herri harresia
Zaballatik herri harresiari… (Urtzan karti kartzelatik)
Aupa zuek! Ez dakit zenbagarren instantzia berrerabiltzen dudan gutun hau idatzi asmoz. Ez zait erreza plaiko zubiko ajearen ondotik zuengana zuzentzea, oraindik ere globo laranga baten barnean bainago.
Barikuan Alamedan agertu nintzenetik jaso nuen babesa izugarria izan da. Kartzelara nire burua ez nuela aurkeztuko esatea nahiko izan zen Euskal Herriko txoko desberdinetatik jendea Ondarroara etorri eta herritarrekin batera kristolako herri harresia eraikitzeko.
Gobernu Espainiarrak eskema zaharrari eutsi nahi dio, Euskal Herriarentzako errepresioa, atxiloketak eta kartzela, bestelako eskeintzarik ez duelarik. Konponbide garaia da baina, eta Donostian eta Ondarroan eraikitako harresiak horren adibide ditugu, herria konponbide gose da. Kartzelak husteko garaia da, ezin dugu onartu beste lagun bakar bat gehiago kartzelaratzea. Horregatik, kartzelara eramateko “mehatxua” gainean duzuenok desobedientziaren aldeko apustua egitera animatu nahi zaituztet. Atxiloketekin bukatzeko bidea dugu hau. Amaitu dira atxiloketa beltz eta bakartuak, amaitu behar dute bizi genituen inkomunikazio eta torturak. Eta helduko gara atxiloketak ekiditera, bai horixe!!!
Kartzelan nago bai, baina alamedan bost egunetan bizitakoak bete ninduen harrotasun eta indarrez. Eskerrik asko guztioi bihotz-bihotzez! Mundialak zarete! Segi dezagun horrela, batzen, zubian batasunaren indarra sumatzen zen, aldaketarako gogoa… Ez naiz gai bertan sentitua berbaz azaltzeko. Adin desberdinetako jendea, ideologi eta sentsibilitate desberdinetakoak… Elkarri eskuak hartuta eraiki genuen harresia. P.N.V.ri gonbitea luzatu arren, ez zen ez , Estefania Beltran de Herediarik, ez Urkullurik agertu, nahiz eta oinarriko herritarrak baziren. Eskerrik asko zintzoki zuoi ere!
Zer esan gehiago… Jo ta ke! Bakoitzak bere esparruan, bakoitzak bere ahalmenaren arabera… Guztiok gara beharrezkoak. Oztopo guztien gainetik, denon artean lortuko dugu.
Ezin bukatu aipamen berezi bat egin barik. Alamedan behin eta berriz aipatu nituen nagusiak; nire ibilbide militantean eredu izan ditudalako, bizi osoa borrokan daramatelako. Dituzten urteak bizkarrean izan arren harresiaren oinarri izan direlako, “onenak zaze!”. Baina gaurkoan… esker berezia etxekoei: Eskerrik asko familia! Etxeko “ume endrerosik” hartutako hautu politikoek espero gabeko portuetara eraman zaituzten arren beti nirekin zaudetelako galdera eta exijentziarik gabe. Familia tokatu egiten da baina aukeratzerik balego… ez nuke niretzako hoberik aurkituko. Maitte zaittuet!
Agurtzen ere hasi beharko dut. Animo guztioi, laster ikusiko dugu elkar. Konturatu orduko Turrune entzuten egongo naiz hor zuekin, baina antxoaren turruna e! Ondarrun kantatzen dugun moduan: “Aurrera beti, beti Aurrera” lagunok! Borroka da bide bakarra!
Zaindu eta bizi pozik. Eta egin barre, haginak erakusteko beste modu bat da eta! Maitte-Maitte! Eskerrik askooooooooooooo!!!
Gure indarra, zuen amesgaiztoa
Alamedako askegunin arazo teknikukatxik ikusi baik geatu ginan bideo bat pasasku. Ikustezuen morun, umoreik eztou galtzen. Aupa Urtza eta aupa HerriHarresixe!
Dimatik Plaiko Zubire, kanta bat
Amets eta #Herriharresixe
Ertzainak be euran zereinak dakarrez…
Zeindde biolentu hamen?
Argazki gexa jasoten jarraitzen dou. Gaur jaso douzenak oso adierazgarrixak diz. Ertzain batek erresistentzixa baketsu etxen dan pertsona bat odoletan lagaten badau, zeindde biolentu?
Eskerrik asko Nieves goiko argazkixakatxik. Behiko argazkixak Aritz Loiolak Garantzako atatakuk diz.
Eta beste periodiko batzutan agertu dizenak:
OndHarro!
Lagun batek bixaldu daben irudi ederra!
Askeguneko komunikazinoi taldik be biharrin jarraitzen dau, argazkixak eta bideuk batzen, eta laster argitaratukotxuz!
The Guardian-en be agertu ga!
Argazkixak eta bideuk jasoten jarraitzen dou. Segi bixaltzen! otzara@hotmail.com
74 urteko gixona tatarrez ertzain artin.
Goiko bideun, adi honetxei momentuai:
0:07txik aurrea, ertzainak karpa parin dan gixon urdinddunai joten.
0:30 – urdinddun gixona kokotetik estutute.
1:19 – 74 urteko gixona behangainea botata. Aupa Sabin!
Hauxe da Urkullun ertzaintza “barrixe”!
KONTUZ berban esanahixaz!
Diño barne sailburuk, euran nahixe txapelgorrixak “policia de proximidad” bihurtzi ei de eta adibide morun Boby ingelesak jartzen dotxuz. Edo geuk ez dou ulertzen, edo eurak enfasis gehixei ipintxen dotze. Guri, eurak erabiltzen dotxuen maittatzeko moldik, gorrotu sortu eragiten dozku. Beste alde batetik, guk beti ulertu dou, herriko agintari nagusixe udaletako egiten dizen botun bidez aukeratzen dala. Gure herrire agertu dizen tipo arrotzak, ez dabe bardin ulertzen. Hori bai eurak DEMOKRATAK diz, gu ostea BIOLENTUK. Baten batek mundu aldrebesa dala esango dau.
Urtzan atxiloketin bixamona
Atzoku burutik ezin kendute jarraitzen dou. Eta herritxarran argazkixak jaso eta jaso gabiz. Interneten be gauza interesgarrixak gaz topaten. Hamen dakazuez:
Atzo salatu gendun modun, ertzainak mediko boluntaxuk izotzik baik laga zitxuezen. Argazkixan, izotzan neberi, rekisata. Hauxe da ertzainan jarrera ‘humanitaixu’: jenti jo eta gero medikuai biharrin laga bez!
Argiako kazetaixak grabatako momento eder bat, herritxarrak zubixan batute, alkarreaz kantaten.
Egun argiz herriko alkati tatarrez eruteko kapazak badiz, zer ez dabe eingo euran ezkutuko kalabozutan?
Donostiko autobusetan agertu dizen aldarrikapenak.
Urtza, geu be zeure inddarraz eta bixipozaz geatzen ga! Eutsi gero!



















