Alamedako PENTSIONISTAK martxan osteabe!

Ondo merezitxako oporrak amatxu ta gero, gaur hasi diz osteabe Alamedako konzentraziñoikin herriko PENTSIONISTAK. Egueldixe lagun eukela,12xak puntun zabaldu dabe pankarti (1.080 euro gutxieneku Pentsiodun bakotxantzako, IPC erreala eta genero arrakalakin amatxu), antolatzallin esanetan gaur 115 lagun batu eidiz, tartin alkati eta bi zinegotzi. Borroki einaz gauzak lortzen diz, borroka baik iñoiz bez. Jo ta ke LORTU ARTE!

Berdelai agur, ongi etorri ANTXOIai!

Zelan aldatzen dizen gauzak egun batetik bestea. Berdelan kupuk beteten duzen neurrixan (txalupa gexenan kasu) bixkat urduri euazen arrantzalik noiz agertuko zan antxoi gure ureta ta atzo apur batzuk sartu bazin be gaur kosteriai hasieri emotzauela esan geinke. Ixe 60.000 kaja arrain sartu diz gaur Ondarruko portun (gexena antxoi). Arrañan tamañu 45-55 pieza kilun ta bentako prezixu 1,50 eurun ingurun ibili de. Portun ikusi douz, txalopa euskaldunak, kantabruk eta galleguk. Ia Antxoata ederra tokaten gaskun aurten be, herrixak igarriko dau eta!

Aurrea du Gazteon Eskutik ekimena Lezon!

Baixakun hasi eta Domeka arte Lezo euskal gazte borrokalarixan etxi ixango da! Bertan loratuko da udabarrixe. Ernai gazte antolakundik urtero modun formakuntza politikurako eta aisialdirako eskaintza zabala dauke udabarriko ekimenin.

Euskal Herri aske, sozialista eta feministi loratzen jarraitzeko inddarrak hartuko dabe ehundaka gazte iraultzailek egun honetan. Domekan Iruña jungo diz aberri eguneako EH Bilduk deitxu daben ekimeneta eta danok batea NAZIÑOI gazela aldarrikatuko dou.

Egualdixak lehenego egunin lagundu ez arren, ehunke gazte ixan diz Lezoa bertaratu dizenak! Zelan ez, Ondarrutarrak be bai!

Hamen lagaten douz bixaldu doskuezen argazki batzuk.

Jesus Artetxe Malaxetxebarriak 96 urte bete dotxuz gaur! Zoixonak!

Gaur gure “Zarrak” 96 urte handi betetxuz ta hori ospatzeko kuadrillatxu batu gaz berai egun hau gozua etxeko. Guk beti esan ixan dou gazte-zarrak dazela eta zar-gaztik, bera azkan honetaku dela baieztatzen dou. Beti bixarko egune programaten, datorren urtin hau eta besti eingou, gauzak hobetzeko (gaur be planukin baja gazku).

Zemat mille raziñoi Marmitxako eitxun ezingo genduke konta. Altxor handi baten latxeik gordetetxu botatzen dotzan, atun, patata, kipula… Kantidadik. Gorputzak laguntzen dotzan bittartin, Plazagañeko marmitxakun ekipu zuzentzen jarraitxuko dabela siñatu ban aspaldixan, ta berbi beteten da.

Arrantzali lanbidez (makiñetan), jubila ondoren, udaleko zinegotzixe, kartzeli be ezagutu ban urte pare baten, koziñero mayorra urte askun Plazagañin, Txokuko lan taldeko partaidi… Bertolt Brechten esaldixe berai espreski eindaku dala pentsatzen dou,…. Ta badaz bixi guztin borrokatzen dabenak, horrek diz ezinbestekuk.  Matxe zatxua Zarra!