NOYA tabernan martxi hartu dabe musika elektronikun kontzertukin ta ongo baixakun illuntzeko 11 etatik aurrea DJ KOL eongo da musiki ipintxen.
Baixakun ez ezik, ongo asteburun zapatun be etxeko dj handi bi eongo diz NOYA tabernan, KOLDO LOIRA eta XUBAN LAIÑO gabeko 11 etatik aurrea.Gero ez esan ezekixuela ehh!
IV. Berdintasun Plana zehazteko lanketa prozesun murgildute jarraitzen dabe eta beste lan saio ireki bat egongo da azarun 10 in, Etxelilan. Lan saiun helburu, orain arteko prozesun jasotako ekarpenakin osatzen dan IV. Berdintasun Planan zirriborru ezagutzea emoti eta horrei buruzko ekarpenak jasoti ixango da. Etxelilako erabiltzaile zein gaxan interesa duen edonori luzatzen dotze gonbidapena, danon ekarpenakin aberasgarrixaua ixango baita Berdintasun Plan barrixe.
Domekan (A-7) kontzertu eongo da Beikozinin arratsaldeko 7 retan IBIL BEDI ta PHYSIS VS NOMOS taldikin. Sarrerak aurretik hartu leikez Beikozinin web orrixan edo egun bardiñin lehiatillan.
Ongoxe domekan (A-7) Alamedan batuko gaz LORTU ARTE! ekimenaz bat eitteko. Herriz herri Euskal Herri osun ataten dazen argazkixakin bat eingou Ondarrutarrok domekan eguerdiko ordu batetan atako douen argazkixaz, ta Azarun 20 an danok Bilboa. Autobuse atako da berta juteko ta ixenak ANAITASUNA eta KULIXKA tabernetan emon birkodiz.
Aurrera esan gendun latxeik, AURRERA MENDI TALDEkuk hasitxe daz mendi ireerakin eta ongoxe domekan (A-7) BERNEDO-SAN TIRSO-LAGRAN mendi ibilbidi eingo dabe, Araba aldin. Berta juti pentsata daukenak, Azarun 4 rarte dauke epi ixena emoteko ANAITASUNA tabernan.
Ongoxe zapatun (A-6) Ondarruko EH Bilduk herri batzar bat antolatu dau arratsaldeko 5:30 tan Kofrai zaharrin. LARRAITZ UGARTE ixango da hizlaxe ta herriz herri EH Bildu sendotzeko urratsak zelakuk ixango dizen azaldukozku. Interesgarrixe ixango dalakun bertaratzeko deixe luzatzen dosku.
Zeatxik jungo ga Bilboa azaroan 20an? EHBilduk, “Konpromisoa” lemapin, Euskal Herri aske baten bidin urratsak emoteko prest dazen herritarrak batu nahi dotxu osteabe Bilboko kalitan tzir.
Horretako jaxo giñan eta horretan zorretan gaz: naziñoi aske, justu, feministi, ekologisti, antifaxisti, euskaldune eta bakiaz konprometitute gaz, eta ez dou etsiko berau lortu arte.
Lehentasunezku dalako, zuaz egin nahi douelako, azaroan 20an Bilbon eingo dan manifestaziñoi nazionalin parte hartzea gonbidatzen zatxuau. Gu han eongo gaz, eta zu?
Ondarrun be propaganda lanetan ibili diz hainbat kide.
CUIDADORES dokumentala ( La realidad de los cuidadores de enfermos con ALZHEIMER) botako dabe Azaroak 3 an Kofrai zaharrin arratsaldeko 6,30 tan. Koordinatzalle lez: KOLDO AULESTIA URRUTIA (AFAGIko lehendakaxe) eta OROITZEN ( Ondarruko Alzheimer taldi).
Gelditxute euan ekimen bat (Covid 19 zala ta ) bueltan dator, zineklube martxan da ta horren adibidi ongoxe domeka arratsaldin ikusiko dozue.”SPACE JAM a new legacy” ikusteko aukeri eukikou Kofrai zaharrin 2. solairun arratsaldeko 5 etan euro biren trukin. Antolatzalli ZETA zineklube.