ERNAI gazte erakundik Saturranen einddako murala erasotu dabe!

2020ko udan Ondarruko Ernaik muralak ein zitxuzen kanpotar asko batzen dizen lekutan eta pasoko gune desbardiñetan. Kanpotik datozenai argi eta garbi esateko hau ez dala ez Españi ezta Frantzi be… hau EUSKAL HERRIXE dala!

Aste honetan erasotu ixan da Saturraranen kokatute dan mural hau:

Ernaiko kidik konturatu eta ordu batzuta konpondu ben murala… saritan zabaldu ben bideo honetan ikusi leikenez.

Eraso hau azkanaldixan bixitxen gazen faxismun gorakadiaz lotu leike. Zapatun faxistak Cibelesen Españi “Putodefendiu” ko daben bitxartin… Antifaxistok Bilbon aldarrikatuko dou NAZIÑOI gazela!

Azaroak 18 eta 19 xan MAGOSTO 2023 Casa Galiciaren eskutik!

Zer dan MAGOSTO galdetukozue askorek, MAGOSTO jatorri zeltako jai bat da, uda amaieri eta negun hasieri ospatzen dabe Kantauri aldeko herri askorek tartin Galleguk. Kastañan bilketiaz lotzen da eta kastañak erreteko erabiltzen dan suan ingurun batzen diz herrittarrak alkarreaz jateko. Ondarruko Casa Galiciak ospakizun hau herrire ekarri dau eta hori dala ta Azaroak 18 eta 19 xan Itsasaurreko plazan Gaztaña eta Galiziako produktun salmentak eingo dau. Hurreatu eta gozatu!

PENTSIONISTAK borrokan!

Beste behin be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK 12xak puntun pankarta atzin, PENTSIÑOI DUIÑAK (1.080 euro gitxieneku pertsonako), GIZARTE SEGURANTZA PROPIXU eta GENERO ARRAKALAK EZABATZI diz eskakizun nagusixak. Gaur 165 lagun batu dizela esazku antolakuntzatik tartin alkati eta zinegotzixak. Datorren astelehenin be bertan eongo eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekitaldixe. Jo ta Ke LORTU ARTE!

[HITZALDIXE] Herri oso baten kontrako genozidixu

Egunero gaz Palestinatik datozen albistik entzuten, 10.000 hildako baino gehixa, etengabeko bonbardaketak… orokorrin, herri oso baten kontrako genozidixu.

Horren harire, Alai tabernin eskaintza kulturalan barrun, lehenengoko ekimena ixango da bixar bertan, azaroak 10in, burutuko dan hitzaldixe.

Al Yudurreko, Palestinako gazte mugimenduko, kidi ran Taher Alin eskutik Palestinak historikoki bixi daben zapalkuntza historiku eta gaur egungo genozidixun inguruko berbaldixe eukiko dou arratsaldeko 18:30xetan.

PALESTINAR herrixai ELKARTASUNE!

Gaur Euskal Herriko herri gexenetan elkarretaratzik einddi PALESTINAR herrixai elkartasune emoteko. Lantokixetan, Udaletxe aurritan, ikasgeletan…

Beste argazki hau adibidez Zubi-Zahar herri ikastolako atarixan ata dabe, bertan hainbat lagun batu diz helburu horreaz.

Arratsaldin Alamedan batu gaz, eurixe lagun, pilla bat herrittar asmo bardiñaz.

Herrixe be apaindu de gai bardiñaz, ISRAEL ESTATU GENOZIDIAI BOIKOTa! PALESTINA ASKATU!