Gaur burrukatzen ez dabenak, bixar nearrik ez etxi!

P1050908

Gaur, greba orokorra euki dou Ondarrun, murrizketan kontra, geure eskubidik eta beste eredu ekonomiko bat aldarrikatzeko.

Herri barru hildde egon da: tabernak (aipatzeku de Batzokixe itxi ein dabela), dendak, negozixo txikixak (ieltzeruk, elektrizistak, pinttorik..), banketxik, ogi dendak (atzo bi eguneako ein ben ogixe), … Beste alde batetik arrain salmentaik ez da egon, ez bajuran eta ez alturan (itxosoko eguraldixe lagun euki rou), geleri be zarratute egon da. Herriko 4 ikastetxitatik, Zubi Zahar ta Eskola publikure hiru lau langile jun diz bakarrik. Berritxuko Kautobek be grebi ein ei dau. Zoriontzeku de halako enpresa txikixetako langilik erakusti daben elkartasune!

Baine danak ez dabe bat ein grebiaz. Udal liburutegixe zabalik egon da. Ortiz, Cikautxok ta Kidek (ingurun dazen lantoki handixenetakuk) ez dabe bat ein grebiaz. Horko fabriketako langilik askotan ixan diz eredu herriko borroka askotan. Baine gaur huts einddabe. Bilurrakatxik edo zalantzakatxik, elkartasunik ez dabe euki grebi ein daben beste langilikin. Badakiau grebi etxeko egoera eskasin dazela langile asko (lanpostu galtzeko bilurre, hipoteki…). Baine gauza bat argi euki bir dabe: eskubidik galtzen douzenin, danok galtzen douz. Osasunin, hezkuntzan… etxen dabizen murrizketak danoi eraitxen dosku!

Lagun artin kejatik ez dau ixetako balixo: bankuk lapurrak dizela, Madridetik nahi daben guztik etxen dabizela, enpresaxuk gerua eta aberatsa dizela… baine gero grebaik ein bez, grebik ixetako ez ei dau balixo eta. Baine gaur lantokire jun dizenak ze alternatiba eskeintzen dabe? Zer da ein bir dana egoeriai buelti emoteko? Grebik ez badau balixo, fabrika formal-formal jutik gitxia!

Guk pentsaten dou grebi oso tresna inportanti dela botere ekonomiko eta politikuai erakusteko asko gazela, kontzientzixi dakauela eta antolatute gazela. Eta pentsaten dou grebi pasa eta gero be burrukatzen jarraitxu bir dela: lantokixetan eta kalin antolatute, erabaki politiko kapitalistan aurrin planto eindde, geure eguneroko ohitxurak aldatute (aisialditxik hasi eta egunero jaten douenearte, lan baldintza duinak aldarrikatute). Tresna guztik diz beharrezkuk!

Eskerrik asko gaur grebi ein daben danai! Eta gora Euskal Herriko eta herrialde guztixetako langilik (lanpostu euki edo ez)! Zeuek mobiutezue mundu!

P1050907Parlamentun bi ondarrutar dakauz. EHbildukuk grebi einddau…

BLf08W7CUAAB4sR.jpg large

PNVkuk ez…

BLf1ULqCYAA5LtA.jpg large

Argazki edo informazinoi gexa badakazue, bixaldu mesedez! otzara@hotmail.com

Goxeko kroniki: INFO7in

M-30: TURRUNE greban

m30 greba orokorraMotibuk sobran daz gu be greba juteko. Bixar gabaz greba eguneko datuk sartuko douz, bañe horretako zeuen laguntzin beharra dakau. Argazkixak, bideuak, lantegixetako datuk, reflexiñoik, edozer informaziñoik balixo dozku. Beraz badakixue, hau de TURRUNAN helbidi: otzara@hotmail.com Animatu eta idatzi

greba - copiaONDARRU danon artin gelditzi lortu birdou, lana eitten douenok ta lanik ez dakauenok, ikasten gabizenok, zahartzarun gazenok, etxin lan eitten douenok, …

 

Bixar, greba orokorra!

Ondarruko greba komiteak konzentrazioa egin dau “Bankuek krisia eragin, langileok ordaindu. M30 greba!” lemapean. Bihar eskubide sozial eta laboral duinen alde denok kalera! Euskal Herriak eredu propioa! Bihar goizeko 10etan mobilizazioa alamedatik, ondoren denok Bilbora eta arratsaldeko 18:00etan manifestazioa Alamedatik.

IMG_20130529_130514(1)

Zaballatik herri harresiari… (Urtzan karti kartzelatik)

Aupa zuek! Ez dakit zenbagarren instantzia berrerabiltzen dudan gutun hau idatzi asmoz. Ez zait erreza plaiko zubiko ajearen ondotik zuengana zuzentzea, oraindik ere globo laranga baten barnean bainago.

Barikuan Alamedan agertu nintzenetik jaso nuen babesa izugarria izan da. Kartzelara nire burua ez nuela aurkeztuko esatea nahiko izan zen Euskal Herriko txoko desberdinetatik jendea Ondarroara etorri eta herritarrekin batera kristolako herri harresia eraikitzeko.

