Ondarin Europako Jardunaldixen barrun ‘Bagoaz’ ikuskizune eskainiko dau domekan Herribixik, Gorabideaz batea. Jardunaldixan aurtengo gaxe ‘Ondare irisgarri eta inklusiboa’ de eta ekintza hau Ondarruko Turismo Buleguk antolatu dau, Udalan eta Foru Aldundixan laguntziaz. Gogoratu, ongoxe domekan (U-24) eguerdiko 12 xetan Frontoin (eurixe egon ezkeo, Kofrai Zaharrin ixango litxake)
Gurasuntzako hitzaldi bat antolatu dabe eta gai garrantzitzuatxik berba eingo dabe Urriak 27 xan arratsaldeko 5 etan Zubi-Zahar ikastolako jantokixan. Hitzaldixe CARMEN ANDERSONek (DISLEGI elkarteko kidi) emongo dau. Hurreatu entzutea!
Irakasli: Ainhoa Aldazabal Gallastegi, Euskal filologian lizentziatu, literatur kritika feministan formatute eta Skolastikako kidi. Egutegixe: urriak 15, azaroak 12, urtarrilak 14, otsailak 11, martxoak 11 eta apirilak 8 (baixakuk). Ordutegixe: 17:00-20:00 Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikula: 10 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Ikastaruai buruz: Ikastaro literario hau ikuspegi historikotik landuko da. XIX. mendin emakumik euken egoeran kokatzeko datu historiko eta soziologikuk baliatuko dou. Literaturarin historia, literatur teoria eta literatur kritika baliatuko dou garai honetako emakume idazlin lanak berrirakurtzeko. Idazle ezagun eta klasikuk hain zuzen be: Austen, Shelley, Bronte ahizpak, Gaskell ,etab.
Beste emakume bat eraila Euskal Herrixan. Martitzenin emakume bat hill ben Gasteizen ta hori salatzeko konzentraziñoi bat eingo da ongoxe zapatun (U-16) Alamedan eguerdiko 12 xetan. Aurten, bost emakume hil dabe indarkeixa matxistin eragiñez Euskal Herrixan.
SAREk manifestaziñoi nazionala antolatu dau Urriak 23 rako (zapatu) Ibilian ibilian ETXERAko bidean lelopin. Ondarrutik autobuse atako da berta juteko eta ixenak emoteko ANAITASUNA eta KULIXKA tabernetan eukikozue aukeri. Autobuse Zaldupetik urtengo dau arratsaldeko 3 retan. Euskal presuk ondioik bixi dotxuen salbuespenezko neurrixak bertan behera lagateko garaxe da, bidi etxen hasitxe gaz, bañe ondioik bide luzi dakau alkarreaz etxeko. DANAK ETXEA EKARRI ARTE, JO TA KE!
Urrian 13 an arratsaldeko 6,30 tan eta Etxelila eta Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako ekitaldixe eukikou Etxelilan. Hizlarixe: Ane Labaka Mayoz, bertsolaxe, sortzaili eta ikerlaxe. Bertsolaritza feminismotik ikertzen dabil.
Umore politiku de; gizarte-desoreken isla dan praktika soziala. Umorik, boteri danin, normak markatutako genero-arauk iraunarazteko balixo leike. Kontraboteri danin, aldiz, genero-arau horrek zalantzan jarri eta iraularazteko be balixo leike. Feminismuk umori arma latxeik baliatu beharko luke (askotan baliatzen dau).
Hamen datoz osteabe AURRERA MENDI TALDEko mendi irteerak ta hasteko Nafarroa aldea juti pentsa dabe, ARANTZA-IZU-ARANTZA ibilbidi eingo dabe Urriak 17 xan. Mendi buelta hau nahi dabenak ein, ixena ANAITASUNA tabernan emon biko dau hillan 14 baño lehen.
Elektrizitateko enpresak kaka etxezku burutik behera, argixe iñoiz baño karua gaz ordaintzen eta gu geldik? Ezta pentsa bez. Urriak 8 (baixaku) soplamoku emongotzau euran boltsillutan, gazen tokitako argi guztik amatakou danok batea illuntzeko 10 etatik 10,30 ta, ta tarte horretan kazulara hotsa zabaldukou herrixan. Deialdi honeaz estatuko inddar subiranista guztik bat einddabe.
Oharra: Ondarruko Udalak bat ein dau ‘Deskonektatu elektriketatik’ ekimenaz eta baixakun 22:00etatik 22:30 xeta kaleko argixan zati bat amata eingo da, herritarrak pasaten dazen argindarran prezixun geatu baiko gorakadi salatzeko.