ANPOLAIk be lagagatxu!

Ixenez DOMEKA LARRINAGA AZPIAZU ezizenez ANPOLAI, gaur 87 urteaz agur esazku. Zeñek eztau ikusi Alde Zaharretik DOMEKA, ziarru ahuan ta jertsin pegatiniaz? PRESO ta IHESLAXAN aldeko pegatinakin, guk ez dakiau nundik ataten zitxun bañe bai ala bai beti eukan bat soñin. Guk ezagutu gendunin Eusko Alkartasunako bazkidi zan (dakauzen artxibutan halan agertzen da) hortik aurrea bera Herri Batasunaku eizanela kontatu ixan dosku. Plazagañeko Marmitxaku eintzallin lantaldeku, beran biharra, patatak txikitxi zan, eta halan jarraitxu ban osasun arazuk alla arte. Zemat mille kilo patata pasa ete diz beran eskutatik geuk be ez dakiau. Ez zan argazkixetan urteteku, asko kosta gazku topati bañe aspaldiko bat billatu dou.

Arduradunak beharrezkuk ixaten diz bañe holako jentiaz ezta iñor kapaz guri aurre etxeko, Betirarte LAGUN!

Irailak 18 (astelehena) Kamiñalde eta Alde zaharreko auzo batzarra Kofrai Zaharrin!

Kamiñaldeko eta Alde Zaharreko goiko kalitako bizilagunakin auzo batzarra egingo da astelehenin, trafiku murrizteko eta oinezkun segurtasune handitzeko gauzatuko dan proiektun ingurun, bizilagunen eskarixai jarraituz. Arazuai irtenbidik topa birdizelako etorri eta emon zeure iritzixe, danon artin herri hobe bat einbirdouelako. Gogoratu Kofrai zaharreko bigarren pisun ixango dala eta 6:30 xetan hasiko dala.

Irailak 25 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, Conocimientos utiles de la NEUROLOGIA!

Kurtso barriko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk Irailak 25 eako. Hitzaldixe JOSE FELIX MARTI MASSO (neurologuk) emongo dau eta ixenburu hau ipinitze berbaldixai, Conocimientos utiles de la NEUROLOGIA. Gogoratu Kofrai Zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala. Hurreatu entzutea!

Irailak 16an YAALAH elkartin jaialdixe!

Yaalah elkartik 5 urte bete dotxuz aurten. 5 urte honek elkartasun ekimenez betetakuk ixan dizela esan leike… elkartasun bilketak, errefuxiatun kanpamentutan proiektuk, oporrak bakean… ixan diz urte honetan murgilddute ibili dizen proiekto batzuk.

Argi da herrixan erreferentzialtasune dakarren elkarti be badala. Ikusti besteik ez da herritxarran soinin ikusten dizen jerts, kamiseta, boltsa… guztik.

5 urteko ibilibidi ospatzeko jaialdixe antolatu dabe Irailan 16an (Zapatu). Kalejiri, jolasak, kontzertu, puzgarrixak… egongo diz musika plazan eta frontoin. PAELLADAn nahi dabenak parte hartu tikik ALAI eta KURIKEn hartu biko diz aurretixaz.