agenda
Azaroak 18 (domeki), 3. lore eta landare azoki ONDARRUn
The Ricky C Quartet + Dirty Brothers + Txabolakumeak + Garraxi, baixakun Kafe Antzokixan
Londonetik zuzenin, Ondarroako kafe antzokian izanen da zuzenean The Ricky C Quartet taldea .
1977ko punk musikak hartuko du Ondarroa egun honetan. The Ricky C Quartet taldea. Musikalki, rock, punk eta garage doinuetara bideratzen dituzte euren doinuak, eraginen artean, Radio Birdman edo Slaughter and the Dogs aipatzen dituztelarik
Eurekin batera, Arrasate aldeko punk taldeek urteroko bisita egingo digute. Dirty Brothers, Txabolakumeak eta Garraxi izanen dira taula gainean.
Baixaku (azaroak 16), PRESO GAXUN egoeri dala ta, hitzaldixe
Baixakutik aurrea, gaztetxeko zineklube atzea be martxan
Azaroak 15 (eguena), Razorlight-en kontzertu Antzokixan
2002. urtean sortu zen Razorlight taldea, eta diskografikoki ‘Up all night’ diskoarekin estreinatu ziren, bi urte beranduago taldearen izen bera zeraman diskoarekin arrakasta ezagutuz. Urteak dira estudioko diskorik ateratzen ez dutela, 2008ko ‘Slipway fires’ dutelarik azken emaitza, baino taldea zuzenekoetan murgildua izan da urte hauetan guztietan.
Azaroak 15, 22:00etan, ONDARROAKO KAFE ANTZOKIAN










