
agenda
Abenduak 15 (zapatu) PENTSIÑOI DUINAN ALDEko manifi
Herriko Pentsionistak dei zabal bat ein dabe zapatun eingo dan manifestaziñoire juteko. Gaur egun, eurai ikutu etxen dotzen gaxe da, bañe bixar beste guztioi ikutu eingozkule azaltzen dabe euran mezun, horretxeatxik deixe etxen dotze herrittar guztiai manifestaziñoin parte hartzea. Gogoratu Alamedan eguerdiko 12 xetan hasi eta Zubi Zaharrin amatxuko dala eta Pentsio duinak eta publikuk, 1.080 minimo pankarti jungo dala aurretik.

Abenduak 14 (baixaku) RAFA RUEDAn kontzertu Moby dicken

Abendun 14 (baixaku) ETXELILAn bosgarren urteurrenan ospakizune

2013an martxan ipini zan Etxelilan proiektu, herriko mugimendu feministin eskaeriai erantzunez, beraz aurten 5. urteurrena beteten da eta hori ospatzeko jaialdixe antolatu dabe. ETXELILAk bixitxa oparu euki dau urte hauetan (TURRUNE testigu), hitzaldixak, erakusketak, ikastaruk,…..herriko emakume askoren tokixe bihurtu de berau.
Jaialdixan egitarau : Andrabanda batukada feministik emongotza hasieri eta Beatriz Egizabal Ollokiegi klownak eingo dotxu aurkezle lanak. Egun horretako abestixe sortu daben Azalera taldeko Lorea Zulaika Arriagak, Susunkordan taldeko Goretti Serrano Akarregik eta Nerea Larrinaga Sanchezek kontzertu akustiku eskainiko dabe, eta Amaia Cabero Saizar dantzaixe eongo da ostin. Jaialdixan tzir, herriko emakume talde eta mugimendu feministako kidik be hartuko dabe berbi, eta tarte guzti horretan Artestura Feministan erakusketi ikusteko aukeri eongo da.
Abenduak 17 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: SISTEMA MIOFASZIALA
ZIENTZIAREN GILTZAK ELKARTIK antolatutako hitzaldixe ixango da urte honetan emongo daben azkana, abendun 17ku. Ondarrutar batek emongo dau, NAGORE BASTERRA BERRIDI fisioterapeutik eta gaxe SISTEMA MIOFASZIALA.

Abenduak 7 (baixaku) NAROAn kontzertu Moby Dicken

Abenduak 1 (zapatu) Ondarruko organun 150. urteurrenan ospakizun kontzertu Andra Mari elixan

Azaroak 30 (baixaku) JON BASAGURENen kontzertu Moby Dicken

Azaroak 30 (baixaku) Gazte antolakunditako (militante eta militante ohien) BILLERA ZABALA
Asko ixan gaz herrixan gazte antolakunde ezberdinetan ibilitxako ta dabizen jendi. Aurten 40 urteko ibilbide luze horren ingurun berba etxeko eta ospakizun desberdiñak antolatzeko billera zabal batea deitxu dabe hainbat lagunek.

Gaur azaroak 28, XABIER AMURIZA kofrai zaharrin
Arratsaldeko 19:00 tan XABIER AMURIZAn berbaldixe eongo da Kofrai Zaharrin EUSKARALDIXAN egitaraun barrun. Ez galdu!
