Otsailak 21 (zapatu) ANDONI BEDIALAUNETA LAKA “XARE”i azkan agurre!

Beran lagun batek idatzi ban lez: Ez da erreza agur esati lagunai, Ez gaz horretako preparata. Horretako bihir douen kemena, lagunaz zoriontsu ixan giñan garaixak gogoratzen biltzen dou edota alkarreaz bixi ixan genduzen gertaera historikuk oroitzen, bestelan. Eta ZU, gertaera historiko haietan aktore ixan ziñan, parte hartu zendun, eta HANDI egin ziñan.

Hori holan ixan da, Azken agurre emongotze XAREi lagun eta kide ixan dakuk Otsailak 21in (zapatun) hondartzako morrun eguerdiko 12:30xetan. Borrokalai guztik merezi dabelako geu be han egongo gaz.

ZUK EMONDAKO GUZTI GUREKIN GELDITZEN DA!

Otsailak 19 (eguena) M-17ko grebi prestateko II.Batzar iraixe!

Honezkeo sumako zenduen kalik berotzen hasitxe dazela M-17ko GREBA OROKORRA aurrea eruteko (kalin paperak, pankartak, lantokixetan batzarrak..). Otsailak 19xan (eguena) bigarren batzar iraixe eingo da Kofrai Zaharreko 3.solairun arratsaldeko 6retan. Gutxieneko soldati 1.500 euro eta HEMEN ERABAKI soldatak hobetu aberastasuna banatzeko! Zein egon leike horren kontra? Gitxiauaz ezin leike duin bixi!

Ekipo ederra hasi de martxan egun hau aurrea atateko, etorri zeube! DANON ARTIN LORTUKOU!

M-17xan ONDARRUn GREBA OROKORRA!

Otsailak 23 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, NUEVOS DATOS DE LA CUEVA DE LANGATXO E IRUROIN (Mutriku)!

Otsaileko hitzaldixe aurkeztu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk otsailak 23rako. Gaxe, kobazulun ingurun agertzen dizen albiste barrixan ingurun ixango da (LANGATXO eta IRUROIN) eta hizlari lez JESUS TAPIA SAGARNA etorriko da. Gogoratu, arratsaldeko 6:30xetan hasiko dala Kofrai Zaharrin.

*Hitzaldixe erderaz ixango da (kontixu baleko Arkeologo euskaldunik ez eida)

Otsailak 4 (eguaztena) M-17ko Grebi prestateko batzarra!

ELA, LAB, STEILAS, Etxalde eta Hiruk (Hego Euskal Herriko sindikatuk) deitxute martxoaren 17rako greba orokorra iragarri dabe, Hego Euskal Herrixan Lanbide arteko Gutxieneko Soldati (LGS) propixu (1.500 € / hilean) defendateko.

Herrixan deialdi horreaz bat etxeko eta motorrak berotzen juteko, batzar bat eingo dabe datorren eguaztenin (Otsailak 4) arratsaldeko 6retan Kofrai Zaharrin.

Dagoeneko martxan hasitxe daz kontzientziaziñoi kanpañi aurrea erunaz greba egunan ingurun. Pankarta bidez, triptikuk zabaltzen, eskualdeko batzarrak etxen…batu zeube borroka!