Ume sahararrak geure artin! Ongi etorrixe ongoxe eguenin (U-13) Alamedan!

Aia diz herrire Algeriako errefuxiatun kanpamentutan behartute bixi dizen ume sahararrak. Urte luzez erbestea kondenata dan herri oso baten enbajadore txikixak geure artin daz. Aurten Yaalah elkartik 5 umen harreri antolatu dau, baine beste herri batzutan bixi dizen ondarrutarrak be anima diz proiektu honetan parte hartzea. Beraz guztire 7 ume eukiko douz uda honetan gure herrixan.

Hamen dazen bitxartin desertuko muturreko tenperaturak saihestu, mediku azterketak ein, elikaduri hobetu… eta Mendebaldeko Saharako gatazki ikustaraziko dabe ume honek.

Eguen honetan, (Uztailak 13) harrera ekitaldixe da antolatute 18:30etatik aurrea Alamedan. Bertan Yaalah elkarteko kidik, Udal ordezkarixak eta herritxarrok harreri eingo dotsau Saharar umiai. Txirrimorraskin estutik marrazkixak etxeko txoku, arpexak pintxateko aukeri… egongo da eta ekitaldixe eta gero txokolatadi!

2023ko PLAZAGAÑI motorrak berotzen hasi de!

Antolatzallik aspaldi daz hasitxe aurtengo PLAZAGAÑEko biharrakin. Atzeko lan asko ein biharra egoten da Plazagañi aurrrea atateko, urtero egoten dizen aldaketak zuzendu beharra, zein hobekuntza ein birdan aztertu, mateixalan kontaketak, baimenak eta abar. Aurtengo lelengoko deialdixe be hamen da, ongoxe zapatun (uztailak 15) goxeko 9 xetan Plazagañin batuko gaz barruko gelak preparateko. Hurreatu esko bat botatea!

Korreosko botu etxeko aukeraik ez galdu!

Uztailak 23 an herritxik kanpoa bazuz (oporreta zuzelako edo jun biharren bat badakazu) ein posta bidezko botu. Edozein zalantza argitzeko hurreatu EH Bilduko bilgunea, hori bai gogoratu azkanengoko egune Uztailak 13 e ixango dala. Azpiko kartelin dakazu bilguneko ordutegixe. Ezkertiar eta abertzale bozka bat bera be ez da galdu bihir.

eta Bilgunetik esko hutsik ez urteteko kamiseti eskuratu zeinke 5 euron trukin.

Zapato Azulin, ERASO MATXISTEN ARRETA ZERBITZU martxan!

Aurten be Zapato Azulin martxan egongo da eraso matxistei aurre etxeko arreta zerbitzu. 𝐄𝐫𝐚𝐬𝐨𝐧 𝐛𝐚𝐭 𝐣𝐚𝐬𝐚𝐧 𝐞𝐝𝐨 𝐢𝐤𝐮𝐬𝐭𝐞𝐧 𝐛𝐚𝐝o𝐳𝐮, 𝐝eitxu 𝐞𝐝𝐨 hurrea𝐭𝐮 𝐄𝐭𝐱𝐞𝐥𝐢𝐥𝐚 (azpixan agertzen dan telefonure deitxu edo watsapea idatzi zeinke)! Erasun aurrin, Ez geatu ixilik!

NO comment!

Erderazko esaera zaharrak diñue, DIOS LOS CRIA Y ELLOS SE JUNTAN! edo QUIEN TE HA VISTO Y QUIEN TE VE! edo LA FAMILIA TOCA, LOS AMIGOS SE ELIGEN!… Atzo arratsaldeko irudixe da azpixan ikusiko dozuena (lagun batek bixalduzku), Ondarruko portun atataku, ez dakiau zeatxik euazen berbetan, nominan ingurun edo TOUReko plantoin ingurun edo vete a saber. Gu irudixaz geatzen gaz, Pikolun patroleko morroi bi eta txapelgorrixan kotxeko bi kide lasai lasai anaikidetzan. Gure arbasuk lurretik altza ezkeo bertan siko osteabe. Esandaku, NO COMMENT!