agenda
Bixar eguena Kofradi zaharrin, Maialen Lujanbio ta Xabi Erkizian ikuskizune
Azarun 1etik 3re, Literatur Amuak
Udaleko euskera batzordik egitarau zabala antolatu dau astebururako: literatur amuak. Hasi, aurreko astin hasi zan idazlan rallyxaz. Baine hurrengo egunetan ospatuko dauz ekitaldi gexenak: Eguenin, Txori Mugariak performanzi; baixakun, idazlea zeu zara antzelana eta Anarin kontzertu; zapatun, irakurle kluba eta atsaldin literatur gala.
Egitarau guzti hamentxe dakazue ikusgai:
Azaroak 4 (domeki), danok itsasaurrea KIRRUn egune ospatzea
Azaroak 3 (zapatu) irteeri Alleriko paduri ezagutzeko
Datorren zapatun (azaroak 3) Ondarroako Ingurumen Batzordik irteera bat egingo dau Alleriko padura. Debanatura elkarteko biologuk padurin inguruko azalpenak emongo dotxuez: zelako fauna eta flori dan bertan..
Debanatura elkartekuk hilik daruez paduran hegazti eta anfibixun inguruko ikerketa bat eitten udalantzako, Aranzadi zientzia elkartin laguntziaz. Beraz, aukera ona ixango da paduriai buruzko lehen mailako informazinoi eskuratzeko. Hitzordu goixeko 11etan ixango da, Ondarroako turismo bulegun.
Azaroak 10 (zapatu), manifestazinoi Baionan: Euskal Preso eta Iheslariak Etxera!
Urrixak 27 (zapatu): Barrura begirako leihoak pelikuli, Bide Oneran
Urriak 27 (zapatu): Goiko zinan, ‘Barrura begiratzeko leihoak’ pelikulin estreinaldixe ONDARRUN
Datorren zapatun Urriak 27 ONDARRUTARROK Goiko zina guz BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK pelikulin estreinaldire. Pelikuli Txeber Larreategik zuzendu rau ta besteak beste KANDIDO ZUBIKARAI “aktore” lez agertuko da. Emonaldixe bikoitza ixango da: 19:00etan eta 22:00etan botako dabe. Zuzendarixak emonaldi bixetan parte hartuko dau.Azpixan pelikulako trailerra
Urriak 20, 27 eta Azaroak 3: Gazte Olinpiadak hamen daz
Urrixan 18 da ixena emoteko azken egune ta ondiokan denbori dakazue, Anaitan, Gaztetxin eta Basatin ahal dozue ixenak emon, ez ixan popa ustel.
Urriak 9 (martitzena): Turrune berbetan, Radixun
Gogoratu: bixar turrune irratsaxu hasiko da, 12etatik 13era, Radixu irratian. Datorren hauteskundin ingurun eingo dabe berba EHbilduko zerrendetan dun jente ezagunaz. Nahibazue, bixaldu zeuen galderak honaxe: otzara@hotmail.com
Hauxe ixango da irratsaio berezixan egitarau:
Martitzena: Oscar Matute
Baixakun: Pello Urizar
Urriak 16: Laura Mintegi
Urriak 19: Maribi Ugarteburu
Eta gogoratu Radixu Irratia internetetik be entzun ahal dozuela: www.radixu.info







