Os animais a aprender nuestro idioma? A.E.K. es una organizacion que se dedica a dar cursos de euskera. En nuestra comarca(Lea_Artibai) tiene centros en todos los pueblos, Ondarroa, Lekeitio,y Markina -Xemein. Acercate a sus locales, preguntales sobre cualquier duda que tengas. A.E.K. a tu lado, para llegar lejos!
Ezautzezue baten bat Euskeri ikasi edo landu nahi dabena? Hamen dakazue 2023/2024 rako Lea_Artibaiko A.E.K.k ata daben ikastarun kartela. Ze eratako ikastaruk emongo daben, zelako taldintzako, online ikastaruk, noiz eta nun ahal dan matrikula, diru laguntzak eukiko dozuenok noa bideratu…. EUSKARA HURBIL, ZU URRUN KELTZEKO leluaz! Emon ixena edo anima dudan dan edozein!
Unanue udal musika eskolatik mezu hau zabaltzeko eskatu dosku:
Aurten (2023/2024ko ikasturtin) ikasgai barri bat eskeiniko dabe udal musika eskolan, PANDERU. 11 urtetik gorutz dauken ikasliai zuzendute eongo da eta ixen emoti irailan 1 etik 30 ea eongo da zabalik. Anima!
Hauxe zabaldu dabe TONTORRAMENDIko igoera bertikaleko antolatzallik:
Ez zenuten pentsako lotan geuazenik! Bagatoz X. Tontorramendiko Igoeriaz. Aurtengu berezixe ixangora, 2023ko irailan 23e apunta zuen agendan, ez zaze damutuko! Lehenengo karreri eta gero gerokuk! Laster informazinoi eta sorpresa gexa.
ALEJANDRO FERNANDEZ SOLIÑO zan beran ixena bañe gutzako JANO zan. GALIZA aldetik etorri zan gure herrire eta sustrai senduk bota zitxun ITZIARen laguntziaz. Rekadisti ogibidez urtitan (Ondarru-Bilbo) eta zapata konpontzalli amaieran. Galiziar diasporako Casa Galiciako lehendakaxe urtitan, Athleticeko zale amorratu (ondiokan gogoratzen gaz, Andik-Onan bera ta Miren Akerra telebista aurrin taldi animaten) ziarru beti ahuan.
JANO etorri ta gitxire bat eiban herri kontzientzixiaz, baekixen noa etorri zan eta inplikaziñoi osu hartu ban gure herrixaz, lau seme-alabak herri ikastola bideratu zitxun sasoi hartan (euskeri eta euskal kulturi oiñarri artute). Politika aldetik be segixan lerrokatu zan Ezker Abertzalin, beti euan prest esko bat botateko, hauteskunde zerrendetan junaz edo babesa emoten ( HERRI BATASUNA ixan EUSKAL HERRITARROK edo EAE-ANV edo HERRIARENTZAT edo EH BILDU), ta hori erakutsitzan beran ondorenguai. Gaur normala dana, sasoi hartan berezixe zan. Zeñek pentsako ban ordun FERNANDEZ bat JARRAIko (gazte erakundi) sorreran egongo zanik adibidez?
TURRUNE etxen douenok (nagusixak) ondo ezautu zatxuau, Alamedako jarrilekun faltan botakozatxuau, etxeko balkoin hutsuni igarriko dou… gu, zeure irrifarriaz gelditxuko gaz, beti baikor. Mille esker LAGUN!
Lekatxoko jaxak ate joka daz eta jai egitarau beatzen geuazela hara nun ikusi douen GALARRENA tabernan lelengoko egun bixetan Ondarrutarran emanaldixak eongo dizela. Iraikak 1 in gabeko 12:30 xetatik aurrea Dj Elepuntok zabalduko dau egitarau eta Irailak 2 xin LUMATZAK hirukotik eskeiniko dau bere showe. TURRUNEtik Jai alaixak opa dotzuau LEKITTAR guztioi! Gora SAN ANTOLIÑAK!
Abuztuak 30 etik irailan 10ea, Jon Iñaki Laka “Trontxo” margolaxan ‘Kolore txipriztinak’ erakusketi egongo da Udal Erakusketa Aretoan, Luterlen eskutik.
Erakusketa gelin ordutegixe: Astelehenetik baixakure, arratsaldetan 18:30-21:00 ta. Zapatu eta jai egunetan, goxetan 12:00-14:00 eta arratsaldetan 18:30-21:00.
1964an eta 1968an atxilotuta egon zen.1976an torturak jasan zituen Donostiako poliziaren kuartelean eta urte berean bere dantzalekuak ultraeskuinaren eraso bat jasan zuen. Erasoa Triple A erakunde ultraeskuindarrak aldarrikatu zuen.
