Ongo domekan beste pelikula bat ikusteko aukeri eukikou Kofrai Zaharreko bigarren solairun arratsaldeko 6 retan Z zineklub taldik antolatutaku.

Ongo domekan beste pelikula bat ikusteko aukeri eukikou Kofrai Zaharreko bigarren solairun arratsaldeko 6 retan Z zineklub taldik antolatutaku.

Beste hitzaldi interesgarri bat eukikou ongo astelehenin aarratsaldeko 6:30 xetatik aurrea Beikozinin Zientziaren giltzak elkartin eskutik. Jolasa, denborapasa… ero zeoze gexa, hori aztertuko dau MARIA MERINO MAESTRE matematikaxak. Badakixue berta ezin bazaze hurreatu badala youtubetik ikusteko aukeri: htp//zientziarengiltzak.org helbidin. Oso gai interesgarrixe, hurreatu entzutea!

ERNAI, Ezker Abertzaleko gazte antolakunde iraultzailik ZUTIK gazte martxin aurkezpena eingo dau ongoxe zapatun Ondarruko gaztetxin. Gabeko 21:30etatik aurrea DOE herriko musika taldi ezautzeko aukeri egongo da, gero, ERRIETAN taldi, mutrikuarrez osatutako musika taldi eta dj FRESA MORANGOk emongotza amaieri gabai. Aurkezpena, aurtengo udabarriko ekimenan harire antolatutaku de, ixan be, aurten apirilan 14tik 17re gazte martxi eingo dabe Zugarramurditxik hasi, Erratzun geldialdixe eta Elizondon azkan etapi eiñaz. Behiko argazkixetan ikusten dan lez, herrixe be girotu dabe herriko paretai kolori emonaz.




Eztaz geldik egoteko Portuko Ranpako lagunak. Apirilak 1 (baixakun) RODEO ta EZPALAK taldik entzuteko aukeri eukikou. Sarrerak aldez aurretik Noya tabernan eta Zurrumurru liburu dendan eukikozue saltzen 7 euron trukin.

Ondarruko udalan kirol sailak esleitutako ” Emakumik eta kirola Ondarrun” bekin aurkezpena eingo dau Miren Lore Bengoetxea Ibazeta kazetari ondarrutarrak ongoxe eguenin arratsaldeko 7 retan Etxelilan.

Ezta lelengoko bidar esaten douena, Denda txikixak behar beharrezkuk dizela herrixan ta bultzatu birdouzela. Gurelakoxe herri txikixetan eguneroko bixitxi dendetan da, hurbiltasune-danok herrittarrak gazelako, konfixantzi-hurrengo egunin be jungo gazelako ta saltzen doskune kalidadeku dalako… Domekan dakau aukera barri bat eurai alkartasune erakusteko. Alamedan eongo diz euran eskeintzak erakusten goxeko 10 etatik arratsaldeko 3 reta. Emon buelti eta erosi hurrekuai!


2022ko uztailan 2an, katalan eta euskal herritarrok 300 gailurretik gora argiztatuko dou Pirinio osun tzir. Farol berezixak eta linternak baliatuz, argilerro bat osatuko dou Higer lurmuturretik Creusea, Atlantikotik Mediterraneure. Euskal Herria eta Katalunia batuz, gure herrixan autodeterminazio eskubidi aldarrikatuko dou.
Pirinioetako Bidi argiztatuz, nazioarteko komunitatin arreta geureganatuko dou herrion autodeterminazio eskubidin alde.
Erronka kolektibo bat, herri gogoa berpizteko!

Udalak mezu hau zabaldu dau:
Bi urtez ospatu ezinda egon ostin bueltan da herrixan hain berezixe dan jaxe. Hasi da atzera kontaketi! Badator bueltan Antxoa Egune! Aurtengu maiatzan 21in ospatuko da. Udala hasitxe da antolaketa lanetan. Laster informaziñoi gehixaua.

Datorren astelehenin Beikozinin beste hitzaldi interesgarri bat eukikou JERONIMO LOPEZ MARTINEZ geologun ahotik. Gaxe, aldaketa klimatikun eragiñak izoztutako inguruetan. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala eta bertaratu ezin bazaze beste aukera bat dakazuela youtuben bittartez ikusteko. Beti lez, gogoratu antolatzalli Zientziaren giltzak elkarti dala.

Udalbiltzan “Geureik Sortuak” proiektun parte hartu dau Ondarruko udalak eta bide horretatik dator herrire Metrokoadroka sormen laborategixan “BIDAIDE” antzezlana.
Antzezlana 14 urtetik gorakuntzako ixango da. Sarrerak zozketa bidez ahalko diz lortu eta horretako Turismo bulegun emon bidiz ixenak hillan 12-13 edo 15 in. Martxoak 16 xin jakiñaraziko dabe irabazlin ixenak. Zubi-Zahar herri ikastolako aretun ixango da emanaldixe eta arratsaldeko 7:45 etatik aurrea iraiko diz atik berta sartzeko. Gozatu antzerkixaz!
