Urtarrillak 26 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, BASOGINTZA EDO BASO EKOLOGIA APLIKATUA?

Zientziaren giltzak elkartekuk be martxan hasi diz urte barrixaz batea ta urteko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe ongoxe hillan 26rako (astelehena) Kofrai zaharrin arratsaldeko 6:30xetan. Gai lez, BASOGINTZA EDO BASO EKOLOGIA APLIKATUA? eta hizlari lez IÑAKI ETXEBESTE LARRAÑAGA biologu etorriko da. Hitzaldixan amaieran, BERRITXUko HOSTOZABAL elkartin aurkezpena eongo da. Anima entzutea gure basun inguruko hausnarketak nundik noa dabizen!

Gaur, Urtarrillak 6 (martitzena) Bertso jaialdixe Zaldupe Kiroldegixan!

Urteroko ekimena ixaten da errege bexperako Bertso jaialdixe herrixan ta ongun be urtarrillak 6an Zaldupe udal polikiroldegixan eguerdiko 12:30xetatik aurrea ixango da. Bertan parte hartuko daben lau bertsolaxak honetxek ixango diz: UNAI AGIRRE GOIA, NEREA IBARZABAL SALEGI , JOANES ILLAREGI MARZOL eta JONE LARRINAGA DAÑOBEITIA. Gai jartzalle lez IÑAKI LERSUNDI ARRIZABALAGA ibiliko da. Sarreri debalde da.

EZIN DA GEHIAGO LUZATU! Urtarrillan 10 (zapatu) manifestaziñoi nazionala Bilbon!

Urtero batzen gaz Bilbon sasoi honetan manifestaziñoi erraldoi baten ingurun, helburu bakar bateaz, DAN DANAK ETXIN! nahi douzela eskatzen. Aurtengo lema nausixe EZIN DA GEHIAGO LUZATU! de, ta berta juteko deialdixe etxen dau SARE elkartik. Ondarrutik autobuse atako da eta ixen emotik ANAITASUNA eta ALAI tabernetan daz zerrendak zabaldute. Autobusak arratsaldeko 3retan urtengo dau Zaldupetik, emon ixenak lelengotik.

Oso garrantzitsu de kartzeletan eta ihesin jarraitzen dabenai gure elkartasune emoti ta hori dala ta herrixe apaindu dou hori gogoratzeko.

Abenduak 31 (eguaztena) guazen KALAMENDIre!

Urteroko salidi ixaten da AURRERA mendi taldik antolatute KALAMENDIre juti urti amaitzeko eta aurten be halaik ixango da. Goxeko 9xetan Alamedan batu eta tipi tapan Pixapen gora barnetegi ondutik Asterrikaruntz eingo dabe bidi. Handik KALAMENDI tontorrea eta bertan danak batuko diz argazkirako eta ohitxuri dan latxeik Txanpan botilli be ez da faltako. Anima osasuntzu amaitzea urti eta izerdi apur bat atatea!

Abenduak 30 ( martitzena) Antzerkixak Kofrai Zaharrin, DESTINY DRIVER eta HIL DA JAINKOSA!

Antzerkixe matxe dozuenok eta arratsalde pasa on bat gozateko aukera paregabi eukikou abendun 30in (martitzena) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30tan eta 8:30tan. Bi lan eskeinikozku herriko antzerkilaxak, DESTINY DRIVER eta HIL DA JAINKOSA ta parte hartzallik honek ixango diz, batetik AINHOA ETXEBARRIA eta NEREA GARTZIA eta bestetik, UGAITZ ALEGRIA eta GETARI ETXEGARAI. Sarreri debalde ixango da beti be aforu bete arte, hortik aurrea, atzana popa ustel.

Gaur, Abenduak 19 (baixaku) Aitortza instituzionala TXOMIN LETAMENDI MURUAi Kofrai Zaharrin!

Ondarruko udalak aitortza instituzionala eingotza gaur abenduak 19 (baixaku) eguerdiko 12:00xetan TXOMIN LETAMENDI MURUAi. Kofradia Zaharreko bigarren solairun egingo da ekitaldixe eta beran herixotzin 75.urteurrenan bexperan eingo da ekitaldixe.

Txomi Letamendi Madrilen (Espainia) hil zan, 1950eko abendun 20an, frankismun errepresiño-indarrak eragindako tortura handixan ondorixoz. EAJ/PNVko militanti zan. Españiko Gerra Zibillin parte hartu ban (gudarixan komandante kargu eukan). Ondorixoz, Parisea (Frantzia) erbesteratu zan eta Euskal Informazio Zerbitzuei laguntzen hasi zan bertatik. Parisen bertan ezagutu ban Karmele Urresti ondarrutarra, bere emazti ixango zana. Handik Venezuela erbesteratu zin bixak. Hiru urte eta gero bueltatu zin Euskal Herrire, Jose Antonio Agirre lehendakarixak hala eskatute; Euskal Informazio Zerbitzun egin ban lan. 1947an atxilotu ben, eta espetxeratu egin zuen bost urteako Gerra Kontseiluk. Madrilen (Espainia) hil zan, jasandako tortura fisiko eta psikiko basatixan ondorixoz.

Txomin Letamendi Murua biktima dala aitortu berri dau Gogora Institutuk ontzu, Giza Eskubidin Euskal Herriko Behatokixak eta Letamendi familixik eskatute.

Ekitaldixan erakunde publiko desberdinen ordezkarixak be egongo diz.

Ez douelako Ahaztu bihir, Memoixi eta erreparaziñoi!

Gaur, Abenduak 12 (baixaku) Zahartzaro Feministarantz BOGA-BOGA, dokumentala Kofrai Zaharrin!

‘Zahartzaro feministarantz, Boga-Boga’ dokumentala eskainiko dabe Udalak eta Boga-Boga elkartik gaur,baixaku (abenduak 12) arratsaldeko 18:30etan Kofradia Zaharrin. 30 urte daru biharrin BOGA-BOGA elkartik herrixan eta dokumentalin euran bixipenak kontakotxuez ahalduntze kolektibun ingurun. Ez da sarreraik bihir sartzeko, aforu bete arte ixango da.