Irailak 29 (baixaku) TXIRRIMORRASKIn ixena emoteko egune!

Nahizu TXIRRIMORRASKIko partaidi ixan? Irailan 29 xan arratsaldeko 5:30 tatik 7 reta BIXIKANeko lokalin ahalko dozue ixena emon. Kartelin agertzen dizen baldintzak bete bihir dozue: 20 euro, argazki txiki bat, osakidetzako txartelan fotokopixi eta gaixotasunen bat euki ezkeo medikun informeren bat.

Eta zer eingozue TXIRRIMORRASKIn? Lagun barrixak ezautu, Jolastu eta jolastu, zikindu, jolastu osteabe, disfraza, leko barrixak ezautu…

Irailak 27 (eguaztena) ekitaldixe Alamedan, INDEPENDENTZIArako INDARRA lelopin!

1975ko Irailak 27 xan bi euskal militante eta estatuko hiru kide antifaxista hil zitxuezen Franco diktadorin aginduz. Urte hartatik gaur egunerarte, egun horretan gogoratu ixan douz borrokan jausi ixan dizen kide guztik. Lehen erdi ezkutun, gero erdi baimendute eta gaur egun memoixa historikun babespin, urtero etxen douen ekitaldixe eingou ongoxe eguaztenin arratsaldeko 7:30 tan, lelengo Alamedan ekitaldixe eongo da; eta, ondoren, monolito aurrin lore eskeintziaz amatxukou. Guk, GEURIK ez douz ahazten!

ASIER Indixun egune da gaur, Zoixonak LAGUN!

ASIER BADIOLA LASARTE gutzako INDIXUn egune da gaur ta TURRUNE etxen douen lagun guztion partez ZOIXONAK bixaltzen dotzuau kartzela barrurarte!. Gaur 43 urte handi beteten dotxu ASIERek, gazte erun ben etxetik eta heldu eingo dau buelta. Baikorrak gaz presun gaixaz, berandu baño ariñau herrixan ikusiko douela ez dakauelako dudaik. Aurten kidin artin ospatuko dau egune Martuteneko kartzelan (tartin Aitzoleaz), ia hurrengun etxin eta etxekukin ixaten dan. DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!

*INDIXUn gaur eguneko “helbidi” hau de: ASIER BADIOLA LASARTE, C.P. San Sebastian Paseo Martutetene, 1, 20014 Donostia (Gipuzkoa). Anima ta idatzi herriko kontuk kontaten, ziur eskertukotzule.

Alamedako PENTSIONISTAK hasieri emotze kurtso barrixai!

Egueldixe lagun euki dabe gaur herriko PENTSIONISTAK kurtso barriko lelengoko enkarteladan. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta atzin 150 lagun batu eidiz esazku antolakuntzako batek, tartin alkati eta bi zinegotzi, 20 minutuko egonaldixe ein eta gero JO TA KE LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe gaurko enkarteladi ta datorren astelehenin be han batuko dizela eskakizun bardiñakin: IPC erreala, PENTSIÑOI publikuk eta duiñak eta Genero-arrakalak ezabatzi.

XXIII. Umin ARRANTZA lehiaketi Irailak 30 in (zapatu)!

Irailak 30in (zapatu) eingo da aurtengo umin arrantza lehiaketi. Aurtenguaz 23 garrena ixango da eta 4 tik 14 urte arteko gaztik ahalko dabe bertan parte hartu. Hiru baldintza derrigorrezkuk bete bihir diz: Arrantzi amuaz ixan birde, Lasunak ez diz onartuko eta arrañak 10 zentimetrotik goraguakuk ixan biko diz. Eremuai dagokionez, Zubibarritxik Barrapuntarte ixango da.

*Gurasuk laguntzalle biharra etxen eongo diz, bakarrik .

Aitor eta Galder ASKE! Gaur zapatu(Ir-23) 19:30etan konzentraziñoi Kalekutzin!

Aitor Zelaia eta Galder Barbadoi aia gakue 4 urteko kartzela zigorra beteteko aginddu. Hau dala ta Euskal Herriko txoko guztitxan daz bi gazte honen eta Euskal gazterixa osun kontrako ankerkexa hau salatzen. Eskuorri banaketak, pankartak, eserialdixak, kateatzik, mobilizaziñoik… gaz bixitxen azkanengoko hilitan.

Ondarrun Irailak 23 (Zapatu) 19:30etan deitxu dabe kontzentraziñoi batea Kalekutzeko eskilaretan:

https://x.com/ernaigazte/status/1705153777391546469?s=46&t=_lG3RY5goXPeaVzDBYH3zg

Irailak 23 (zapatu) SENEGALDAR jaxe Itxasaurrin!

Aurten be SENEGALDAR jaxe ospatuko da herrixan. Kartelin azaltzen dan latxeik, jaxai herri bazkai bateaz emongotze hasieri (eguerdiko 2:30) bertako janak dastatuaz, arratsaldin hondartzan SENEGAL borrokin saiuk ikusteko aukeri eukikou eta illuntzin SIDY SAMBAn kontzertuaz amaieri emongotze. Asko diz herrixan bixi eta lanin dabizen Senegaldarrak, guk geure ohitxurak erakutsi eta guk eurenak ezagutzik danok aberasten gatxu. Hurreatu geure herri kidik ezautzea!