PRESO ta IHESLAXAN aldeko hilleko azkan ekimena burutukou gaur baixaku (Martxoak 29) arratsaldeko 7:30 xetan Alamedan. Gogoratu ongo astin ez dala alde zaharretik urteten daben ibilbideik eingo, Alamedan batu eta bertan enkarteladi eingouela zuzenin. Oporretan be, barrun eta ihesin dazenakin bat!
Datorren domekan (M-31) Euskaldunok ABERRI EGUNE ospatzen dou ta hori dala ta Ezker Abertzalik IRUÑA juteko deixe etxen dau NAZIOA GARA lelopin. Burujabetzin aldeko aldarrikapenak etxea jungo gaz, eta ospatzea be bai (zeatxik ez). Ondarrutik autobuse atako da berta juteko, emon ixenak ALAI eta ANAITASUNA tabernetan edo EH Bilduko Bilgunin. Autobusak 9:00xetan Zaldupetik urtengo dau. Emon ixenak lelengotik! Horreaz batea gogoratu domekan Ikurriñak iseitxi etxeko leihutan.
Portuko Ranpaneko Sareartin kontzertun barrun Apirileko kontzertu aurkeztu dabe, TOC eta HOFE x 4:40 taldikin. Sarrerak ipinitxuez saltzen ALAI tabernan eta KURIKE dendan 8 euron trukin. Ia sarrera baik geatzen zazen, eskuratu lelengotik.
MIKELTXOk Manttalingo alaba poema liburu barrixe ata dau eta dagoeneko salgai da liburudendetan.
“Gaur udatiarrek autokarabanak aparkatzen dituzten toki berean, lehen Saturrarango kartzela zegoen. Gaur haurrak jostatxen diren toki berean, lehen haurrak amengandik banandu eta erregimenarekin bat egiten zuten familia dirudunei eskaintzen zieten. 4.000tik gora emakume gatibu egon ziren Saturrarango kartzelan “extremadamente rebeldes y peligrosas”, ia 200 hil ziren.Hori guztia biltzen du Manttalingo alaba poema liburuak (Ernestina de Campourcin XXXIII saria, Pamiela); oroitza eta aitortza, minak eta esperantzak. Besarkada estua “emakume errebelde eta arriskutsu” izan zirenei eta zaretenoi.Oroitzen dugun hori gara!”
Arratsaldeko 3:03an sartuko da gaur Ondarrun KORRIKA (beti be atzeakuntzaik ez badauke) Katein. Hortik aurrea herrixan tzir herriko eragillik jungo diz eskuz esku pasaten lekuku, hamen dakazue bakotxak nun erungo daben testigu ta nuntzir eingo daben ibilbidi.
Ta KORRIKA amaiera (BAXONA) juteko autobusak atatxue A.E.K.kuk, animaten bazaze euskaltegixan (Kofrai Zaharreko 2. solairun) galdetu eta emon ixenak, azpixan dakazue bertan eongo dan egitarau.
Gero ta urduritasun handixaua dakau egune hurreatzen dulako, eguaztena hortxe data. Pasan baixaku arratsaldin KORRIKA txiki ein zan herrixan ta ikusirik zelako jendetzik hartu ban parte… eztakiau kabia be engo gazen.
Herriko artistak be bat etxen dabe KORRIKAn etorreriaz, hamen TXARLIk eindako ongi etorrixe sare sozialetan zabaldu dabena. IKA IKA IKA, HOR DATOR KORRIKA! HARRO HERRI!
Astelehenero lez 12 xak puntun hasi diz batzen Alamedan herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur 125 lagun batu dizela esazku antolatzallik, bertan 20 minutuz egon diz eta asteko albistik komenta dabe: Eguazten arratsaldin KORRIKA datorrela ta bertan parte hartzeko deixe eindabe, beste aldetik, ongo astin udal plenu eongo da ta beste gai batzun artin autobus gexauaren eskakizunai erantzune emongotza udalak ta jenti anima nahi dabe hurreatzeko plenure. Amaitzeko esan aste santutan opor txiki bat hartuko dabela eta hurrengo astelehenin ez dizela batuko, hurrengoko enkarteladi Apirilak 8 xan 12 xak puntun batuko dizela esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!