Gaur, Azaroak 13 (eguena) TORTURATUn sarin aurkezpena Kofrai Zaharrin!

Bada urte bete gai honen ingurun (TORTURI) hasi zile batzen hainbat lagun Ondarrun ikusirik herrixan pillo bat lagun pasa ixan dizela komisaldegi desberdiñetatik (Guardia zibillak, Polizixa Nazionalak edo Ertzañak). Hori kontutan hartuaz batzar bat antolatu dabe gaurko  arratsaldeko 6:30xetan Kofrai zaharrin, ta zabaltzeko eskatuzku. Edozein garaitxan eta edozein gorputz polizialengatik TORTURATUA ixan dan norbait ezautzen badozu, pasa mezu hau eta gonbidatu aurkezpen honeta.

*Batzar iraixe da.

Azaroak 8 (zapatu) HARRERA elkartin aurkezpena Kofrai Zaharrin!

On dala hamahiru urte sortu ben HARRERA Elkarti ( Euskal PRESO ta IHESLAI politikuk etxeratze errezteko tresni). Euskal preso politikun egoeri asko aldatu de denbora gitxixin, ta horrei aurrea etxeko, ‘5.000 baietz!’ kanpañi martxan ipini dabe elkarteko kidik. HARRERAn eginkizunaz, gaur egungo erronkez eta kanpañin nondik norakuaz aurkezpena eingo dabe datorren zapatun Azaroak 8 eguerdiko 12xetan Kofrai Zaharrin.

Gure PRESUn eta IHESLAXAn “behartasunai” eta “aterrizajiai “aurre etxeko ta laguntzeko tresna beharrezku ta egokixe da HARRERA ELKARTI. Danon artin erreza engou, hurreatu entzutea!

Azaroak 22 (zapatu) ASKATASUN HAIZEA manifi Bilbon!

Urtero latxeik aurten be Bilbon batuko gaz Azaroak 22xan arratsaldeko 5:30tan La Casillan, Euskal Herriko abertzale, ezkertiar eta independentistok. Gure herrixak bixi daben oldarraldi erreakzionaxuai hortzak erakusteko sasoi heldu dela ereisten gazkulako eta erronka barrixai herri lez aurre einbitzauelako ASKATASUN HAIZEA! manifestaziñoire juteko deixe eindabe azpiko argazkixan agertzen dizen Ondarruko herrittarrak. Bilbon elkar ikusiko gaz!

Urrian 11 (zapatu) V. ANIZTASUNAREN BESARKADA egune!

Aniztasunan Besarkada Eguna ospatuko da urrixan 11an Ondarrun ta ekimen debardiñak eongo diz egunin tzir beheko kartelin ikusiko dozuen latxeik. Halan da be, aurretik, Urrixan 2xan Etxelilan hitzaldixe eta argazki erakusketi eongo diz, Sexilioa: Euskal landa-eremuko LGTBIQ+ komunitatin bizi-esperientziak, JOSEBA OLAGARAI eta MARTXEL LARRAZA ta gonbidatu latxeik AMAIA BARRENETXEA.

Urriak 4 (zapatu) XXV. UMIN ARRANTZA TXAPELKETI!

Hamen da beste urte batez, ta onguaz 25. ixango da, UMIN ARRANTZA LEHIAKETI. Ume ta guraso ikusikouz kañaberak eskun hartuaz Txistulaxan atzetik Plaiko Zubitxik eta Barrapuntarteko hegal guztik hartuaz. Hitzordu eguerdiko 2xak Frontoin ipini dabe eta 4 urtetik 14 urte arteko ume guztik ahalko dabe parte hartu (gurasuk, albun laguntzeko eongo diz). Hiru baldintza bete birdiz: Lasunik EZ, Arrantzi AMUAZ eta Arrañak 10 zentimetro baño handixauak ixan birdiz. Sarixakatxik ez arduratu, zer edo zer allakogakue eta.