ANAITASUNA tabernako peñik egun berezixe ospatuko dau ongoxe zapatun egun guztin tzir. Pregoiaz hasi, tanborradiaz jarraitxu pintxeue ondoren marmitxako jana bazkatxako mus txapelketi aisialdirako eta kontzertuk amaierako. Hurreatu eta gozatu egunaz.
Gaur be han egon diz herriko PENTSIONISTAK 12 xak puntun. Gaur 175 lagun batu eidiz esazku antolakuntzakuk danontzako Pentsiñoi duiñak eskatzen eta gaur PALESTINAn gertaten dan SARRASKIXE be salatu dabe eskuko kartelen bidez. ELKARTASUNAK EZ DAUKE MUGAIK! Datorren astin be han eongo eidiz esanaz amatxu dabe gaurko konzentraziñoi. JO ta KE LORTU ARTE!
Notizixa baltzak datoz egunero ekialdetik… Gernika-Palestina iniziatibik deitxutako mobilizazio egunaz bat, herrixan be Palestina jasaten dan genozidixu , salatu eta elkartasune adierazteko elkarretaratzi egongo da.
Honek diz astebukaera honetan AURRERA K.E. talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak, Aupa AURRERA TRA KA TRA!
Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egune dala ta, egitarau zabala antolatu dabe udalan berdintasaun sailak eta Etxelilak. Danon arazu dalako danok kontzientzixa biga!Hartu zeuk be parte eingo dizen ekitaldixetan!
Gaur be han ikusi douz, 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 185 herrittar batu diz, hiru mezu argiaz: 1.080 euro gutxieneko Pentsiñoi, Gizarte segurantza propixueta Genero arrakali ezabatzi. Asko eskatzi de? Eskakizun horren aurrin, baten bat kontra eon leike? 20 minutun eon diz batute eta astin egon dizen barrixak entzun ondoren, datorren astelehenin be han eongo eidiz esanaz amatxu de ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Azkanaldixan euskeri jasoten dan erasun aurrin, Euskalgintzaren Kontseiluk deitxutako manifestaziñoire juteko autobuse antolatu de herrixan. Emon ixenak: AEKko euskaltegixan, Institutun, Zubi Zahar Herri Ikastolan edo Zaldupe Eskolan.
Hainbat herriko eragille batu diz deialdi honea: Ondarruko udal langillik be euskerin aurkako erasuk salatu dotxuez eta azarun 4an Bilbon eingo dan manifestaziñoirako dexe ein dabe.
Udaleko zinegotzi GUZTIK be deialdixaz bat datoz: “Oldarraldixann aurrin, euskararekin bat” UEMAn adierazpena onartu dau Ondarroako Udalak, aho batez. Honekin batea herritar guztiai azarun 4an Bilbon eingo dan manifestaziñoire juteko deixe ein dabe.
ZUBI-ZAHAR herri ikastolik be Bilboa juteko deixe eindau.
A zelako kontzertazu eukiko douen Azarun 25 in gabeko 10 etatik aurrea Portuko Ranpan, IBILBEDI eta AMORANTE entzuteko aukeri eskeintzen dosku Sareartin ekimenak. Sarrerak 10 euron trukin dakazue ALAI tabernan eta KURIKE dendan. Badakixue, ez laga atzanengoko momenturako, gero popa ustel.