Domeka arratsaldi pasateko beste aukera bat da hau. Ongoxe domekan Kofrai Zaharrin arratsaldeko 5 etan ta euro biren trukin ILARGIRANTZ pelikuli botako dabe.

Domeka arratsaldi pasateko beste aukera bat da hau. Ongoxe domekan Kofrai Zaharrin arratsaldeko 5 etan ta euro biren trukin ILARGIRANTZ pelikuli botako dabe.


ETXERAT ek (Preso ta Iheslaxan senidik) jakiñarazi daben lez, MIKEL OTEGI euskal presuai birikixetako tuberkulosise diagnostikatze. Lendik be larri dazen euskal presun zerrendan euan sailkatute Itsasondoko euskal preso politiku, urgentzixaz erun ben Iruñako ospitalea ta bertan ingresata geatu de.
MIKEL eta larri gaxoik dazen presuk ETXEA! ekarri birdouzela aldarrikatzeko, ongoxe domekan (Otsailak 20) elkarretaratzi eingou Alamedan eguerdiko ordu batetan. DANAK ETXEA!

Portuko Ranpik be martxi hartu dau “sasi” normalidadin eta hurrengoko kontzertu Martxoak 12 rako antolatu dabe. Berta juteko sarrerak, NOYA tabernan eta ZURRUMURRU liburudendan eongo diz salgai 8 euron trukin edo entradium.com en. Ikusteko esperantzaik badakazue, hartu sarrerak lelengotik, gero bestelan popa ustel.

Hurreatzen du 22. KORRIKA eta herrixan prestaketa lanak martxan hasiko diz laster. Datorren eguenin (O-17) ixango da herriko batzordin lelengoko billeri eta parte hartzi herrittar guztiai eongo da zabalik. Gogoratu arratsaldeko 7:30 tan hasiko dala eta A.E.K. ko euskaltegixan (Kofrai Zaharrin) ixango dala batzarra.

22.KORRIKAko mateixala be alla da herrire eta dagoeneko saltzen hasitxe dazela gogoratzen dosku A.E.K. ko kidik. Euskaltegixan da dendi ipinitxe eta ordutegixe da erosketak etxeko, goxetan 10 etatik 12 xeta eta arratsaldetan 6 tatik 8 reta.

Hurreatzen du egune LAN ERREFORMI onartzeko edo ezeztatzeko ta horren aurrin guk kalea urten birdouela pentsaten jarraitzen dou presiñoi etxeko. Lan erreforma honi EZ! Hemen erabaki! eta Burujabetza bizitza duiñerako! eskatzen dou. Hego Euskal Herriko herri desberdiñetan urtengo dou kalea gehiengo sindikalan deixai jarraitxuz. Ondarrun eguaztenin (O-2) Alamedan batuko gaz eguerdiko 12 xetan. Han ikusiko gaz!

Otsaileako kontzerto polit bat antolatuzku Portuko Ranpako lokalin, PASADENA eta Habi taldikin. Berta juteko sarrerak, Zurrumurru liburu dendan eta Noya tabernan eukikozue saltzen 8 euron trukin.
PASADENA taldi ez dozuenok ezautzen, azpixan entzungo dozue eurak etxen daben abesti bat. Merezi dabe entzuti!

Katun ingurun herrixan dan egoeri konpondu eta irteera bat topateko antolatu de batzar hau. Babestu (katun ingurun sortu dan elkarti) eta Gureak ek antolatu dabe planan aurkezpena eta Ondarruko udala laguntzaille lez agertu de. Batzarra kofrai zaharrin (2. solairun) ixango da aratsaldeko 5 etan.

EAEko herri nausixenetako anbulatoxu guztixetan eingo diz elkarretaratzik eguen hontan ta Ondarrun be deialdixe ein dabe.
Bixi douen egoera pandemikuk asko okertu dau osasun arlu. Eztau balixo marmarka ibiltxi eta gero etxin geatzi mutu. Salatu bihir bada, SALATU! eta kalea urten. Len txaluk jo gentzan, on babesa emon bitzau.
Osakidetzako kolapsun aurrin, Kalitatezko zerbitzu pubikuai BAI! lelopin batuko gaz anbulatoxo aurrin ongoxe eguenin (U-13) eguerdiko ordu batetan. Osakidetzako langillin lan kargi eziñezku bihurtu de ta holaik ezin leike kalitatezko osasunik euki.

Urti hasi besteik egin ez den honetan, beste emakume bat erail du beran bikotik Tuteran.
2003tik, 113 emakume eta 11 ume hil dotxu indarkeixa matxistik Euskal Herrixan.
Hau salatzeko, elkarretaratzi egingo da bixar, urtarrilak 12 (eguaztena), 19:30ean Alamedan.
Nahiku de! Danok kalea!
Gora borroka feministi!

AURRERA MENDI TALDEkuk be urteko lelengoko irteeri antolatu dabe ongoxe domekako. GALLARRAGA mendixe (901 metro) Ganekogortako mendilerrun dan tontorra da, Araba eta Bizkaia artin kokatutaku. Animaten bazaze, ixena ANAITASUNA tabernan emon bikozue ta ixena emoteko azkan egune Urtarrillak 13 e (eguena) ixango da.
