orduku. Familixakuk Madrideko bidin daz ya. Barri gexa euki ahala, jungo gaz idazten.
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Zunbeltz Bedialuneta eta Igor Martin, bi urtez preso eduki ostean, eta biak berehala aske uzteko agindu du. Hil honetan bertan haiekin batera epaitutako Jon Iñaki Esnaola, Xeber Uribe eta Olatz Lema ere absolbitu egin ditu auzitegi horretako aurreneko zigor salak.
Ez da gauza bera gertatu auzi berean epaitu zituzten Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Urtza Alkorta eta Javier Zubizarretarekin. Iparragirreri eta Badiolari hamarna urteko zigorra jarri die, “talde terroristako kide” izatea eta “kalte terroristadun” bina delitu egitea egotzita. Alkortari “talde terroristari laguntzea” egotzita bost urteko zigorra jarri diote, eta Zubizarretari hiru urteko zigorra, “osasun publikoaren kontrako delitua” egitea leporatuta.
Tortura salaketa gogorrak egin zituzten epaituek epaiketan. Epaiak dio atxilotuak inkomunikatuta zeudenean defentsak eskatutako neurriak aplikatu egin behar zirela, “inkomunikazioaren benetako kontrola errazteko”.