Gobernu Espainiarrak eskema zaharrari eutsi nahi dio, Euskal Herriarentzako errepresioa, atxiloketak eta kartzela, bestelako eskeintzarik ez duelarik. Konponbide garaia da baina, eta Donostian eta Ondarroan eraikitako harresiak horren adibide ditugu, herria konponbide gose da. Kartzelak husteko garaia da, ezin dugu onartu beste lagun bakar bat gehiago kartzelaratzea. Horregatik, kartzelara eramateko “mehatxua” gainean duzuenok desobedientziaren aldeko apustua egitera animatu nahi zaituztet. Atxiloketekin bukatzeko bidea dugu hau. Amaitu dira atxiloketa beltz eta bakartuak, amaitu behar dute bizi genituen inkomunikazio eta torturak. Eta helduko gara atxiloketak ekiditera, bai horixe!!!

Kartzelan nago bai, baina alamedan bost egunetan bizitakoak bete ninduen harrotasun eta indarrez. Eskerrik asko guztioi bihotz-bihotzez! Mundialak zarete! Segi dezagun horrela, batzen, zubian batasunaren indarra sumatzen zen, aldaketarako gogoa… Ez naiz gai bertan sentitua berbaz azaltzeko. Adin desberdinetako jendea, ideologi eta sentsibilitate desberdinetakoak… Elkarri eskuak hartuta eraiki genuen harresia. P.N.V.ri gonbitea luzatu arren, ez zen ez , Estefania Beltran de Herediarik, ez Urkullurik agertu, nahiz eta oinarriko herritarrak baziren. Eskerrik asko zintzoki zuoi ere!

Zer esan gehiago… Jo ta ke! Bakoitzak bere esparruan, bakoitzak bere ahalmenaren arabera… Guztiok gara beharrezkoak. Oztopo guztien gainetik, denon artean lortuko dugu.

Ezin bukatu aipamen berezi bat egin barik. Alamedan behin eta berriz aipatu nituen nagusiak; nire ibilbide militantean eredu izan ditudalako, bizi osoa borrokan daramatelako. Dituzten urteak bizkarrean izan arren harresiaren oinarri izan direlako, “onenak zaze!”. Baina gaurkoan… esker berezia etxekoei: Eskerrik asko familia! Etxeko “ume endrerosik” hartutako hautu politikoek espero gabeko portuetara eraman zaituzten arren beti nirekin zaudetelako galdera eta exijentziarik gabe. Familia tokatu egiten da baina aukeratzerik balego… ez nuke niretzako hoberik aurkituko. Maitte zaittuet!

Agurtzen ere hasi beharko dut. Animo guztioi, laster ikusiko dugu elkar. Konturatu orduko Turrune entzuten egongo naiz hor zuekin, baina antxoaren turruna e! Ondarrun kantatzen dugun moduan: “Aurrera beti, beti Aurrera” lagunok! Borroka da bide bakarra!

Zaindu eta bizi pozik. Eta egin barre, haginak erakusteko beste modu bat da eta! Maitte-Maitte! Eskerrik askooooooooooooo!!!

p1050413

Aupa Urtza. Euria gara

turrune-iritzixe-mikel-etxaburu

Bai Urtza, irribarre egin dugu indarra sobera daukagulako bidezkoak ez diren lege eta arauak ez onartzeko, gai garelako zubiak begirunez betetzeko, euritan igeri egiten ikasi dugulako egin dugu barre

Aupa Urtza, zelan zabiz? Tira, lagunek zuri gutun bat idazteko eskatu zidaten orain dela aste bat inguru. Ondarroako Aske Gunearen bidez zer irabazi dugun zuri idatziz azaltzeko eskatu zidaten. Ni, ordea, ez naiz gaur arte gai izan zuri pare bat lerro idazteko. Badirelako idatzi nahi ez ditudan hainbat bizipen. Horien gainean idazteak bizitakoa lanbrotuko ez ote duen zalantza daukat… bai, idatzi baino nahigo dut sentitu, usaindu, gogoratu eta besarkatu. Lerro hauek idaztea, elkarri emandako azken besarkadatik askatzea modukoa da, euriak banandu izan bagintu moduan… jarrai dezadan, baina.

Irakurtzen jarraitu

Euskal iheslai politikuk be, hor daz

Askotan, bixi douen gatazkan, iheslaixak albo baten lagaten douzen sensaziñoi eon ixan da, gure hizkuntzan presuk berbi behin ta berriro erabiltten badou be, iheslaixak hortxe sartzen douzelako edo. Bañe iheslaxak euran berezitasune dauke. Era askotako iheslaxak daz (sasixin dazenak, erdi “legeztatute” dazenak, apartea jun dizenak…) bañe danak erbestea urten bir ixan dabe arazo politiko baten aurrin behartute. Argi geatu bir de, nahiz eta euran sorterrittik kanpun egon, inoiz ez dabela herrixaz loturaik galdu, edo lagunan bixitxan bidez, edo familixan bidez…

Gaur egun gatazkiai irteera bat emon nahixan gabizenin, IHESLAXAK, bat eitten dabela gogoratzen dozku, ta hori dala ta, dei bat eitten dozku, ekainaren 15eako MIARRITZeko IRATY gelan.

Ekitaldi NazionalaHorreaz bat eindde, ONDARRUTAR talde batek berta juteko deixe luzatzen dozku. Gogoratu eta kalendaxun apunta ekainan 15in MIARRITZEA, han ikusiko ga.

P1050541