Azken ordukoa: Zunbeltz, Olaitz, Xeber, Igor absolbiute. Urtzai 5 urte. Iparrai eta Indixuai 10 urte.

Berrian irakurri dou azkan orduku. Familixakuk Madrideko bidin daz ya. Barri gexa euki ahala, jungo gaz idazten.

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Zunbeltz Bedialuneta eta Igor Martin, bi urtez preso eduki ostean, eta biak berehala aske uzteko agindu du. Hil honetan bertan haiekin batera epaitutako Jon Iñaki Esnaola, Xeber Uribe eta Olatz Lema ere absolbitu egin ditu auzitegi horretako aurreneko zigor salak.

Ez da gauza bera gertatu auzi berean epaitu zituzten Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Urtza Alkorta eta Javier Zubizarretarekin. Iparragirreri eta Badiolari hamarna urteko zigorra jarri die, «talde terroristako kide» izatea eta «kalte terroristadun» bina delitu egitea egotzita. Alkortari «talde terroristari laguntzea» egotzita bost urteko zigorra jarri diote, eta Zubizarretari hiru urteko zigorra, «osasun publikoaren kontrako delitua» egitea leporatuta.

Tortura salaketa gogorrak egin zituzten epaituek epaiketan. Epaiak dio atxilotuak inkomunikatuta zeudenean defentsak eskatutako neurriak aplikatu egin behar zirela, «inkomunikazioaren benetako kontrola errazteko».

ONDARRUTARRAK espainiko «epailin» aurrin

Guk ez gendun lortu argazki kameraik sartzi juzixun, bañe espainol egunkarixak ez ben oztopoik euki. Ongo asteko epaiketa egunak amatxuri ta gure herrikidik zutik jarraitzen dabe, argazkixan agertzen dizen modun. Aspaldiko lagunak elkar ikustik ta jende artin hainbat herrittar ikustik, arnasi barrizti latxeik da eurantzako. Datorren astelenin jarratxuko dau epaiketik, ta gero «espainiar justizixin» zain egoti baño ez da geratuko. ANIMO.

MADRILEN be herrittarran babesa euki dabe auzipetuk

Gaur goxin atatako argazkixe da goxan agertzen dana, gaurko sesiñoi hasi aurretik. Ia berri onak ekartzen dozkuzen.

Atzo atxilotuk euran detentzinoin jasotako trato txarran barri emoben. Oso sesinoi gogorra ixan zan, baine atxilotutako herritxarrak ondo eutsitzen. Gaur, 60 bat ertzainek euran bersinoi konta dabe. Tartin, kontraesanak pilo bat.

Arratsaldeko 15:00retako argazkixe: 5 orduko sesinoi eta gero, epaitun lagun eta familixakuk bueltan datoz Ondarrure. Datorren astelehenin barriro eingo dabe buelta Madridea, atxilotuai babesa emoteko. Animo!