1980ko abuztuak 30ean Batallon Vasco Español talde ultraeskuindarreko faxistek erail zuten 34 dantzalekuan. Han zeuden Francisca Urresti (dantzalekuko langilea) eta Noelia Olabarria (Angel Etxanizen lehengusina) ere zauritu zituzten.
Prozesu luze baten ondoren, Espainiako Gobernuak kalte ordaina ordaindu zien Etxanizen familiakoei.
Herrigintzan aritu izan zen. Kirolzaletasuna herrian bultzatu baina, baitez ere, futboletik herria bizi eta biziberritzeko ahaleginean zalea. Aurrera Futbol klubaren zuzendaritzako arduran aritu zen. Oinarritik jardun zuen bere egitekoan, gazteekin eta ez hain gazteekin, herriko futbol talde lana eginez.
Etxanizek gazte-gaztetatik edan zuen Ondarroan bizi zen giro abertzaletik. Herri Batasunako militantea, Frankismo garai betean hasi zen Euskal Herriaren askatasunaren alde lanean: Amnistiaren Aldeko Batzordeetan eta, KAS eta Herri Batasunan ondoren.
Bere ibilbide politiko, futbolzale eta tabernariak herrian pertsona ezagun eta maitatua izatera eraman zuen.
1980ko abuztuaren 30ean izan zen. Larunbat gau batez, ordu bata eta erdiak ziren eta asteburuaz gozatzen ari ziren inguruko gazte asko Klub 34 dantzalekuan. Angel Etxaniz lanean, Noelia Olabarria (lehengusina) eta Pakita Urrestirekin batera.
Gizonezko bat sartu zen lehenik dantzalekura, takilan sarrera erosi ostean. Angel eta Noelia ikusi zituen barran lanean, edatekoa eskatu eta berehala atera zen. Berriz sartu zen beste gizonezko batekin batera. Lehengoa aurpegi bistan eta pistola eskuan, Pakita takilan lanean ari zenari apuntatzen. Bigarrena aurpegia estalita eta metraileta eskuan, zuzenean joan zen Angel zegoen lekura eta tiroz hasi zen. Bertan erail zuten Angel Etxaniz. Pakita eta Noelia larri zaurituta eraman zituzten Basurtoko ospitalera.
Klub 34 barruan jaurtitako tiro haien hotsa Amaiak, Angelen emazteak, ere entzun zituen. Izan ere, Angel eta bere familia, Klub 34 dantzalekua zegoen eraikin berean bizi ziren.
Une gogor horiek honela oroitzen ditu Amaia Bedialauneta bere emazteak:
“… el 30 de Agosto de 1980 fué asesinado por el Batallón Vasco Español en el bar de su propiedad. Justo el día después de que UCD y otros partidos políticos convocaran una manifestación “antiterrorista”. Le vaciaron el cargador y una vez en el suelo le pegaron un tiro de gracia en la yugular. Con el ruido de las balas, bajé corriendo dejando a los niños dormidos. Pero para entonces ya estaba muerto. Decidí subir su cuerpo a casa. La Guardia Civil se presentó diciendo que querían ver el locar” por si encontraban los casquillos”
Ondarruko herrixak ez dau errez ahaztuko ANGEL. Esperantzi ez dou galduko ta egunen baten jakin ahal ixango dou zeintzuk ixan zin bera hil benak (nahiz eta ez dakauen dudaik nortzuk emon ben aginddu bera hiltxeko).
Amaitzeko esan, TURRUNE etxen douenok eskerrak nahi dotzauela emon ANGELen familixiai, gure artxibun lagatxuelako ANGELek eukazen argazkixak, liburuk, posterrak, pankarta bat….altxor bat azkan fiñin.
Udiai amaieri emoti eta Alde zaharra dantzan ipintxi de jaxan helburu. Bertako bost tabernak antolatu dabe 80/90 deitxutzen jaxe ongoxe zapatun arratsaldeko 7 etatik aurrea. , Dj KOL eongo da musiki ipintxen. Dantzan etxi gustoku bazu ez dozu bihir beste atxikirik, hurreatu!
Gorde egun hau zuen kalendaxun, kontzertu erraldoi eukikou herrixan Azarun 3an BRIGADE LOCO eta AZIONE DIRETTAz. Sarrerak online bidez ahalko diz erosi azpixan agertzen dan helbidin edo egun berin takillan. Espabila ta ez laga atzanengoko egunerarte.
Ondarruko ETXERATek gogoratzen dosku, gaur arratsaldeko 8 retan urtengo dabela Alde Zaharretik PRESO ta IHESLAXAN etxeratzin aldeko enkarteladik. Opor sasoin be GURE jendiaz bat etxen, hurreatu herrixan bazabiz!